Osborne zezena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ernaik Euskal Herrian zutik geratzen zen azken Osborne zezena bota du "sinbolo espainolista izateagatik"

Sabotaje hori azken egunotan egin dituzten ekintzen barruan kokatzen du, hala nola, PPren Bilboko egoitzari pinturaz egindako erasoa eta Gizarte Segurantzaren Gasteizko Diruzaintzaren egoitzatik Espainiako bandera bat kentzea. Sare sozialetako mezuan jarri dutenez, "sinbolo espainolistek ez dute tokirik Euskal Herrian". 

Osborneko zezena eraistea. Argazkia: Ernai.

Ernai ezker abertzaleko gazte erakundeak Euskal Herrian zutik geratzen zen azken Osborne zezena bota du bart, zehazki Ribabellosan (Araba), ikur "espainolista" dela iritzita.

Ernaik irudiak eta bideo bat argitaratu ditu X-n. Bertan, hainbat pertsona ikusten dira irudiaren euskarri metalikoak mozten eta soka batzuekin lurrera botatzen.

Erakunde horrek agiri bat argitaratu du, Osborneko zezenak "Euskal Herrian zeuden ikur espainolistak" direla esanez. 2024ko urrian, Nafarroan zegoen azkena ere eraitsi zuen Ernaik, Tuterako udalerrian.

Sabotaje hori azken egunotan egin dituzten ekintzen barruan kokatzen du, hala nola, PPren Bilboko egoitzari pinturaz egindako erasoa eta Gizarte Segurantzaren Gasteizko Diruzaintzaren egoitzatik Espainiako bandera bat kentzea. 

Komunikatuan adierazi dutenez, ekintza horiek independentismoaren aldekoak eta "espainolismoaren" aurkakoak dira; izan ere, oharrean diotenez, "zapalkuntzarik gabeko herrialde bat eraikitzeko independentzia beharrezkoa da".

Ertzaintza bertaratu da, eta ingurua eta eraitsitako irudia ikuskatu ditu, baina, oraingoz, ez du diligentziarik ireki, salaketaren bat noiz jarriko zain. 

Zure interesekoa izan daiteke

arnaldo otegi
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bloke erreakzionarioa geldiaraztea izango da EH Bilduren "lehentasun nagusia" urte politiko berrian

EH Bilduk Iruñean abiatu du urte politikoa, Mahai Politikoak Baluarten egindako bilerarekin. Arnaldo Otegi kolizio independentistaren idazkari nagusiak azaldu du, besteak beste, hurrengo hilabeteetako erronkak identifikatzeko baliatu dutela hitzordua. "Hauteskundeak izango dira Espainiako eta Frantziako estatuetan. Euskal Herri osoa eduki dezakegu eskuin muturreko bi gobernu erreakzionarioen pean", esan du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X