Auzitegi Nazionala
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Josu Urrutikoetxea kontrolpean libre utzi du Frantziako Fiskaltzak

Espainiako Auzitegi Nazionalak haren aurka igorritako euroaginduaren haritik eman du erabakiaren berri Frantziak, Euskadi Irratiak jakin ahal izan duenez.
20201216121659_josu-urrutikoetxea-iturria-berria_
Josu Urrutikoetxea, artxiboko irudi batean.

Espainiako Auzitegi Nazionalak haren aurka igorritako euroaginduaren berri eman diote Parisen Josu Urrutikoetxeari, eta Frantziako Fiskaltzak kontrolpean aske utzi du, Euskadi Irratiak jakin ahal izan duenez.

Santiago Pedraz Auzitegi Nazionaleko epailearen nahia zen Urrutikoetxea atxilotu eta Espainiara eramatea, baina, horren ordez, Urrutikoetxeak bere kabuz aurkeztu du bere burua Fiskaltzaren aurrean, eta orain arte zegoen egoeran utzi dute, kontrolpean aske.

Pedrazek joan den astean igorri zuen Urrutikoetxearen kontrako euroagindua, herriko tabernen auziarekin lotuta, aurrez egina zuen eskaera zabalduta.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa Itsasun, Iparretarrak taldeko kide baten omenezko murala ezabatzeko aginduaren kontra

Frantziako Gobernuko ordezkariak Iparretarrak talde armatuko kide ohi baten murala ezabatzeko agindua eman ostean, gaur Itsasun, Lapurdin, ehunka lagun kalera atera dira erabaki hori gogor kritikatzeko. Ez dago argi Udalak noiz ezabatuko duen Txomin Olhagaray Iparretarrak taldeko kidea irudikatzen duen margoa. Manifestariek adierazi dute artelan bat baino ez dela eta noizbait liburuak ere erreko ote dituzten galdetu dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X