Mobilizazioak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

GKSk faxismoaren aurkako manifestazioak deitu ditu urtarrilaren 31rako Bilbon eta Iruñean

Bilbon egindako agerraldi publikoan, ohartarazi du "euskal nortasunaren izenean" faxismoa sortu dela Euskal Herrian, eta "sare sozialetan eta kaleetako hormetan agertzen" hasia dela, "mezu arrazista, supremazista eta matxistekin".

manifestazioa urtarrilak 31

Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS) manifestazioak deitu ditu urtarrilaren 31rako Bilbon eta Iruñean, "faxismoaren aurka", eta ohartarazi du "Eueuskal nortasunaren izenean, faxismoa sortu dela Euskal Herrian. "Sare sozialetan eta kaleetako hormetan agertzen hasia da, mezu arrazista, supremazista eta matxistekin, esan dute.

Horren guztiaren aurrean, GKSk uste du "lehentasuna dela, kosta ahala kosta, ideia erreakzionarioei, estatuen erreforma autoritarioari eta hedatzen ari den faxismoari aurre egitea". 

Hori dela eta, datozen hilabeteetan kaleak estatuen "faxismoaren eta autoritarismoaren" kontrako mezuz beteko dituzte, "Euskal Herrian faxismoari biderik utziko ez dion indar sendo bat" dagoela erakusteko.

Euskal Herriko gazte talde komunistak Bilbon gaur egindako ekitaldi publikoan, bi ordezkarik, Saioa Galarragak eta Irune Azkoitik, komunikatu bat irakurri dute euskaraz eta gaztelaniaz, agerraldian bildutako dozenaka gazteren aurrean.

Gazte langileei "kaleak hartzeko" deia egin ostean, azaldu dute bi manifestazioen helburua dela euskal gazteriaren artean faxismoaren aurkako kontzientzia zabaltzea eta Euskal Herriak gogor erantzungo duela erakustea.

Zure interesekoa izan daiteke

Euskaltzaleon martxa Iruñea Gaztelu plaza
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskararen lurgunea gero eta zabalagoa da Nafarroan, baina estuturik dauka Euskararen Legeak berak

Euskararen Foru Legeak 40 urte betetzen ditu aurten eta euskara lekua irabazten joan den arren legeak bere horretan dirau, lurraldea hiru eremutan banatzen, bai eta nafarren hizkuntza eskubideak mugatzen ere. Euskararen ofizialtasuna lurralde osora hedatzea askoren aspaldiko eskakizuna da, baina tramite administartiboaz harago, borondate politiko argia eta negoziazio gaitasuna eskatzen ditu prozesuak.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Otxandiano, Enplegu Publikoaren Legeaz: "Akordiorik ez badago, lehendakariarekin bilera bat eskatuko dut egoera desblokeatzeko"

"Akordioaren parametroak argi daude", Otxandianoren ustez, eta "akordiorik eza ez da aukera bat eta arduraz jokatzeko momentua da", erantsi du. "Lirika eta erretorikaren gainetik, Agirre lehendakariaren izpiritua eta ondare politikoa hiru herrialde hauetan benetan praktikan jartzeko borondatea dago", EH Bilduko bozeramailearen arabera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X