Isabel Diaz Ayuso Madrilgo presidenteak anbulantzian utzi behar izan du Almudenako meza, "ondoezik" jarri ostean
Bezperan, Andaluziako PPren kongresuan ere ez zuen parte hartu, "ondoez txiki bat" izan zuelako. Gastroenteritisak eragindako tentsio jaitsiera izan dela esan dute bere inguruko iturriek, eta jada sendagiria eman diotela. Ostiralean, Alberto Gonzalez Amador Ayusoren bikotekidea auzitara eramango dutela zabaldu zen. Madrilgo Auzitegiak iruzur fiskala egotzita epaituko du.
Isabel Diaz Ayuso, Madrilgo zaindaria den Almudenako Ama Birjinaren eguneko mezara iristen. Argazkia: EFE
Isabel Diaz Ayuso Madrilgo presidenteak anbulantzian utzi du igande honetan Madrilgo zaindaria den Almudenako Ama Birjinaren omenezko meza, "ondoezik", Madrilgo Erkidegoko Gobernuko iturriek zabaldu dutenez.
Bezperan ere ezin izan zuen beste ekitaldi batean parte hartu, "ondoez txiki batengatik". Andaluziako PPren kongresuan parte hartzekoa zen, baina, azkenean, ez zen joan.
Meza hasi aurretik kazetariekin egin duen hitz-aspertuan, Ayusok esan du Ama Birjinari "guztiontzako oparotasuna, elkarbizitza eta ahulenentzat eta bakarrik dauden pertsonentzat arreta" eskatuko dituela, baina elizkizuna utzi behar izan du adierazpen horiek egin eta gutxira.
Hasiera batean, Summa 112 zerbitzuak artatu du Madrilgo presidentea, eta, ondoren, anbulantzian eraman dute.
Madrilgo Erkidegoko iturriek jakinarazi dutenez, Jimenez Diaz Fundazioa Unibertsitate Ospitalean artatu dute gastroenteritis batengatik tentsioak behera egin ostean, baina alta eman omen diote jada.
Aurreikuspenen arabera, asteartean berrekingo dio bere agenda publikoari.
Aste honetan, horren bikotekidea, Alberto Gonzalez Amador, protagonista izan da epaitegietan. Alde batetik, aste hasieran Estatuko fiskal nagusiaren aurka egiten ari diren epaiketan deklaratu du, eta, bestetik, ostiralean Madrilgo Lurralde Auzitegiak berretsi egin du horren auzipetzea, iruzur fiskala egitea eta dokumentuak faltsutzea egotzita.
Zure interesekoa izan daiteke
Fiskaltzak 30 urteko kartzela-zigorra eskatu du ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñezen hilketagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, akusazioaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostiak afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea eta oinarri juridiko zalantzazkoa dela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.
Ceutan sartu ziren 72.000 pertsonetatik 70.000 Marokora itzuli direla ziurtatu du Marlaskak
Migrazio-krisi honetan hiri autonomora iritsi diren adingabeei premiazko arreta emateko, Espainiako Gobernuak 25 milioi euroko partida gehigarri bat bideratuko du Ceutara.
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.