Estatuko fiskal nagusiak epaiketan ukatu egin du Ayusoren bikotekideari buruzko informazioa filtratu izana
Alvaro Garcia Ortizen oinarrizko eskubideak urratu direla salatu du Estatuko abokatu nagusiak, tartean, errugabetasun printzipioa. Estatuko fiskal nagusiak 6 urte arteko kartzela-zigor eskaerari eta 12 urteko inhabilitazio eskaerari egin beharko die aurre.
Alvaro Garcia Ortiz Estatuko fiskal nagusiak bere aurkako akusazioak ukatu ditu epaiketaren lehen saioan. Andres Martinez Arrieta epaimahaiaren presidenteak lehen saioari hasiera eman eta berehala galdera egin dio akusatuari: "Garcia Ortiz jauna, leporatzen zaizkizun delituen egile edo arduradun al zara?". "Ez", erantzun dio.
Jarraian aurretiazko arazoak aztertzen hasi dira, eta Fiskaltzak eta Estatuko Abokatutzak salatu dute Garcia Ortizen oinarrizko eskubideak urratu egin direla, tartean, errugabetasun printzipioa.
Consuelo Castro Estatuko abokatuak (Estatuko fiskal nagusiaren abokatua) salatu duenez, ikerketan zehar hainbat irregulartasun gertatu dira. Ildo horretan, erregistroetan eskuratutako materiala auzitik kanpo uztea eskatu du.
Castroren ustez, Garcia Ortizek "ezin izan du bere burua defendatu" Angel Hurtado instrukzio epaileak, hasieratik, "beste edozein aukera" baztertu duelako. Hori dela eta, akusatuaren aurkako frogak bilatzen aritzea aurpegiratu dio.
Auzitegi Gorenean, gaur, abiatu da Alvaro Garcia Ortiz Estatuko fiskal nagusiaren aurkako epaiketa, ustez, Alberto Gonzalez Amadorri (Isabel Diaz Ayuso Madrilgo Erkidegoko presidentearen bikotekideari) buruzko informazioa hedabideetara filtratu izana leporatuta. Akusazioek 6 urte arteko kartzela zigorra, 12 urte arteko inhabilitazioa eta 400.000 euroko kalte-ordaina bete ditzan eskatzen dute. Lehen saioaren ondotik, epaiketak jarraitu egingo du hilaren 4an, 5ean, 11n, 12an eta 13an.
Ministerio Publikoaren burua 09:40an iritsi da Auzitegi Gorenera, eta sarreran ez du adierazpenik egin nahi izan. Ate nagusitik sartu da auzitegira, pertsona batzuen txalo artean.
Lehen aldiz eseri da Estatuko fiskal nagusi bat akusatuen aulkian, hain zuzen ere, sekretuak ezagutaraztea egotzita. Zehazki, Gonzalez Amadorren defentsa abokatuaren mezu elektroniko bat Ser irrati-kateari filtratu izana leporatzen diote. 2024ko otsailaren 2an Carlos Neira abokatuak bidalitako mezuan, Gonzalez Amadorrek zerga-delituak egin izana aitortzen zuen.
40 lekuko
Estatuko fiskal nagusiaren auzian 40 lekukok deklaratuko dute, tartean, fiskalak, politikariak, kazetariak, komunikazio-zuzendariak eta Guardia Zibilaren UCO unitateko agenteak.
Ahozko epaiketa hasi baino lehen aurretiazko arazoak aztertuko dituzte. Ondoren, lehen lekukoen txanda izango da: Julian Salto (fiskala), Pilar Rodriguez (Madrilgo Fiskaltzaren burua), Almudena Lastra (Madrilgo Fiskaltza nagusiaren burua), Diego Villafañe (Estatuko fiskal nagusiaren konfiantzazko gizona) eta Estatuko fiskal nagusiaren eta Madrilgo Fiskaltzaren prentsa-buruak.
