NAFARROA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lau pertsona atxilotu dituzte urriaren 30ean Nafarroako Unibertsitatean izandako istiluengatik

Istiluak Nafarroako Unibertsitatearen inguruan jazo ziren, Vito Quiles eskuin muturreko ekintzaileak ekitaldi bat deitu ondoren. Azkenean, bertan behera utzi zuen deialdia.

PAMPLONA, 30/10/2025.- El acto convocado en el campus de la Universidad de Navarra por el activista político Vito Quiles, pese a ser finalmente suspendido, ha provocado enfrentamientos en el mismo recinto universitario y posteriormente en las calles de Pamplona, donde un grupo de personas se ha enfrentado a la Policía Nacional, que ha hecho uso de material antidisturbios. EFE/ Jesús Diges
Urriaren 30eko istiluak Nafarroako Unibertsitatean. Argazkia: EFE

Espainiako Poliziak lau gazte atxilotu ditu urriaren 30ean Nafarroako Unibertsitatearen inguruan izandako istiluetan parte hartu zutelakoan. Bertan, Vito Quiles eskuin muturreko ekintzaileak ekitaldi bat deitu zuen, baina azkenean bertan behera geratu zen.

Horietako hiruri desordena publikoa eta agintaritzaren agenteen aurkako atentatua egotzi diete. Beste bati, berriz, desordena publikoak eta lesioak eragitea leporatu diote.

Gertakariak 18:00ak aldera jazo ziren  Nafarroako Unibertsitateko campusaren inguruan. 

Ondoren, istiluak Iturrama auzora iritsi ziren. Han, edukiontziak etzan eta erre zituzten, eta botilak eta objektuak bota zizkieten agenteei. Horietako lau zauritu egin ziren, horietako bat harri batek buruan jo zuelako.

Gainera, istiluekin zerikusirik ez zuen gazte bat larri eraman behar izan zuten ospitalera, eta kazetari batek ere lesio larriak izan zituen, kolpatu eta lurrera bota zutelako.

Ikerketari esker, lau pertsona identifikatu dituzte, eta epailearen esku utzi dituzte ostiral honetan Iruñean.

Zure interesekoa izan daiteke

El Gobierno vasco sigue sin respuesta a sus peticiones sobre el traslado del ‘Guernica’
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

“Begirada aldaketa” eskatu du Bengoetxeak, “Gernika” “berme guztiekin” lekualdatzeko

Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde eta Kultura sailburuak adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzak ez du oraindik "Gernika" lekuz aldatzeko eskaerari buruzko erantzunik jaso. Eusko Jaurlaritzak Picassoren obra Euskadira kontserbazio "berme guztiekin" eramateko baldintza egokiak ezagutzea baino ez duela eskatzen adierazi du. Bien bitartean, EAJk astearte honetan eramango du eztabaida Senatura, Kultura ministroari azalpenak eskatzeko.

MADRID, 07/03/2026.- Víctor Ábalos, hijo del exministro José Luis Ábalos, atiende a los medios este martes en los alrededores del Tribunal Supremo donde ha sido llamado a declarar como testigo en el juicio contra Ábalos, su exasesor Koldo García y el empresario Víctor de Aldama por el caso de las mascarillas, una presunta trama de corrupción para lucrarse con material sanitario durante la pandemia. EFE/Sergio Pérez
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Abalosen semeak ukatu egin du aitaren diru funtsak kudeatu izana: "Nik ez dut klabean hitz egiten; ez aitarekin, ez inorekin ere"

Astearte honetan hasi da garraio ministro ohiaren, haren aholkulari Koldo Garciaren eta Victor de Aldamaren aurkako epaiketa. Pandemiaren garaian, musukoak erosteko lehiaketa publikoen bidez eskupekoak jasotzea leporatuta, 24 urte arteko kartzela zigorrak eskatu ditu Fiskaltzak. Bi astez luzatuko da epaiketa, eta 80 lekukotik gora daude deklaratzera deituta.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X