Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sabino Arana Fundazioak omenaldia egin die nazismoak deportatutako EAJko militanteei

Bilboko egoitzan egin duten ekitaldian, plaka bat jarri dute nazien esku egondako, gutxienez, 13 kide jeltzaleen omenez. 

 

 

sabino arana fundazioa aitor esteban
Sabino Arana Fundazioaren egoitza, Bilbon, gaur. Argazkia: EITB

Sabino Arana Fundazioak ekitaldi berezia egin du gaur, Bilboko bere egoitzan, nazismoak deportatutako EAJko militanteak omentzeko. Biktimen senitartekoek eta ordezkari jeltzaleek hartu du parte ekitaldian, eta han izan da, besteak beste, Aitor Esteban EBBko presidentea. "Harro" agertu da, alderdikide haien "indarrari esker" dagoelako “alderdia zutik”. 

Ekitaldian, plaka bat jarri dute, nazien esku egon ziren EAJko kideak gogoratzeko. "Euskal abertzaleek eta alderdikideek nazien izugarrikeria pairatu zuten; eta iragana ez du inork berridatziko", esan du Estebanek. 

Buruzagi jeltzalearen hitzetan, "belaunaldi miresgarria da", "ezeren truke, dena eman zuelako, eta, aldi berean, eredu izan zelako". 

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadik "bakearekin, demokraziarekin eta giza duintasunarekin" duen konpromisoa defendatuko du Pradalesek aita santuarekin izango duen bileran

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak Gobernu Kontseiluaren osteko agerraldian azaldu duenez, Imanol Pradales lehendakaria Leon XIV.a aita santuarekin bilduko da asteazkenean Vatikanoan, eta, bertan, Euskadik "bakearekin, demokraziarekin, giza duintasunarekin eta justizia sozialarekin" duen konpromisoa defendatuko du.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pello Otxandiano: “Orain arte ezagutu gabeko eskalan etxebizitza publikoa sustatzea proposatzen dugu”

EH Bilduk koalizioaren etxebizitza plana aurkeztu eta ordu gutxira,  Pello Otxandiano, Eusko Legebiltzarreko koalizioaren bozeramailea, Radio Euskadiko Boulevard saioan izan da. Han, etxebizitza arloko bere alderdiaren proposamenak azaldu ditu, eta arreta berezia jarri du etxebizitza publikoko proposamenetan. “Badago ardatz bat bereziki garrantzitsua: herri honetan orain arte ezagutu gabeko eskalan etxebizitza publikoa sustatzea. Arazoari benetan heldu nahi bazaio, funtsezkoa da etxebizitza publikoaren parke handi bat sustatzea, azpiegitura sozial estrategiko gisa”, adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X