Steinmeier: "Gerraren izugarrikeria eta pertsona errugabeen zaurgarritasuna modu ezabaezinean idatzi dira Gernikan"
Frank-Walter Steinmeier Alemaniako presidenteak eta Elke Büdenbender lehen damak Gernikan egindako ekitaldi hunkigarrian parte hartu dute ostiral honetan. Lehendakariak, Felipe VI.ak eta erakundeetako hainbat ordezkarik ere parte hartu dute omenaldian.
Nazien bonbardaketa gogoratzeko ekitaldia, Gernikan. Argazkia: EFE
1937ko apirilaren 26an izandako bonbardaketa naziaren biktimak gogoratu dituzte ostiral honetan Gernikan. Bertan izan dira Frank-Walter Steinmeier Alemaniako presidentea, Imanol Pradales lehendakaria eta Felipe VI.a Espainiako erregea, hainbat agintari eta ordezkari instituzionalekin batera.
Lehendakariak harrera egin die Alemaniako presidenteari eta lehen damari Ajuria Enean, eta bertara ordubeteko atzerapenarekin iritsi dira, haien hegaldia atzeratu egin baita.
Ondoren, omenaldia egin diete Gernikan Alemaniako Kondor Legioak eta Italiako Abiazio Legionarioak egindako bonbardaketako biktimei. Lore-eskaintza batekin batera, kanpai-hotsa izan da Zalloko kanposantuan, eta bonbardaketatik bizirik atera ziren pertsonak izan dira bertan.
Alemaniako estatuburua zutik egon da, Felipe VI.aren ondoan, Alemaniako funtzionarioek lore-koroa jarri duten tenpletearen aurrean. Ekitaldian Pablo Sorozabalen 'Gernika' interpretatu dute Bilboko Koral Elkarteak eta bere txistulari bandak.
Jarraian, Gernikako Bakearen Museoa bisitatu dute denek. Bertan, Alemaniako estatuburuak bonbardaketatik bizirik atera ziren 95 urteko bi emakumerekin hitz egin du: Crucita Etxabe eta Mari Karmen Agirre. Biek gogoratu dituzte orduko bizipenak, oso ondo gogoratzen duten eguna, eta haien testigantzak oso garrantzitsuak dira gertatutakoa inoiz ez ahazteko.
Museoko ibilbidea Begoñaren etxean hasi da, Gernikako bonbardaketan emakumen baten etxea oroitarazten duen egongela. Ondoren, 'adiskidetzearen aretora' joan dira. Bertan, Pfzorheim (Alemania) eta Gernika (Bizkaia) hirien adiskidetzea ikustarazten duten piezak daude, baita Roman Herzog Alemaniako presidente ohiak 1997an Gernikako Udalari bidalitako gutuna ere.
Hedabideen aurrean egindako adierazpenetan, Steinmeierrek elkartasuna adierazi die bonbardaketaren biktimei, eta haiekin izan duen topaketa oso hunkigarria izan dela esan du, euren esperientziak partekatu ahal izan dituztelako. Hala ere, ez du barkamen hitza aipatu. Alemaniako presidenteak nabarmendu duenez, Gernikan "gerraren izugarrikeria eta pertsona errugabeen zaurgarritasuna modu ezabaezinean idatzi dira Europako memorian". Hala, bonbardaketa "krimen basatia" izan zela onartu du, "helburu bakarra biztanleria zibila izanik". Steinmeierrek onartu du hiria hondakin bihurtu zela, eta azpimarratu du zauriak oraindik irekita daudela eta ez direla sendatu.
“Gernika umiltasunez zeharkatzen dut. Ez dugu ahaztu nahi, eta ez dugu ahaztuko, eragindako sufrimendua. (...) Bakea, askatasuna eta demokrazia defendatu behar ditugu, hori da gaur Gernikak helarazten digun mezua”, azpimarratu du.
Testuinguru horretan, Emilio Aperribay Gernikako bonbardaketatik bizirik atera zen pertsonetako bat "hunkituta" agertu da, eta eskerrak eman dizkio Alemaniako presidenteari, gertatutakoa "beste inon ez gertatzea" espero baitu.
Espainiako erregea Gernikako bonbardaketaren biktimei egindako omenaldian izan da, eta horrek protesta ugari eragin ditu goizean Gernikako kaleetan. Omenaldia segurtasun neurri handien artean egin da.
Arratsaldean amaitu da Alemaniako presidentearen bisita historikoa, Bilboko Guggenheim Museora egindako bisita instituzional batekin. Alemaniako presidenteari eta lehen damari harrera egin diete Bilbon Imanol Pradales lehendakariak, Miren Arzalluz Guggenheim Museoko zuzendariak, Juan Mari Aburto Bizkaiko hiriburuko alkateak eta Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusiak. Honela, amaitutzat eman dute Gernikako bonbardaketa oroitzeko bisita.
