Atxilotuen jatorriaren berri ez ematea eskatu du PSE-EEk Eusko Legebiltzarrean
Sozialisten arabera, informazio hori Ertzaintzaren prentsa-oharretan argitaratzeak PPren eta Voxen diskurtsoaren alde egiten du, "immigrazioa eta delinkuentzia lotzeko". EH Bilduk mozio bat aurkeztu du datu horiek ez emateko, baina PSE-EEk kontra bozkatu du.
Ertzaintzak egindako atxiloketa baten artxiboko irudia.
Segurtasun Sailak atxilotuen jatorria prentsa-oharretan argitaratzeko hartutako erabakia alde batera uzteko eskatu du PSE-EEk ostegun honetan, "immigrazioa eta delinkuentzia lotzeko" PPren eta Voxen diskurtsoa bultzatzen duelako.
Miren Gallastegi legebiltzarkide sozialistak esan du hori, Segurtasun Sailak atxilotuen jatorriari buruzko datuak emateari uko egitea eskatzeko EH Bilduk aurkeztutako mozioaren eztabaidan.
Hala eta guztiz ere, PSE-EEk ez du mozioaren alde bozkatu, eta ez du aurrera egin, EAJ, PP eta Vox aurka agertu direlako; EH Bildu eta Sumarren botoak izan ditu proposamenak alde.
Nahiz eta EH Bilduk eta Sumarrek PSE-EEren ekimenaren aldeko bozkatzeko deia egin, Gallastegik adierazi du alderdiak ez duela mozioa babestuko, horren asmoa Segurtasun Sailak "atzera egitea eta Zupiria jaunari Legebiltzarrean zaplazteko bat ez ematea" baita.
Gallastegik argudiatu du aldaketa komunikatiboa "eskuinari eta eskuin muturrari arrazoia ematea" dela, eta, azken batean, "PPk eta Voxek nahi dutena baino ez da lortuko: migrazioaren eta delinkuentziaren arteko lotura faltsua sortzea eta xenofobia areagotzea eta beldurra zabaltzea".
Bestalde, Nerea Kortajarena EH Bilduren ordezkariak EAJri aurpegiratu dio "lotsagorritu gabe defendaezina dena defendatu" izana, aldaketa horrek "ezer konpontzen ez duelakoan" eta "eskuinaren eta eskuin muturraren manipulazioari ateak irekitzen" dizkiolakoan.
Joseba Diez Antxustegi EAJren bozeramaileak erabaki "ausarta" dela defendatu du, eta "segurtasuna bermatzen lagunduko duten politikak artikulatzera" bideratutako gardentasun-politikari erantzuten diola esan du.
Ainhoa Domaica popularrak atxilotuen jatorriaren berri ematea babestu du, eta udaltzaingoei ere hala egiteko eskatu die. Haren ustez,"EAJren bat-bateko" aldaketa horrek "delinkuentziaren arloan duen kudeaketa negargarria eta horrelako kusuak geldiarazteko duen erantzukizuna estaltzeko" alderdiaren saiakerari erantzuten dio.
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiako Gobernuak guztiz gezurtatu du AEBko Armadarekin lankidetza adostu izana
Karoline Leavitt Etxe Zuriko bozeramaileak arratsaldean adierazi duenez, Espainiako Gobernua prest dago AEBko Armadarekin lan egiteko.
Lehendakariak esan du Belgika Euskadirentzat hainbat alorretan "aliatu bat" dela
Bart De Wever Belgikako lehen ministroarekin bildu da gaur Imanol Pradales lehendakaria Bruselan, eta hainbat alorretan bi herrialdeen arteko lankidetza aukerak ikusten ditu. Besteak beste, industria, euskararen ofizialtasuna eta Makroeskualde Atlantikoa aipatu ditu.
Abalosen eta Koldoren aurkako musukoen auziko epaiketa apirilaren 7an hasiko da, Auzitegi Gorenean
Funtzionario-eroskeria, eragimen-trafikoa, baliabideak bidegabe eralgitzea, erakunde kriminala, lehen eskuko informazioaz baliatzea, faltsukeria eta prebarikazio delituengatik epaituko dituzte.
Estatuak 1976ko Gasteizko sarraskian izan zuen papera aitortzea baztertu du Senatuak, eztabaida gogor batean
Tentsioa areagotu egin da Josu Estarrona EH Bilduren senatariak, PPren aulkiari begira eta ukabila gora zuela, hau esan duenean: "Hil ezin izan zenituzten langileen bilobak gara!". Javier Arenasek (PP) Estarronaren esaldia kentzeko eskatu dio presidenteari, eta Javier Maroto Senatuaren presidenteordeak onartu egin du eskaera.
AEBren eta Iranen arteko gatazka baretzeko "batasunetik" lan egiteko eskatu dio Pradalesek EBri
Imanol Pradales lehendakariak AEBren eta Iranen arteko gatazka baretzeko "batasunetik eta ahots bakarrarekin" lan egiteko eskatu dio Europar Batasunari, eta aldez aurretik estatuek bat egin beharko dute, "Europan zatiketa ez delako positiboa".
Feijoo Aitor Estebanekin bildu da: "Niri Gernikako Estatutua bere horretan gustatzen zait"
PPren presidenteak adierazi du kezkaturik dagoela “Bilduk sinatuko” omen duen erreforma dela eta. EAJko iturriek, bestalde, bi buruek bilera izan dutela baieztatu diote EITBri. "Alderdi demokratiko guztiekin" egin ohi dituela bilerak adierazi dute, eta ez dute edukiari buruzko zehaztasunik eman.
Sanchezen agerraldia, bost titularretan
Pedro Sanchezek 2003an Iraken inbasioarekin ezagun egin zen "gerrari ez" leloa berreskuratu du Ekialde Hurbileko gatazkaren aurrean, eta ohartarazi du Espainia ez dela izango munduarentzat txarra den zerbaiten konplize, bakarren baten errepresalien beldur, Donald Trumpi erreferentzia eginez.
Sanchezek "gerrari ez" leloa defendatu du, eta adierazi du ez dela Trumpen "errepresalien beldur"
AEBk eta Israelek Irani egindako erasoaren harira egindako adierazpen instituzional batean, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak azpimarratu du Espainiaren jarrera argia dela: nazioarteko zuzenbidea ez errespetatzea arbuiatzea eta iraganeko akatsetan erortzea saihestea. Ohartarazi duenez, Espainia "ez da munduarentzat txarra den zerbaiten konplize izango, baten baten errepresalien beldurragatik soilik".
Jauregik uste du Trumpek "oztopoak" izango lituzkeela Espainiarekiko merkataritza harremanak eteteko, Europa "merkatu bakarra" delako
Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburuak Euskadi Irratian esan du Trumpek "zail" izango lukeela Espainiaren kontrako merkataritza blokeoa aplikatzeko, Europa "merkatu bakarra" delako. Europaren indarra "batasunean" dagoela nabarmendu du. Hala ere, adierazi du AEBko Gobernuak "neurri indibidualekin min egin dezakeela".
Pradales lehendakariak hainbat gai ekarri ditu Bruselara
Lehendakaria Bruselara egiten ari den bidaia ofizialaren gakoak eman dizkigu Garazi Ayestak. Arratsaldean, Belgikako lehen ministroarekin bilduko da, eta euskara Europako erakundeetan ofizial izatea mahai gainean jartzea espero da.