MEMORIA HISTORIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eragile politiko eta sozialek 'Txiki' eta Otaegiren aitortza txalotu eta bide horretan jarraitzea eskatu dute

'Txiki' eta Otaegiren familiek urte hasieran aurkeztu zuten aitortza eskaria, Memoria Demokratikoaren Legea oinarri hartuta, eta duela bi aste eman zuen Espainiako Gobernuak aldeko ebazpena. 

 

GRAFCAV2663. ZARAUTZ (GIPUZKOA) (ESPAÑA), 10/09/2025.- Familiares de Juan Paredes 'Txiki' y Ángel Otaegi, miembros de ETA fusilados en 1975, junto a los representantes de Sortu, Rufi Etxeberria (d), y Lur Albizu (2i), ofrecen una conferencia de prensa este miércoles en la localidad guipuzcoana de Zarautz. EFE/Juan Herrero
Txiki eta Otaegiren senideak, agerraldi berri batean.

Espainiako Gobernuak Jon Paredes Txiki eta Angel Otaegiren aldeko Aitortza eta Erreparazio Adierazpena onartu du, eta "ilegitimotzat eta baliogabetzat" jo ditu horiek epaitu zituzten gerra-kontseiluak eta ezarri zitzaizkien heriotza-zigorrak. Frankoren erregimenak fusilatu zituen biak, orain 50 urte. 

Albistea zabaldu orduko, askotariko eragile politiko eta sozialek txalotu erabakia, eta bat etorri dira giza eskubideen urraketen biktimak aitortzeak eta erreparatzeak duen garrantzia azpimarratzean. 

Egiari Zor fundazioa izan da gaiari buruz iritzia eman duenetako bat. "Aitortzaren eta erreparazio instituzionalaren bidean" jarraitzeko deia egin du, "salbuespenik gabe, kontu hau borroka alderdikoitik aldenduz". 

Hedabideetara igorritako ohar batean, fundazioak esan du  Txiki eta Otaegi  biktima gisa aitortzea "saihestezina" zela, frankismoko azken fusilatuak zein testuingurutan gertatu ziren kontuan hartuta. Horrekin batera, salatu dute bi biktima hauen inguruan egindako ekitaldien harira azken hilabeteotan izandako polemikak. "Uste dugu polemika hau batzuek erabili dutela, biktima on eta txarren ikuskerari buruzko biktimologia-esparru berria ezartzeko".

Ildo beretik, Giza Eskubideen Euskal Behatokiak (GEBehatokiak) ere urrats "garrantzitsua" eta "saihestezina" dela esan du. "Espainiako Gobernuaren urteetako ukazioaren ondoren, bi aitortza hauekin familiek urrats garrantzitsua eman dute egiaren, justiziaren eta erreparazioaren bidean", dio erakundeak kaleratu duen agiriak. 

GEBehatokiak azpimarratu du "joan den udan izandako saiakerak, frankismoko biktimen artean kategorizazioak ezartzekoak" indargabetu egiten dituela gaur ezagutu den erabakiak. 

Gaiari buruz iritzia eman du, bata ere, Imanol Pradales lehendakariak, sare sozialetan zabaldutako mezu batean. Hark ere,  urratsa "ezinbestekoa" zela esan du, eta gogora ekarri du Eusko Jaurlaritzak 2012an aitortu zituela Txiki eta Otaegi Estatuaren indarkeriaren biktima gisa. "Espainiako Gobernuak hartutako erabakiak osatu egiten du ezinbestekoa zen aitortza publikoa. Lehendakari gisa, giza eskubideen urraketen biktima guztien aintzatespen osoa berresten dut", idatzi du. 

Bere aldetik, Mertxe Aizpurua EH Bilduren eledunak Kongresuan esan du "aurrerapauso ukaezina" dela,  eta bide horretan lanean jarraitzea eskatu du. "Frankismoaren jazarpena jasan zuten senideek eskatzen duten egia, memoria, aitortza eta erreparazioan pauso sendoak emateko lanean segituko dugu", argitaratu du X sare sozialean. 

 

Txiki eta Otaegiren familiek urte hasieran aurkeztu zuten aitortza eskaria, Memoria Demokratikoaren Legea oinarri hartuta, eta duela bi aste eman zuen Espainiako Gobernuak aldeko ebazpena. 

Zure interesekoa izan daiteke

50 años de los fusilamientos de 'Txiki’ y Otaegi: las familiares reivindican memoria y reconocimiento
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Espainiako Gobernuak "legez kontrakotzat eta baliogabetzat" jo ditu Txiki eta Otaegi epaitu zituzten gerra-kontseiluak eta bien exekuzioak

Familiek eskaera egin ondoren, eta Memoria Demokratikoari buruzko 20/2022 Legea aplikatuz, Jon Paredes Txiki eta Angel Otaegiren aldeko Aitorpen eta Erreparazio Pertsonaleko Adierazpena onartu du Espainiako Gobernuak, "arrazoi politikoengatik" jazarri zituztela, "bermerik gabeko" epaiketetan zigortu zituztela eta "giza eskubideen urraketen biktimak" izan zirela aitortuz.

maddalen iriarte miren echeveste
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Iriartek eta Echevestek ika-mika gogorra izan dute, Gipuzkoako aurrekontuak direla eta

Gipuzkoako Batzar Nagusietan EH Bilduk aurrekontuei aurkeztutako osoko zuzenketa atzera bota dute taldeek. Gaurko eztabaidan, Maddalen Iriarte EH Bilduren ordezkariak gogor kritikatu du Elkarrekin Podemosek EAJ eta PSE-EE alderdiekin itxitako akordioa, 2026ko kontuak babesteko. Miren Echevestek alderdi morearen eledunak, bere aldetik, koalizio subiranistak ez duela berdin jokatzen Madrilen eta Gipuzkoan.

Gehiago ikusi