PPk eta EH Bilduk osoko zuzenketa jarriko diete 2026rako EAEko kontuei
Eusko Jaurlaritzak egindako aurrekontu-proposamenari osoko zuzenetak aurkeztea erabaki dute PPk eta EH Bilduk, formazio horien parlamentuko bozeramaileek astelehen honetan jakitera eman dutenez.
Pello Otxandiano eta Javier de Andres.
Oposizioko taldeek errefusatu egin dituzte Eusko Jaurlaritzak 2026rako aurkeztutako kontuak. Ostiralean Sumarrek iragarri zuen osoko zuzenketa egin behar zuela, eta astelehen honetan gauza bera egin dute EH Bilduk eta PPk ere, nahiz eta alderdi biek atzera botatzeko arrazoi berdinak ez izan. Nolanahi ere, aurrekontuak onartu onartuko dira, bermez, EAJk eta PSE-EEk Eusko Legebiltzarrean duten gehiengoari esker.
EH Bilduk astelehen honetan iragarri du Eusko Jaurlaritzaren 2026rako aurrekontuei osoko zuzenketa aurkeztuko diela, Pello Otxandiano Eusko Legebiltzarreko EH Bilduren buruak Bilbon egin duen agerraldian.
Otxandianok salatu duenez, EAJk eta PSE-EEk, Eusko Jaurlaritzako kideek, ez dute negoziatzeko borondaterik, ez eta "anbizio politikorik" ere etxebizitzaren-krisiari aurre egiteko. Hori zuen ardatz, hain zuzen ere, EH Bilduk kontu publikoetarako egindako proposamenak, "hamar urtean etxebizitzaren arazoari egiturazko erantzuna ematea" bilatzen zuena.
Haren ustez, aurrekontu proiektuak agerian uzten du kontu publikoekin "egiturazko arazo bat" dagoela, eta gaineratu du Jaurlaritzaren proiektua ez dela "nahikoa" Euskadik dituen arazo eta behar sozial eta ekonomikoei aurre egiteko.
"Arlo jakin batzuetan azpimarrak egin nahi badira, hala nola Etxebizitza, Osasuna eta Segurtasuna, beste eremu batzuetan murrizketak planteatu behar dira. Eta aurrekontu proiektu honetan agerikoa da: Murrizketa dago erronka demografikoan, administrazioaren digitalizazioan, lehen sektorean. Murrizketak daude", azpimarratu du.
EH Bilduren Legebiltzarreko buruak argudiatu du egungo diru-sarreren egiturarekin ez dela "nahikoa" izango Euskal Autonomia Erkidegoak aurre egin behar dien behar sozial eta ekonomiko horiei erantzuteko.
PPren ustez, proiektuak "familiak pobretzen" ditu
PPk osoko zuzenketa aurkeztuko dio Eusko Jaurlaritzaren 2026rako aurrekontu-proiektuari, "familiak pobretzen dituelako", gastu arrunta finantzatzeko zorrera jotzen duelako, inbertsioetara bideratu beharrean, eta "eredu sozialista argi baten" ondorio delako.
Javier de Andres Euskadiko PPren presidentea hedabideen aurrean agertu da astelehen honetan, PPk kontuak atzera botatzeko eskatu duela iragartzeko.
De Andresek kritikatu du aurrekontu proiektuak hazkunde "neurrigabea" dakarrela, % 10,1ekoa PPren esanetan, eta ez % 4,7koa, Jaurlaritzak esan bezala, "enpresak finantzatzeko 1.000 milioiak" hortik kanpo utzi dituelako Exekutiboak.
PPren buruak azaldu duenez, kontuak eta zergak soldatak baino gehiago haztea lekarke, ekoizpen industriala eta Barne Produktu Gordina baino gehiago, eta horrek "familiak pobretzea ekarriko luke, euren baliabideak modu berean hazi gabe aurrekontuak ordaindu beharko lituzketelako".
Aurrekontuek inbertsioetara diru gutxiago bideratzea ere kritikatu du. Abiadura handiko trenaren kasuan, esaterako, 22 milioi baino ez dira aurreikusten; iaz, ordea, 65 milioi izan ziren. De Andresek kritikatu du, halaber, eskualde batzuentzako "laguntza partida propiorik" ez egotea, Aiaraldea eta Busturialdearentzako, adibidez.
Era berean, gaineratu du Eusko Jaurlaritzak "gastu arrunta finantzatzeko zorrera" jotzen duela, eta ez inbertsioak finantzatzeko, jarduera ekonomikoa horrek sortu arren".
Horregatik guztiagatik, PPk erabaki du aurrekontu-proiektuari osoko zuzenketa aurkeztea. Azaldu dudenez, erabakia joan den ostiralean jakinarazi zioten Noël d'Anjou Ogasun eta Finantza sailburuari, Eusko Legebiltzarrean egindako bilera batean.
