Ertzaintzak Ernairen aurka ezarritako isunak baliogabetu edo nabarmen murriztu ditu Gasteizko epaitegi batek
Arrazoia eman diote gazte antolakundeari: Galder Barbado eta Aitor Zelaia gazteen espetxeratzeen aurka 2023an egindako protestak guztiz zilegiak izan ziren zirela esan dio ebazpenak, baimendu gabeko mobilizazioak izan baziren ere.
Amaiur Egurrola, Ernairen eleduna, gaur, Bilbon. Argazkia: Ernai
Ernai gazte antolakundeak orain bi urte Gasteizen eta Bilbon antolatutako protestak guztiz legitimoak izan ziren, nahiz eta legez kanpokoak izan. Hori ebatzi du Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako epaitegiak, eta horregatik, Ertzaintzak Ernairen kontra ezarritako isunen kopuruaren zati bat bertan behera utzi du, eta beste zati handi bat murriztu du: Gasteizko zortzi manifestariri ezarritako isunak baliogabetu ditu, eta Bilboko 22ri jarritakoak, berriz, 2.500 eurotik 600 eurora jaitsi ditu.
Galder Barbado eta Aitor Zelaia gazteen espetxeratzeen aurka 2023ko protesta batzuengatik Ernaiko kideei Ertzaintzak jarritako isunak dira baliogabetuta eta murriztuta geratu zirenak. Gazte erakundearen arabera, epaiek agerian utzi dute protesta horietan ez zela Ertzaintzak zioena gertatu, eta Amaiur Egurrola Ernairen eledunak Eusko Jaurlaritzari leporatu dio benetako arazoa estaltzeko, euskal gazteria kriminalizatzen saiatzea.
"Epai hau historikoa da. Ez soilik Ernai ezeztatzeko helburua zuen operazio bat errotik desmuntatu dugulako, baizik eta Eusko Jaurlaritzaren eta Ertzaintzaren jarrera antidemokratiko, arbitrario eta guztiz desproportzionatua agerian utzi ditugulako", esan du Egurrolak.
Bilboko Abando Hotelean egindako prentsaurrekoan, Maddi Bilbao Hiru Abokatuak bulegoko abokatuak ere hitz egin du. Esan duenez, sententziak erakutsi du "guztiz legitimoak" izan zirela protestak. Bere hitzetan, "mugimendu sozialen jarduna baldintzatu eta protesta eskubidea murriztea" zen isunen helburua.
Orain, Eusko Jaurlaritzak isunen dirua itzuli beharko die gazteei eta prozesuaren kostuak ordaindu.
Mozal Legea ezarrita, 133 gazte zigortu zituzten, eta, orotara, 290.000 euroko isunak ezarri zizkieten.
Zure interesekoa izan daiteke
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.
Espainiako inteligentzia zerbitzuek ez zuten Ceutako krisiaz ohartarazi, Gobernuaren arabera
Elma Sainz bozeramaileak ukatu egin du CNIren txostenik egon zenik.
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.
Ceutan, desagertutako senideen bila ari dira familia ugari, eta gorpuak identifikatzeko toki bat ireki dute
Oraingoz, 72 hildako zenbatu dituzte, baina urpekariek gorpu gehiago aurkitu dituzte.
Ceutako muga normaltasuna berreskuratzen ari da pixkanaka, baina hildakoak 67 dira jada
Migratzaile batzuek esan dute berriro saiatuko direla, eta "Poliziaren estrategia" kritikatu dute, saltokiei ixteko eskatu dietelako. 50.000 etorkin inguru itzuli dira Marokora.
Zergatik alda dezake hesi berriak Ceutako mugaren kudeaketa?
Azpiegitura berriak 500 metro ditu, eta berehalako itzulketen inguruko auzi juridiko bati erantzun nahi dio.
Marlaskaren arabera, Maroko "ez da mehatxua", eta Ceutara iritsitako migratzaileek ezingo dute euren egoera erregularizatu
Barne ministroak adierazi du Espainiako Gobernua lanean ari dela uztailaren 30ekoa bezalako sarrera masiborik berriro gerta ez dadin, baina onartu du ezin duela bermatu halakorik berriro ez gertatzea.
Sanchezek EBko Barne ministroen premiazko bilera eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren harira
Espainiako Gobernuko presidenteak "kezka larria" helarazi dio Ursula von der Leyeni Europako zenbait gobernuren erreakzioagatik, eta Italiak iragarritako mugen itxiera gogor kritikatu du.