Zure interesekoa izan daiteke
Burujabetza handiago baten beharra azpimarratu du Gure Eskuk
Gure Esku mugimendu herritarrak bigarren konferentzia subiranista egin du Bilbon, eta egun burujabetzak eta nazioak nola eraikitzen ari diren aztertu du. Burujabetza handiago baten beharra azpimarratu dute bertan, eta eredu propioa aldarrikatu.
EAJk Itziar Carrocera zinegotzia aukeratu du Santurtziko alkategai
Elkarrekin Podemosek iragarpena egin duen egun berean izendatu dute. Hain zuzen ere, alderdi horrek adierazi du Miren Matanzas buru duen EH Bilduren hautagaitzaren alde bozkatuko duela martxoaren 5ean egingo den inbestidura-saioan.
Motibazio politikoko 65 biktima aitortu zituen iaz Nafarroako Gobernuak
2023tik, 217 aitortza eskaera jaso ditu Memoriaren eta Bizikidetzaren Zuzendaritza Nagusiak, eta 106 biktima aitortu ditu; horietatik 7 hildako biktimenak dira.
Zarzuelak uste du Juan Carlos I.ak egoitza fiskala Espainian finkatu beharko lukeela Estatura itzuli nahi badu
Errege emeritua Espainiara itzul daiteke egokitzat jotzen duenean, baina Errege Etxean uste dute, bere irudia eta Koroarena babestu nahi baditu, orduan zerga-egoitza Estatuan ere finkatu beharko lukeela.
Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren aldarrikapenaren 50. urteurrena ospatu du Eusko Legebiltzarrak
Eusko Legebiltzarreko ordezkaritza zabala izan da ekitaldian, eta, besteak beste, Fatma Mehdi Hassam Kooperazioko ministro sahararra, Fueila Mohamed Aali parlamentari sahararra eta Mojtar Fade Fronte Polisarioak Euskadin duen ordezkaria ere izan dira bertan. Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidenteak Euskal Herria eta saharar herria lotzen dituzten "adiskidetasun eta elkartasun lotura sakon eta zintzoak" azpimarratu ditu bere hitzaldian.
Aitor Estebanek hoztu egin du EH Bildurekin eta PSE-EErekin estatus berriari buruzko akordioa lortzeko aukera
Aitor Esteban EAJren EBBko presidenteak Nueva Economía Forum gosarian adierazi duenez, une honetan "igerilekuan ez dago urik". Edozein kasutan, buruzagi jeltzaleak adierazi du EAJk, EH Bilduk eta PSE-EEk negoziatzen jarraitzeko borondatea dutela.
Kongresuak babes sozialerako dekretua errefusatu ostean, "estrategia politikoak" nagusitu direla esan du Aizpuruak
Mertxe Aizpurua EH Bilduk Diputatuen Kongresuan duen bozeramaileak Euskadi Irratian esandakoaren arabera, Pedro Sanchez buru duen koalizio gobernuak ahaleginak egin ditu ezkutu sozialeko neurriak aurrera ateratzeko, eta, beraz, ez du ontzat jo Juntsek babeste aldea jarritako baldintza: etxegabetzeen luzamendua dekretutik ateratzea. Gezurretan aritzea egotzi dio Juntsi, eta ezkutu sozialak neurri guztiak jaso behar dituela nabarmendu du.
Zer aldatzen dute estatu-kolpearen agiriek?
Otsailaren 23ko paperen desklasifikazioak oihartzun handia sortu du, aurreikuspenak bete ez diren arren. Josu Chueca historialariak aztertu du zer neurritan aldatzen den estatu-kolpeari buruzko kontakizuna.
Diputatuen Kongresuak bigarrenez indargabetu ditu etxegabetzeen aurkako luzamendua eta babes sozialerako beste neurri batzuk
Atzera bota duten arauak berritasun bat zekarren, duela hilabete indargabetutakoarekin alderatuta: etxegabetzeak etetea ez zitzaien aplikatuko bi etxebizitza edo gutxiagoko jabeei, Gobernuak EAJrekin hitzartutako emakida bat.
Espainiako Gobernuak desklasifikatutako dokumentuek “etsipena” eragin dute; Feijook, ordea, Juan Carlos I.a itzul dadila eskatu du
EH Bildu, EAJ, Compromis eta BNG taldeen arabera, estatu kolpe saiakeraren inguruan zeuden zalantzak ez dira argitu.