Hala ere, Garcia Ortizek ez du azaroaren 12ra arte epaiketan deklaratuko. Ahozko epaiketaren aurretik epailearen aurrean egindako deklarazioan, ukatu egin zuen Ayusoren bikotekideari buruzko informazio erreserbatua filtratu izana eta zabaltzeko agindua eman izana, eta "ziur" agertu zen fiskalek ez zutela hori egin.
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiako Gobernuak baztertu egin du adostasunik ez duten neurriak krisiaren aurkako planean sartzea
Alokairuko etxebizitzetan bizi direnei nolabaiteko babesa emateko neurriak negoziatzen ari dira oraindik. Dekretua ostiralean onartuko dute Ministroen Kontseiluan eta datorren astean bozkatu Kongresuan.
Bengoetxea: "Euskara defendatzea batzea da, ez baztertzea"
Korrikaren inguruan sortutako polemikaren harira, Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak esan du Korrika beti izan dela "euskararen inguruko topagune sozial handia", eta "garrantzitsua" dela "batzen duen espazioa izaten jarraitzea". "Ez da harresi edo lubaki gehiagorik behar. Euskarak zubiak behar ditu", adierazi du.
Etchegarayk ez dio sinesgarritasunik eman Baionan eratu duten ezkerreko aliantzari
Azken 12 urteotan Baionako alkate izan denak hautesle abertzaleei gogorarazi die Etcheto sozialista jakobinoak Euskal Hirigune Elkargoa sortzearen aurka egin zuela.
PSE-EEk ez du Korrikan parte hartuko "CCOOri jarritako betoagatik"
Alderdi sozialistak ohar batean kritikatu duenez, "CCOOren ordezkaritza baztertzea euskarak merezi ez duen intolerantzia adierazpen bat da".
Ezkerreko alderdiek akordioa itxi dute Baionan eta Biarritzen, bigarren itzulira elkarrekin aurkezteko
Lapurdiko hiriburuan, Jean-Claude Iriart abertzalea izango da ezkerreko aliantzaren zerrendaburu, eta helburua da Jean-Rene Etchegaray orain arteko auzapeza kargutik kentzea. Elgarrekin Baionarentzat izena hartuko du zerrenda berriak.
Negoziazioak ezker-eskuin, auzapezak erabaki gabe geratu diren 11 udalerrietan
Baionan, Biarritzen, Hendaian, Kanbon eta beste zazpi udalerritan datorren igandean erabakiko da nork gidatuko duen herriko etxea datozen sei urteotan. Bihar arratsaldeko 18:00ak arteko epea dute zerrendak bateratzeko, hala erabakitzen duten kasuetan.
Abascalek PPri eskatu dio Vox sar dezala Gaztela eta Leongo gobernuan, koalizioa osatzeko
Karguez hitz egin baino lehen neurriak eta bermeak dituen programa bat negoziatzea proposatu du Voxeko buruzagiak, eta PPk presioa egin du Extremaduran eta Aragoin ere akordioak lortzeko.
EAJk eskatu du elektrizitatearen gaineko zerga jaistea eta hainbat sektoretan erregaiaren prezioan hobariak ezartzea
Maribel Vaquero EAJk Kongresuan duen bozeramaileak azaldu duenez, Ekialde Hurbileko gerrak eragindako ondorio ekonomikoei aurre egiteko 31 neurri jasotzen dituen proposamena bidali dio talde jeltzaleak Pedro Sanchez buru duen koalizio gobernuari.
Ubarretxenak iragarri du "akordio garrantzitsuak" izan direla aireportuen eskumenari dagokionez
Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Gobernantza eta Autogobernu sailburuak azaldu duenez, gaur sinatutako akordioak transferentziaren dokumentuan jasotzen badira, "akordioa gertu egon daiteke".
Espainiako Gobernuak aste honetan aurkeztuko ditu energiaren prezioen igoeraren aurkako neurriak
Aegesen ministroak aurreratu duenez, "erantzun integralerako plana" da eta "eragile sozialekin eta talde parlamentarioen proposamenekin" ari dira lanean; hala ere, ez du zehaztu noiz aurkeztuko duten Iraneko gerrak energiaren prezioetan izan duen eragina arintzeko ekimena.