Perez Iglesiasek PPri erantzun dio campusetako pintaketak garbitzea EHUri dagokiola
Muriel Larrea PPko legebiltzarkideak Jaurlaritzari eskatu dio EHUko campusetako pintadak "berehala" garbitu ditzala, bere hizetan, espazio "itogarriak" bilakatzen ari direlako "ezker abertzalearen ideiekin bat egiten ez dutenentzat".
Donostiako Zuzenbide Fakultatearen egoitza, artxiboko irudi batean. Argazkia: EITB
EHUko campusetako eraikinetako pintaketak garbitzea unibertsitateari berari dagokio, eta ez Eusko Jaurlaritzari. Hala erantzun dio Juan Ignazio Perez Iglesias Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburuak Muriel Larrea PPko legebiltzarkideak, gaur, egindako eskariari.
Eusko Legebiltzarrean, ordezkari popularrak Jaurlaritzari eskatu dio EHUko campusetako eraikinetako pintaketak "berehala garbitzeko". Larrearen hitzetan, eraikinen "hormak" eta "pasilloak" pintaketaz josita daude, "muturreko ezker abertzaleko erakundeek izenpetutako ikur eta mezuekin". "Intimidazioa, betoa eta kontrol ideologikoa bilatzen dute", gaineratu du.
Halaber, PPko legebiltzarkidearen arabera, EHUren campusak "espazio itogarriak" bilakatzen ari dira, "ezker abertzaleko ideiekin bat egiten ez dutenentzat". Egoera horren aurrean, erakundeei "beste aldera begiratzea" leporatu die.
Eraikinak nahita "kaltetzen" dituzten ekintza oro salagarriak direla esan ondoren, Perez Iglesiasek popularrei argitu die EHUrena dela bere instalazioak mantentzearen ardura. Nolanahi ere, askatasunaren aurkako mezuren baten berri izango balu, unibertsitateko arduradunekin jarriko dela harremanetan ziurtatu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Feijook "salbuespenezko" neurriak eskatu ditu migrazio krisiaren aurrean, lehen erreakzio politikoak iritsi diren bitartean
PPko buruak Ceutako segurtasuna indartzeko, Atzerritarren Legea erreformatzeko eta Pedro Sanchezek Kongresuan agertzeko eskatu du. ERCk, Voxek eta IUk ere migrazio krisiaren inguruko jarrera azaldu dute.
Sanchezek mafiei egotzi die Auzitegi Gorenaren epaia "modu interesatuan" baliatu izana Ceutan sarrera masiboa antolatzeko
Espainiako Gobernuko presidenteak Espainiaren "lurralde osotasunaren urraketa" gaitzetsi du, Ceutako itsas mugan buiak jarriko dituztela iragarri du, Atzerritarren Legea aldatzeko prest agertu da, eta Marokorekin lankidetzan aberriratzeak bizkortu nahi ditu.
Italiak eta Finlandiak Espainia Schengen eremutik kanpo uzteko eskatu dute, eta Danimarkak eta Suediak mugako kontrolak "zorrozteko"
Giorgia Meloni Italiako lehen ministroa izan da Espainia pertsonen zirkulazio askeko lurraldetik kanpo uztea iradoki duen lehena. Europako Batzordeko presidente Ursula von der Leyenek "itzulketa azkarrak" eskatu ditu.
Frantziak Espainiarekiko mugako kontrolak indartzeko agindua eman du, Ceutako krisiaren ondoren
Neurriak Gipuzkoatik eta Nafarrotik Ipar Euskal Herrira doazen muga-pasabideei eragiten die.
60.000 migratzaile heldu dira Ceutara, eta horietatik 25.000 Marokora itzuli dira dagoeneko
Armadak bere tankeak jarri ditu kai-muturretik hirirako sarbidean, sakabanatzea eragozteko. Hildako etorkinak 40tik gora dira jada. Pedro Sanchezek Espainiaren lurralde-osotasuna urratu dutela salatu du Ceutatik.
Espainiako Gobernuak biktima gisa aitortu du Josu Mujika eta legez kanpokotzat jo ditu haren kontrako epaiak
Mujika gaur 51 urte hil zuen Polizia Armatuak tiroz, Madrilen ETAko kideen aurka egindako operazio batean.
Zaballako preso baten heriotza salatu eta gardentasun handiagoa eskatu dute
Salhaketa Araba elkarteak gertatutakoari buruzko gardentasun handiagoa eskatu du, eta zalantzan jarri du hil aurretik 60 urteko presoari emandako arreta. Elkartearen esanetan, gertatutakoa "ezin da gertaera isolatu gisa ulertu".
Segurtasunaz gehiago eta eskumenez gutxiago arduratzeko gomendatu dio PPk Zupiriari
PPren Legebiltzarreko bozeramaileak deitoratu duenez, sailburua "ez dago egon behar duen horretan", eta "segurtasunaz eskumenez baino gehiago kezkatuko balit", bere ustez, "polizia hobeto hornituta egongo litzateke".
Espainiako Gobernuak Armada bidaliko du Ceutara, sortu den "migrazio-krisian laguntzeko"
Milaka pertsonak zeharkatu dute gaur Marokotik Ceutarako muga, kontrolik gabe. Horietako asko, Tarajal kai muturretik sartu dira, batzuk igerian eta beste batzuk kostaldetik oinez. Bertako agintariek emandako datuen arabera, gutxienez, 18 migratzaile hil dira.
Espainiako Poliziak Bilbon egindako esku hartzea "onartezina" izan dela esan du berriz Zupiriak
Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak Euskadi Irratian egin dioten elkarrizketan azpimarratu duenez, polemika hau ez da hasi Espainiako Poliziak egindako atxiloketekin, Espainiaren futbol partidaren harira izan ziren istiluekin baizik.