PSOEk onartu du ez duela Salazarren aurkako sexu-jazarpenak salatu dituzten emakumeen neurria eman
Rebeca Torrok iragarri duenez, PSOEk Francisco Salazar buruzagi ohiaren ustezko jazarpen kasuei buruzko txostenean horrek "akats oso larria" egin izana jaso du, eta Antonio Hernandezi ere espedientea ireki dio. Kasuak Fiskaltzara eramanago ez dituen arren, babesa emango die gertaerak auzibidean jartzea erabakitzen duten emakumeei.
Rebeca Torro PSOEko Antolakuntza idazkariak aitortu du PSOEk ez duela Paco Salazar Moncloako aholkulari ohiaren sexu-jazarpena salatu duten emakumeen neurria eman, barkamena eskatu du eta jokabide horiekin "gupidagabea" izango dela ohartarazi du.
Alderdiaren egoitzan emandako prentsaurrekoan, Torrok eskertu egin du jarrera horiek salatzera ausartu diren eta isiltasuna hautsi duten emakume horien "ausardia" eta adore horrek "erantzuna merezi" duela azpimarratu zu.
Torroren hitzetan, emakumeei errespetua galtzea "bateraezina" da sozialista izatearekin, eta ziurtatu du Antolakuntza idazkari gisa "gupidagabea" izango dela antolakuntza aldetik jarrera horien aurka, eta jarrera horiek behin betiko ezabatzeko neurriak martxan jartzerakoan "nekazeina" izango dela esan du.
Beste behin, bere esanetan, emakume sozialistak dira "martxa markatzen dutenak", eta PSOE da beste behin ere "bidea irekitzen duena".
Torrok iragarri duenez, PSOEk Francisco Salazar buruzagi ohiaren ustezko jazarpen kasuei buruzko txostenean horrek "akats oso larria" egin duela jaso du, eta Antonio Hernandezi ere espedientea ireki dio.
Alderdiak kasuak Fiskaltzara eramanago ez dituen arren, PSOEko 'hirugarrenak' ziurtatu du euren kasua auzitegietara eraman nahi duten emakumeek babes juridiko osoa izango dutela horretarako, eta laguntza psikologikoa eskainiko dietela.
Zure interesekoa izan daiteke
Chivitek uste du PSOEri "azkartasuna eta irmotasuna" falta izan zaiola sexu-jazarpenaren aurrean
Maria Chivite Nafarroako presidenteak gogorarazi du PSOE dela sexu-abusu kasuetarako protokoloa duen alderdi bakarra, baina uste du "hobetu" egin behar dela, "biktimen babesari, biktimen bermeari eta jarduera azkar, eraginkor eta justuari begira".
Sexu-jazarpenagatik eta lan-jazarpenagatik berriki jarritako hainbat salaketa ikertzen ari da PSOE
Azken orduetan, dimisioak eragin dituzten hainbat kasu ezagutu dira, hala nola Belalcazarreko (Kordoba) alkatearena edo Galiziako sozialisten Berdintasun idazkariarena, azken hori Jose Tome Roca Lugoko Diputazioko presidente ohiak kargua utzi ostean izandako desadostasun batengatik.
Esther Muñozek (PP) EAJri eskatu dio "hausnartu" dezala Sanchezi ematen dion babesaren inguruan
Alderdikideekin afari batean parte hartzeko Donostiara egindako bisitan, Alderdi Popularraren Kongresuko bozeramaileak Espainiako Gobernuari "gertatzen ari denagatik erantzukizunak hartzeko" eskatu dio, eta EAJri "Sanchezen alde noiz arte jarraituko duen" galdetu dio.
Martxoak 3 elkarteko biktimek Memoriala utziko dute "parte hartzea bermatzen ez bada"
Martxoak 3 elkarteak deitoratu du ez duela bermerik jaso sinatutako akordioari eusteko moduari buruz, eta ez dela deitu hitzarmena luzatu behar duen jarraipen-batzorderik. "Adostutakoa betetzen ez bada, Memorialak ez du inolako arrazoirik biktimentzat", ohartarazi du elkarteak.
Sumar osatzen duten alderdiek "Gobernu berria" eskatu diote Sanchezi, baina Moncloak baztertu egiten du
Gobernuko kide txikienak, Yolanda Diazek elkarrizketa batean zabaldutako ildoari jarraituz, irmotasuna eta aldaketak eskatu dizkio PSOEri. Hala ere, exekutiboaren gertuko iturrien arabera, azken kasuek ez dute ministrorik zipriztindu, eta, beraz, aurreikusita zeuden ordezkapenekin jarraituko dute.
GKSk faxismoaren aurkako manifestazioak deitu ditu urtarrilaren 31rako Bilbon eta Iruñean
Bilbon egindako agerraldi publikoan, ohartarazi du "euskal nortasunaren izenean" faxismoa sortu dela Euskal Herrian, eta "sare sozialetan eta kaleetako hormetan agertzen" hasia dela, "mezu arrazista, supremazista eta matxistekin".
Osasun sailburuak "jarrera aldatzeko" eskatu dio Osasun ministroari, medikuen grebaren eta profesionalen faltaren aurrean
Alberto Martinez sailburua kezkatuta agertu da mediku eskasiari aurre egiteko neurririk hartzen ari ez direla iritzita, eta azalpenak eskatu ditu Esparru Estatutuan guardia medikoetarako proposatzen den antolaketa ereduari buruz.
PSOE irabazletzat jo du berriro ere CISek, PPri bederatzi puntuko aldea aterata
Etxebizitza da herritarren kezka nagusia, eta, ondoren, krisi ekonomikoa eta arazo politikoak daude. Pedro Sanchez buruzagi sozialista da presidente gisa gustukoena, nahiz eta ezein liderrek ez duen gainditzen.
UCOk dokumentazioa eskatu du Correosen eta Ogasun zein Trantsizio Ekologikoko ministerioetan
Zehazki, kontratu eta dirulaguntzei buruzko dokumentazioa eskatu diete guardia zibilek, Leire Diezekin lotutako sarearen inguruko ikerketaren baitan. Prebarikazioa, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea eta erakunde kriminal bateko kide izatea leporatzen diete. Ikerketa zabalik dago oraindik.