UCO-REN TXOSTENA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAJk hiru kargu publiko izendatzea eskatu zion Cerdani, UCOren txosten baten arabera

Informazio zabaldu eta berahala, EAJk ukatu egin du Guardia Zibilaren txostenean jasotakoa. Jeltzaleek esan dute ez dutela inolako loturarik 'Koldo auzia' dela eta ikertzen ari diren ustelkeria sareakin, eta ziurtatu dute aipatzen diren izendapen eskarien inguruan ez dakitela ezer. 

MADRID, 12/06/2025.- El diputado socialista Santos Cerdán en el hemiciclo del Congreso este jueves. EFE/ Borja Sanchez-Trillo
Santos Cerdan, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

'Koldo auzia' delakoa ikertzen ari den Guardia Zibilaren Unitate Zentral Operatiboak (UCO, gaztelaniaz) bere azken txostenean jasotako hainbat informazio ezagutu dira gaur, eta horien artean, EAJ ageri da. Ikerketaren arabera, EAJk hiru kargu publiko izendatzea eskatu zion Santos Cerdan PSOEko Antolakuntza idazkari izandakoari, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuaren presidente izatea ahalbidetu zuen zentsura-mozioa babestu eta gero. 

Cerdanek, 2018ko ekainaren 7an, Jose Guillerno Berlanga PSOEko kideari igorritako mezu elektroniko batean legoke jasota EAJren eskaria. Hiru artxibo zituen atxikita mezuak, eta horiek inprimatzeko eta Koldo Garcia Garraio Ministerioko aholkulari ohiari eskura emateko eskatzen zion, azken horrek Jose Luis Abalos Garraio ministro izandakoaren esku utzi zitzan. 

Hiru artxibo horietako batek "Izendapen eskariak" goiburua zuen, eta UCOk ondorioztatu du EAJk Cerdani hiru kargu publiko izendatzea eskatu ziola, 2018ko zentsura-mozioari babesa azaldu ondoren. Javier Cachonen izena bakarrik azaleratu da, usteko izendapen eskari horien artean. Cachon Ingurumen Ministerioan mantentzea eskatzen zen. 

Bestetik, "Adifen postu bat" eta "INIn edo SEPIn postu garrantzitsu bat" ere aipatzen ziren. Azken horien inguruan, mezuak honakoa zioen, betiere, ikertzaileek zabaldutakoaren arabera: "Astelehenean esango dizkidate izenak. EAJkoak etorriko dira astelehen arratsaldean, esatera eta azaltzera". 

Cachon Ingurumen ministerioan izendatzeko ustez egindako eskarian jarri dute azpimarra berezia ikertzaileek. Bera izan zen Zangozako Muga meategiaren aldeko ingurumen baimena izenpetu zuena eta hor ikusi dute ikertzen ari diren ustelkeria sarearekin lotura: Accionak eta Servinabarrek 2015en elkarrekin eratutako aldi baterako enpresa-elkarteari esleitutako lehen obra publikoa Muga meategia ustiatzeko lanak izan ziren. 

Joan den astean, Accionaren egoitzetan egindako miaketen emaitza da gaur ezagutu diren informazioak. Guardia Zibilaren azken txostenak dio Accionaren bidez lortutako esleipenen % 2 jasotzen zuela Cerdanekin lotutako Servinabar enpresak. 

EAJk dena ukatu du

Informazioa zabaldu eta berehala, EAJri buruz esandako guztia ukatu dute iturri jeltzaleek. Ziurtatu dute ez duela inolako loturarik Guardia Zibila ikertzen ari den ustezko ustelkeria sarearekin, eta aipatzen diren izendapen eskarien berri ere ez dutela azaldu dute. 

Halaber,  goitik behera gezurtatu dute ustezko izendapen horiek Sanchez presidente izendatzeko zentsura mozioarekin zerikusia dutenik. 

 

Zure interesekoa izan daiteke

Sare convoca manifestación el día 28 en Bilbao por los presos de ETA



REMITIDA / HANDOUT por SARE

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

18/8/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an "euskal presorik egon ez dadin" aldarrikatzeko

Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X