Morkaiko mendiko gurutzea eraitsi dute
Elgoibarko Udalak Bozeramaileen Batzordea deitu du gaur arratsalderako, gertatutakoa aztertu eta aurrera begirako urratsak erabakitzeko. Agiri batean zehaztu duenez, egun, "elgoibartarrentzat, Morkaikuko gurutzea ez da erregimen frankistaren oroitzapen edo gorespen leku bat", "mendizaletasunarekin identifikatzen" duten herriko "beste ikur bat" baizik.
Morkaiko mendiaren gailurrean zegoen gurutzea eraitsi dute bart, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Zementuzko gurutzea Gerra Zibilean Morkaikon hil zen Carlos de Borbon y Orleans zenaren omenez (Juan Carlos I.aren osaba) eraiki zuten.
Atzo Elgoibarko Udaltzaingoak eman zuen abisua, 22:23ak aldera, eta horren berri izan ondotik Ertzaintzaren patruila bat gerturatu zen tokira.
Agenteek gurutzea lurrean zegoela egiaztatu zuten, baina ez zuten inguruan inor ikusi.
Gurutzea eraistearekin batera "Xake mate Borbon, duintasuna mendi tontorrean" idatzi dute monumentuaren oinarrian.
Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertaturikoa argitzeko, baina oraingoz ez dute inor atxilotu.
Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak kendu beharreko sinbologia frankisten artean gehitu zuen 2019an egindako txostenean, baina oraindik zutik jarraitzen zuen. Elgoibar 1936 kolektiboak sare sozialetan nabarmendu duenez, "Udalaren betebeharra zen ikur hau kentzea".
Elgoibarko Udalak bozeramaile batzordearen premiazko bilera deitu du 13:30ean.
"Ez da erregimen frankistaren gorespen leku bat"
Elgoibarko Udalak Bozeramaileen Batzordea deitu du gaur arratsalderako, gertatutakoa aztertu eta aurrera begirako urratsak erabakitzeko. Agiri batean zehaztu duenez, egun, "elgoibartarrentzat, Morkaikuko gurutzea ez da erregimen frankistaren oroitzapen edo gorespen leku bat", "mendizaletasunarekin identifikatzen" duten herriko "beste ikur bat" baizik.
EAJk zuzentzen duen Udalak gogora ekarri du "urteak" daramatzala "memoria historiko eta demokratikoa" lantzen, eta helburua beti izen dela "gurutze horren esanahia aldatzea". Horregatik, zehaztu dute oharrean, "idazkuna kendu zitzaion eta gurutze hutsa utzi, garaiko gertakarien lekuko soil bezala”.
Udalaren hitzetan, adituen gomendio teknikoen arabera, Elgoibarko memoria demokratikoa berreskuratzeko egokiagotzat jotzen da gurutzea ez eraistea. "Hori kontutan izanik, lanketaren aldeko apustua egin da. Gurutzeari esanahi berritua emango dion panel bat jartzea planteatuz, eta Memoriaren Ibilbidearen esparruan txertatzeko apustua egin nahi izan da", dio oharrak.
Halaber, "gurutzeak, bere tamainak eta Zirardamendiko hobien aurrean kokatzeak Gerraren izugarrikeriaren neurriaren eta erregimen frankistaren izaera totalitarioaren irudia" eskaintzen duelakoan daude udal-arduradunak. “Hori kentzeak errealitate hori ezabatzea edo, gutxienez, indargabetzea ekartzen du".
Zure interesekoa izan daiteke
Koldo Garciak “tentel” deitu dio Aldamari, eta epaiketa “lehertuko” duten frogak aurkeztuko dituela esan du
Jose Luis Abalosen aholkulari ohiak audio bat bidali du Telecincora, eta bertan adierazi du “erabat errugabeak” direla frogatuko dutela.
Abalos, Koldo Garcia eta Aldamaren aurkako epaiketa hasi da, maskarak iruzurrez erostea egotzita
Fiskaltzak eskatu du ministro ohiari 24 urteko espetxe-zigorra ezartzea; 19 urte, Garciari, eta 7 urte, Aldamari. 70 lekuko baino gehiago agertuko dira Auzitegi Gorenean.
