EPAIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ertzaintzak Ernairen aurka ezarritako isunak baliogabetu edo nabarmen murriztu ditu Gasteizko epaitegi batek

Arrazoia eman diote gazte antolakundeari: Galder Barbado eta Aitor Zelaia gazteen espetxeratzeen aurka 2023an egindako protestak guztiz zilegiak izan ziren zirela esan dio ebazpenak, baimendu gabeko mobilizazioak izan baziren ere.

AMAIUR EGURROLA ERNAI

Amaiur Egurrola, Ernairen eleduna, gaur, Bilbon. Argazkia: Ernai

Ernai gazte antolakundeak  orain bi urte Gasteizen eta Bilbon antolatutako protestak guztiz legitimoak izan ziren, nahiz eta legez kanpokoak izan. Hori ebatzi du Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako epaitegiak, eta horregatik, Ertzaintzak Ernairen kontra ezarritako isunen kopuruaren zati bat bertan behera utzi du, eta beste zati handi bat murriztu du: Gasteizko zortzi manifestariri ezarritako isunak baliogabetu ditu, eta  Bilboko 22ri jarritakoak, berriz, 2.500 eurotik  600 eurora jaitsi ditu. 

Galder Barbado eta Aitor Zelaia gazteen espetxeratzeen aurka 2023ko protesta batzuengatik Ernaiko kideei Ertzaintzak jarritako isunak dira baliogabetuta eta murriztuta geratu zirenak. Gazte erakundearen arabera, epaiek agerian utzi dute protesta horietan ez zela Ertzaintzak zioena gertatu, eta Amaiur Egurrola Ernairen eledunak Eusko Jaurlaritzari leporatu dio benetako arazoa estaltzeko, euskal gazteria kriminalizatzen saiatzea.

"Epai hau historikoa da. Ez soilik Ernai ezeztatzeko helburua zuen operazio bat errotik desmuntatu dugulako, baizik eta Eusko Jaurlaritzaren eta Ertzaintzaren jarrera antidemokratiko, arbitrario eta guztiz desproportzionatua agerian utzi ditugulako", esan du Egurrolak. 

Bilboko Abando Hotelean egindako prentsaurrekoan,  Maddi Bilbao Hiru Abokatuak bulegoko abokatuak ere hitz egin du. Esan duenez, sententziak erakutsi du "guztiz legitimoak" izan zirela protestak. Bere hitzetan, "mugimendu sozialen jarduna baldintzatu eta protesta eskubidea murriztea" zen isunen helburua.  

Orain, Eusko Jaurlaritzak isunen dirua itzuli beharko die gazteei eta prozesuaren kostuak ordaindu.

Mozal Legea ezarrita, 133 gazte zigortu zituzten, eta, orotara, 290.000 euroko isunak ezarri zizkieten. 

 

 

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Una persona echa combustible, a 4 de marzo de 2026, en Barcelona, Catalunya (España). El repunte del precio del petróleo (crudo Brent) tras la escalada de tensión y nuevos ataques en Oriente Próximo está trasladándose a los carburantes. Las estimaciones apuntan a que, si se consolida el encarecimiento del crudo, el impacto podría ser de 8–10 céntimos por litro adicionales en el surtidor en las próximas semanas.



David Zorrakino / Europa Press

04 MARZO 2026;CATALUÑA;DIÉSEL;GASOLINA;GASOLINERA;CARBURANTE;CRUDO;PETRÓLEO;

04/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAJ "pozik" dago krisiaren aurkako neurriekin, baina "ez da nahikoa", EH Bilduren ustez

Jeltzaleen arabera, neurri horiek "elektrizitatearen eta erregaien azken prezioa familientzat eta autonomoentzat eskuragarriagoa izaten lagunduko dute". Koalizio abertzaleak positibotzat jo du Sanchezi helarazitako hiru proposamen jaso izana, baina neurriek energia eta petrolio enpresa handien irabaziak handituko dituztela kritikatu du. Bestalde, PPk ez du bere babesa ziurtatu, eta Podemosek esan du krisiaren aurkako plana ez dela eraginkorra.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X