Lehendakariak erantzun dio Bengoetxeari: "Lehendabizi, Perez Iglesias sailburuarekin biltzea da egokiena"
Bere aldetik, Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburua minduta agertu da, EHUko errektoreak lehendakariarekin bilera eskatu duelako, sailburua aintzat hartu gabe. "Ez da lagunak egiteko modurik onena", esan du.
Pradales eta Bengoetxea, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Joxerramon Bengoetxea Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) errektoreak premiazko bilera bat egiteko Imanol Pradales lehendakariari egindako eskariak badu erantzuna. "Prest" dago, eta "gustura" elkartuko da Gasteizko gobernuburua Bengoetxearekin, baina esan dio lehendabizi Juan Ignacio Perez Iglesias Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburuarekin biltzea dela egokiena.
2026ko aurrekontuek piztu dute polemika. EHUri esleituko zaion kopurua nahikoa ez dela iritzita, atzo, EHUko errektoreak errespetua eskatu eta lehendakariarekin premiazko bilera bat egitea galdegin zuen, bere taldeak egin duen beharren txostena "zehatz-mehatz" aurkeztu ahal izateko.
Ohar bidez eman zuen jakitera eskaera, Perez Iglesiasek ukatu egin baitzuen EHUk behar baino diru gutxiago jasotzen duela, nahiz eta errektoretza-taldeak, sindikatuek eta Ikasleen Kontseiluak hori adierazten duten. Eusko Legebiltzarrean emandako azalpenean, sailburuak ziurtatu zuen 2026an EHUri esleituko zaion aurrekontua "inoizko handiena" dela, eta 2025ekoarekin alderatuta % 6,9ko igoera izango duela.
Gaur, Herri Irratian egindako adierazpenetan, sailburua minduta agertu da sortu den polemikarekin. "Triste eta kezkatuta" dagoela esan du, Bengoetxeak hedabideen bidez egin duelako eskaera eta lehendakariarengana jo duelako aurrena, sailburua aintzat hartu gabe. "Ez da lagunak egiteko modurik onena", esan du.
Zure interesekoa izan daiteke
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.
Ceutan sartu ziren 72.000 pertsonetatik 70.000 Marokora itzuli direla ziurtatu du Marlaskak
Migrazio-krisi honetan hiri autonomora iritsi diren adingabeei premiazko arreta emateko, Espainiako Gobernuak 25 milioi euroko partida gehigarri bat bideratuko du Ceutara.
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.