Ikerketa batzordeak bertan behera utzi du Cerdanen emaztearen agerraldia, osasun arazoengatik deklaratzeari uko egin baitio
Erabaki hori gorabehera, txostenak "zalantzak sortu dizkie", batzordeko presidenteak esan duenez, baina "kontuz ibiltzeko moduko gai bat" dela iritzita, deklarazioa bertan behera uztea erabaki dute, bai eta Cerdanen emazteak aurkeztutako agiriari buruzko txosten "juridikoak" eta beste mediku batzuren "osasun txostenak" biltzea ere.
Epaiketa bertan behera uztea eskatu dute Kitchen auziko akusatuen abokatuek, intrukzioan akatsak izan direla argudiatuta
Lehen saioan, aurretiko gaiei helduta, hamar akusatuen abokatuek galdegin dute bertan behera utz dezatela Mariano Rajoyren Gobernuaren garaiko Barne Ministerioaren buruzagitzaren aurkako epaiketa.
PPk kritikatu du "biktimismoan" eta euskal herritarren errealitatetik urrun bizi dela EAJ
Laura Garridok (PP) hedabideen aurrean adierazi duenez, Aberri Egunean "betiko diskurtsoa" izan zuen EAJk. "Jauzi kualitatibo bati buruz hitz egin zuten, eta jauzi horrek euskal herritarrei mesede egingo ote dien galdetu nahi diet, kontuan izanda independentzia ez dagoela euskal herritarren lehen kezken artean", esan du.
Eibar Memoria Demokratikorako Leku da, ofizialki, gaurtik
Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratutako ebazpenak jasotzen duenez, "Eibarko hiriak Memoria Demokratikoaren Leku gisa aitortzeko oinarriak biltzen ditu, errepublikaren legezkotasunaren defentsa aktiboaren nahiz nazioarteko zuzenbide humanitarioaren urraketa larrien agertoki izan baita".
Arkaitz Rodriguez: "EH Bildu ez da hurrengo hauteskundeetan pentsatzen ari, hurrengo belaunaldietan baizik"
Koalizio subiranistako Ekintza Politikoko idazkariak EAJri erreferentzia eginez esan duenez, "penatuta entzuten ditugu hainbat adierazpen, ezin dugu ulertu nola dagoen kezkatuago dagoenik oraindik urtebete luze barru izango diren hauteskundeekin, herritarren arazoei konponbideak ematearekin baino".
Rajoyren Gobernuko Barne Ministerioko buruzagitza akusatuen aulkian eseriko da gaurtik aurrera, Kitchen auziagatik
Fernandez Diaz Barne Ministerioaren buru zen, Fiskaltzaren arabera, 2013an Gurtel auziko frogak lortzeko Luis Barcenas PPko diruzain ohiaren esku "legez kontrako inteligentzia operazio bat" egitea pentsatu zutenean, eta, horrela, epailearen esku geratzea "saihesteko".
Estebanek Ayusori erantzun dio "katetada" bere "aldarrikapen nazional nagusia kaña bat hartzea" dela eta Otegik "zureen ekarpena Gernikan Condor Legioa" izan zela
Isabel Diaz Ayuso Madrilgo Erkidegoko presidenteak Picassoren Gernika Euskadira aldi baterako eramateko "asmo nazionalistak" kritikatu ditu ordu batzuk lehenago, "katetada" direla esanez.
PPk eta UPNk, EH Bilduk Iruñean egin duen ekitaldiaren harira: "Nafarroa ez da inoiz euskalduna izango"
Sayasen esanetan, Nafarroa "forala eta espainiarra da historikoki, ordenamendu juridikoak hori diolako eta, batez ere, nafar gehienen nahia hori delako". Bestalde, Ibarrolak nabarmendu du UPNk bermatzen duela "Nafarroa euskal errepublikaren parte ez izatea".