D'Anjouk amaitutzat eman ditu aurrekontuen gaineko negoziazioak, akordiorik lortu gabe
Sailburuak "benetako adostasunetara iristeko borondate falta" izan dela azpimarratu du, nahiz eta, kasu askotan, "diagnostikoak bat etorri" diren. Hala ere, "bizitza hobetuko duten politikak aurrera eramateko" hitz egiten jarraitzeko konpromisoa hartu du.
Noël d'Anjou Ogasun eta Finantza sailburuak agerraldia egin du hedabideen aurrean, Eusko Jaurlaritzaren hurrengo urteko aurrekontuen negoziazioak amaitutzat ematen dituela adierazteko. EAJk eta PSE-EEk osatzen duten koalizio gobernuak ez du "akordio gehigarririk" lortu beste indar politikoekin.
Sailburuak adierazi du talde parlamentario bakoitzarekin bi bilera egin ondoren ez dela izan "benetako adostasunetara iristeko borondaterik ez", nahiz eta "diagnostikoak, askotan, bat etorri".
Sumarrek, EH Bilduk eta PPk aurrekontuen proiektuari osoko zuzenketa aurkeztuko diotela iragarri ondoren agertu da hedabideen aurrean d'Anjou sailburua. Hala ere, koalizio gobernuak ez du arazorik izango aurrekontuak onartzeko, Eusko Legebiltzarrean gehiengo osoa baitute EAJk eta PSE-EEk.
Sailburuaren hitzetan "akordio gehiagarriak" lortzeko helburuz egin dute negoziazaio-erronda, "babes gehiago izateak proiektua indartu eta erakundeei egonkortasuna ematen" diela sinetsita. "Eskua luzatu, elkarrizketa abiatu eta elkarguneak bilatu" dituztela azaldu du, baina adierazi du "politika ezin" dela "epe laburreko maniobretara mugatu".
Beraz, akordio gehigarririk lortu ez badute ere, aurrera jarraituko dutela jakinarazi du, "Euskadiren etorkizunarekiko" konpromisoari eusteko.
Negoziazioak amaitutzat jo baditu ere, Jaurlaritzak hitz egiten jarraitzeko asmoa duela zehaztu du, "bizitza hobetuko duten politikak aurrera eramateko".
Zure interesekoa izan daiteke
Rufianek eta Monterok ezkerra batzea eskatu dute, Voxi aurre egiteko: "Bestela, banan-banan hilko gaituzte"
Gabriel Rufian ERCk Kongresuan duen bozeramaileak eta Irene Montero Podemoseko bigarrenak PSOEren ezkerretara dauden alderdien batasuna aldarrikatu dute, eta biek defendatu dute ezkerreko balizko fronte horien gidaritza euren alderdiek hartzea Estatuan eta Katalunian. "Betela, banan-banan hilko gaituzte", esan dute, Bartzelonan egin duten ekitaldia.
Carmen Panok Aldamaren aginduz Ferrazen 90.000 euro entregatu zituela berretsi du Gorenean
Enpresariak esan du 45.000 euroko bi ordainketa eraman zituela PSOEren egoitzara, eta Abalosek hidrokarburoen lizentzian egindako kudeaketengatik “etxe bat" nahi zuela adierazi du.
Otxandianok "haren kapital politikoa jartzeko" eskatu dio Pradalesi, "estatus politiko berriaren eztabaida erdigunean kokatzeko"
EH Bilduren Legebiltzarreko bozeramaileak gehiengo kualifikatuak eta giro politiko "nahiko aldekoa" direla aprobetxatzearen alde egin du, "herri akordioak, akordio nazionalak eta estatu ikuspegia duten itunak lortzeko" EAEn, bere ustez, eta egungo testuinguru historikoan, hori baita "herri honen interesak babesteko alternatiba zentzuzko bakarra".
Josu Urrutikoetxearen aurkako epaiketa abiatu da Parisen, Frantzian bere kontra irekitako azken prozeduraren barruan
Epaiketa pasa den urrian egitekoa zen, baina Josu Urrutikoetxearen osasun arrazoiengatik apirilera atzeratu zen. Parisko Dei Auzitegian epaituko dute 2002tik eta 2005era ETAko kide izan zelakoan.
Jaurlaritzak "titular gutxiago eta lan gehiago" eskatu du, migrazioaren egiturazko erronkari aurre egiteko
Haurren eta Nerabeen Konferentzia Sektoriala bertan behera geratu zen atzo, PP buru duten erkidego ia guztiek bertan parterik ez hartzea erabaki baitzuten. Nerea Melgosa Ongizate Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak migrazioaren arloan Jaurlaritzak dituen eskumenak handitzea eskatu du, eta Estatuari eskatu dio egiturazko estrategia bat gara dezala, haurrak eta nerabeak zaintzeko.
Ezkerra, Rufian eta Monteroren arteko bilerari so
ERC, EH Bildu, BNG, Compromis, MES, Sumar eta Podemos alderdiak bilduko dituen hautagaitza "plurinazionala" bultzatzeko azken hilabeteetan ERCren bozeramaileak egindako proposamenaren ostean etorri da hitzordua.
Korrikan erakutsitako ETAko presoen irudien gaineko ikerketa zabaltzea agindu du Auzitegi Nazionalak
UPNk jarri zuen salaketa, euskararen aldeko lasterketa Iruñeko Txantrea auzotik eta Nafarroako beste hainbat herritatatik igaro zenean erakutsi ziren irudiekin terrorismoa goratu eta biktimak umiliatu zirelakoan.
Claudia Montesek Gorenaren aurrean adierazi du Abalosek ez ziola inoiz esan Logirailen “entxufatu” zuenik
Lekukoaren arabera, ministro ohiak lan eskaintzen estekak baino ez zizkion bidali, eta Koldo Garciak hasieratik esan zion enpresa publikoan haren “nagusia” zela.
50 urte dira ETAk Aingeru Berazadi erail zuela
ETAk hildako lehen enpresaria izan zen Aingeru Berazadi, eta baita bahitu ondoren hil zuten lehenengo laguna ere. Mende erdi geroago, Cristina alabak aita omendu du, eta enpresariek gogora ekarri dute hilketak izan zuen eragina.
EAJk borondate politikoa eskatu du "Gernika" lekuz aldatzeko aukera teknikoetan sakontzeko
Maribel Vaquero EAJk Kongresuan duen bozeramaileak ziurtatu du ez dituela zalantzan jartzen Reina Sofia museoko adituen txosten teknikoak. Horien arabera, ez da komeni da koadroa mugitzea; hala ere, adituen txosten gehiago eskatu ditu. "Gauza ezinezkoagoak ikusi ditugu", ziurtatu du.