Alemaniako presidentea Espainian da jada, eta ostiralean Gernika bisitatuko du
Frank-Walter Steinmeier Alemaniako presidentea Espainiara joango da gaur, eta, ostiralean, Gernikara, bonbardaketaren biktimak gogoratzeko ekitaldi batean parte hartzera. Agenda ez da itxi, eta horrek Espainiako Gobernua bertan izango ote den ala ez erakundeen ezinegona eragin du.
Frank-Walter Steinmeier Alemaniako presidentea gaur iritsiko da Madrilera, eta ostiralean Gernikara joango da, Kondor Legioaren bonbardaketan hildakoak omentzeko ekitaldi batean parte hartzeko. Behin betiko programaren zehaztasun faltak ezinegona eragin du erakundeetan, batez ere Espainiako Gobernuaren zer ordezkari egongo diren ez delako jakitera eman. Baieztatu da Felipe VI.a erregea ekitaldira joan egingo dela, eta, Gernikara joan aurretik, lehendakariak Steinmeier hartuko duela Ajuria Enean.
Agenda ixteko zain, Eusko Jaurlaritzak bisita honen garrantzi historikoa nabarmendu du. Maria Ubarretxena bozeramaileak Euskadi Irratian azpimarratu duenez, Alemaniako presidentea bertara etortzea Gernika eta memoria kolektiboa aitortzeko keinu garrantzitsua da.
Azken egunotan, zenbait kolektibok Espainiako Gobernuari eskatu diote barkamena eska dezan 1937an gertatutakoagatik. Eneko Andueza PSEren idazkari nagusiak uste du keinu hori frankismoaren oinordekoek egin behar dutela. Gogora Institutuaren zuzendari Alberto Alonsok ildo beretik egin du hausnarketa, eta azpimarratu gobernu demokratiko batek ez duela barkamenik eskatu behar diktadura-erregimen batek egindakoengatik.
Gernikako omenaldiaren ondoren, Steinmeier Bakearen Museora joango da, eta, arratsaldean, Bilbora joango da Deutsche Schule eta Guggenheim Museoa bisitatzera, bi herrialdeen oroimena, bien arteko adiskidetzea eta aldebiko harremanak indartzea oinarri duen agendaren barruan.
Zure interesekoa izan daiteke
Alain Iriart hautatu dute Euskal Hirigune Elkargoko lehendakari
Hiriburuko (Lapurdi) ezker abertzaleko auzapeza bederatzi urtez lehendakari izan den Jean-Rene Etchegarayri gailendu zaio. Bigarren bozketan lortu du Iriartek Lehendakaritza, aurrenekoan ezein hautagaik ez baitu gehiengo osorik lortu. Iriartek alkate izateari utziko diola iragarri du, Elkargoan buru-belarri aritzeko.
Jean-Rene Etchegaray eta Alain Iriart, Euskal Hirigune Elkargoko lehendakari izateko borrokan
Bi hautagaiek bildu dituzte boto gehien lehen bozketan: Etchegarayk 99 eta Iriartek 80. Etxeleku jeltzalea eta Lesellier eskuin muturreko hautagaia ez dira bigarren bozketara aurkeztu, eta lehenengoak iragarri du Iriarten alde egingo duela.
Frantziako Fiskaltzak bete beharrekoa ez den bost urteko zigorra eskatu du Josu Urrutikoetxearentzat
Frantziako estatutik behin betiko kanporatzeko ere eskatu du fiskalak; defentsak, berriz, ez kanporatzeko deia egin du. Auzia epaiaren zain geratu da. Uztailaren 2an emango dute jakitera.
Sanchezek eskatu du EB-Israel akordioa bertan behera uzteko, eta Netanyahuk Espainia kanporatu du Gazarako koordinazio zentrotik
Espainiako Gobernuko presidenteak ohartarazi du Israel nazioarteko zuzenbidea "nabarmen" urratzen ari dela Palestinan eta Libanon. Israelgo lehen ministroak, bestalde, Israelgo Armadako soldaduak difamatzea leporatu dio Espainiari.
Fiskaltzak ETAko buruzagi ohi Marisol Iparragirreri emandako erdi-askatasuneko erregimenaren aurka egin du
Fiskaltzak Espetxe Araudiaren 100.2 artikuluaren aplikazioa berrikusteko eskatu du; txostenak, baina, ez du Eusko Jaurlaritzaren erabakia eten.
Chivitek asteazkenean sinatuko du Hithiumen inbertsioa Nafarroan gauzatzeko akordioa, Pekinen
Horren helburua 400 milioi euroko inbertsioa eta 1.000 lanposturaino beharko dituen bateria enpresa ezartzeko urratsak aurreratzea da.
Fiskaltzak helegitea jarri du Konstituzionalean, Garcia Ortiz fiskal nagusi ohiaren aurkako epaiaren kontra
Ministerio Publikoaren arabera, Garcia Ortizen errugabetasun printzipioa urratu da prozesuan zehar eta ez dago froga nahikorik Alberto Gonzalez Amadorren abokatuak bidalitako mezu elektronikoa Fiskaltzak bidali zuela esateko.
Aitor Estebanek euskal selekzioen ofizialtasuna aldarrikatu du, “nazioarte mailan ikusgarritasuna izateko”
EAJren EBBko presidentea Mendozan izan da, Munduko Pilota Txapelketa antolatu duen hirian. Pilotako euskal selekzioaren ofizialtasuna lortu izanak duen “garrantzia” nabarmendu du bertan.
Rufianek eta Monterok ezkerra batzea eskatu dute, Voxi aurre egiteko: "Bestela, banan-banan hilko gaituzte"
Gabriel Rufian ERCk Kongresuan duen bozeramaileak eta Irene Montero Podemoseko bigarrenak PSOEren ezkerretara dauden alderdien batasuna aldarrikatu dute, eta biek defendatu dute ezkerreko balizko fronte horien gidaritza euren alderdiek hartzea Estatuan eta Katalunian. "Betela, banan-banan hilko gaituzte", esan dute, Bartzelonan egin duten ekitaldia.
Carmen Panok Aldamaren aginduz Ferrazen 90.000 euro entregatu zituela berretsi du Gorenean
Enpresariak esan du 45.000 euroko bi ordainketa eraman zituela PSOEren egoitzara, eta Abalosek hidrokarburoen lizentzian egindako kudeaketengatik “etxe bat" nahi zuela adierazi du.