Bilera horretan, Exekutiboak dokumentu bat eman zien popularrei, eta "pentsatzekoa zen hor jasotakoa bat zetorrela" urriaren 24an PPk idatziz aurkeztu zizkien proposamenekin. Hala ere, Gobernuaren planteamenduak ez zituen PPkoak asebete, eta orduan erabaki zuten kontuak atzera botako zituztela.
Zure interesekoa izan daiteke
Rufianek eta Monterok ezkerra batzea eskatu dute, Voxi aurre egiteko: "Bestela, banan-banan hilko gaituzte"
Gabriel Rufian ERCk Kongresuan duen bozeramaileak eta Irene Montero Podemoseko bigarrenak PSOEren ezkerretara dauden alderdien batasuna aldarrikatu dute, eta biek defendatu dute ezkerreko balizko fronte horien gidaritza euren alderdiek hartzea Estatuan eta Katalunian. "Betela, banan-banan hilko gaituzte", esan dute, Bartzelonan egin duten ekitaldia.
Carmen Panok Aldamaren aginduz Ferrazen 90.000 euro entregatu zituela berretsi du Gorenean
Enpresariak esan du 45.000 euroko bi ordainketa eraman zituela PSOEren egoitzara, eta Abalosek hidrokarburoen lizentzian egindako kudeaketengatik “etxe bat" nahi zuela adierazi du.
Otxandianok "haren kapital politikoa jartzeko" eskatu dio Pradalesi, "estatus politiko berriaren eztabaida erdigunean kokatzeko"
EH Bilduren Legebiltzarreko bozeramaileak gehiengo kualifikatuak eta giro politiko "nahiko aldekoa" direla aprobetxatzearen alde egin du, "herri akordioak, akordio nazionalak eta estatu ikuspegia duten itunak lortzeko" EAEn, bere ustez, eta egungo testuinguru historikoan, hori baita "herri honen interesak babesteko alternatiba zentzuzko bakarra".
Josu Urrutikoetxearen aurkako epaiketa abiatu da Parisen, Frantzian bere kontra irekitako azken prozeduraren barruan
Epaiketa pasa den urrian egitekoa zen, baina Josu Urrutikoetxearen osasun arrazoiengatik apirilera atzeratu zen. Parisko Dei Auzitegian epaituko dute 2002tik eta 2005era ETAko kide izan zelakoan.
Jaurlaritzak "titular gutxiago eta lan gehiago" eskatu du, migrazioaren egiturazko erronkari aurre egiteko
Haurren eta Nerabeen Konferentzia Sektoriala bertan behera geratu zen atzo, PP buru duten erkidego ia guztiek bertan parterik ez hartzea erabaki baitzuten. Nerea Melgosa Ongizate Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak migrazioaren arloan Jaurlaritzak dituen eskumenak handitzea eskatu du, eta Estatuari eskatu dio egiturazko estrategia bat gara dezala, haurrak eta nerabeak zaintzeko.
Ezkerra, Rufian eta Monteroren arteko bilerari so
ERC, EH Bildu, BNG, Compromis, MES, Sumar eta Podemos alderdiak bilduko dituen hautagaitza "plurinazionala" bultzatzeko azken hilabeteetan ERCren bozeramaileak egindako proposamenaren ostean etorri da hitzordua.
Korrikan erakutsitako ETAko presoen irudien gaineko ikerketa zabaltzea agindu du Auzitegi Nazionalak
UPNk jarri zuen salaketa, euskararen aldeko lasterketa Iruñeko Txantrea auzotik eta Nafarroako beste hainbat herritatatik igaro zenean erakutsi ziren irudiekin terrorismoa goratu eta biktimak umiliatu zirelakoan.
Claudia Montesek Gorenaren aurrean adierazi du Abalosek ez ziola inoiz esan Logirailen “entxufatu” zuenik
Lekukoaren arabera, ministro ohiak lan eskaintzen estekak baino ez zizkion bidali, eta Koldo Garciak hasieratik esan zion enpresa publikoan haren “nagusia” zela.
50 urte dira ETAk Aingeru Berazadi erail zuela
ETAk hildako lehen enpresaria izan zen Aingeru Berazadi, eta baita bahitu ondoren hil zuten lehenengo laguna ere. Mende erdi geroago, Cristina alabak aita omendu du, eta enpresariek gogora ekarri dute hilketak izan zuen eragina.
EAJk borondate politikoa eskatu du "Gernika" lekuz aldatzeko aukera teknikoetan sakontzeko
Maribel Vaquero EAJk Kongresuan duen bozeramaileak ziurtatu du ez dituela zalantzan jartzen Reina Sofia museoko adituen txosten teknikoak. Horien arabera, ez da komeni da koadroa mugitzea; hala ere, adituen txosten gehiago eskatu ditu. "Gauza ezinezkoagoak ikusi ditugu", ziurtatu du.