ABIADURA HANDIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Abiadura Handiko Trenaren konexioan "inplikatzeko" eskatu dio Pradalesek Macroni gutun bidez

Imanol Pradales lehendakari
18:00 - 20:00

Javier de Andres EAEko PPko presidenteak Legebiltzarrean egindako galdera bati erantzunez, lehendakariak esan du atzerapenak "oztopo" direla Euskadiren garapenarentzat. Horregatik, gutun bana bidali die Emmanuel Madron Frantziako presidenteari eta Sebastien Lecornu Frantziako lehen ministroari, Hendaia-Dax-Bordele konexioan "inplikatzeko" eskatuz.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ubarretxena: "Euskarak akordioak behar ditu, ez du zarata behar"

Gobernantzako, Administrazio Digitaleko eta Autogobernuko sailburu eta Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile Maria Ubarretxenak adierazi duenez, ez dute "ezer hautsitzat eman", eta EAJk eta PSE-EEk EAEko administrazio publikoan LEPetan euskararen segurtasun juridikoa indartzeko egiten dituzten elkarrizketek "jarraitzen dute" eta "oraindik badago tarterik" akordio bat lortzeko. "Azken momentura arte" itxaron behar dela aipatu du.

fernando grande marlaska
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marlaskak dio Korrikan presoen argazkiak erakustea legez ez dela delitua

Fernando Grande Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroak esan du "nazkagarriak" iruditu zitzaizkiola azken Korrikan ikusitako hainbat irudi, besteak beste, ETAko preso baten argazkia soinean zeraman haurrarena. Azaldu du segurtasun indarrek adi jarraitzen dutela halako gertakarien aurrean, baina, legea eskuan, ekintza horiek ez direla delitua erantsi du. Senatuan egin ditu hitzok ministroak, UPNko Maria Caballerori, ETAk hil zuen Tomas Caballero Iruñeko zinegotzi izandakoaren alabari, erantzunez.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X