Sumar osatzen duten alderdiek "Gobernu berria" eskatu diote Sanchezi, baina Moncloak baztertu egiten du
Gobernuko kide txikienak, Yolanda Diazek elkarrizketa batean zabaldutako ildoari jarraituz, irmotasuna eta aldaketak eskatu dizkio PSOEri. Hala ere, exekutiboaren gertuko iturrien arabera, azken kasuek ez dute ministrorik zipriztindu, eta, beraz, aurreikusita zeuden ordezkapenekin jarraituko dute.
Sumar mugimendua osatzen duten alderdiek "Gobernu berria" eskatu diote Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteari. Ostiral honetan egin duten ohiko bileraren ostean, legegintzaldiko neurri sozialak berriro bultzatzea eta PSOEri "irmotasuna" ematea helburu izango duten aldaketak egiteko eskatu diote, "ustelkeriaren eta sexu-jazarpen kasuen gaitza desagerrarazteko".
Eskaera horrekin, koalizioak berretsi egin ditu Yolanda Diazek La Sexta katean egindako adierazpenak. Bigarren presidenteorde eta ministroak "berehalako erreakzioa" eta "birformulazio sakona" eskatu dio presidenteari. "Ezin da horrela jarraitu", esan du.
Guardia Zibilaren Unitate Zentral Operatiboa (UCO) Correosen eta Ogasuneko eta Trantsizio Ekologikoko ministerioetan egin dituen dokumentazio eskaerak eragin ditu Sumarreko buruaren adierazpenak. Leire Diez PSOEko militante ohia kontratazio publikoetan ustez irregulartasunak egiteagatik atxilotu duten auziari buruzko informazioa eskatu du UCOk. Halaber, Vicente Fernandez SEPIko presidente ohia, Julio Martinez Plus Ultra airelineako presidentea eta Roberto Roselli konpainiako CEOa atxilotu dituzte.
Hala ere, Pedro Sanchez Gobernuko presidenteak ez du aldaketa sakonik egiteko asmorik. PSOEko iturriek nabarmendu dutenez, ministro bakar bat ere ez dago inplikatuta argitara ematen ari diren ustezko ustelkeria edo sexu-jazarpen kasuetan.
Moncloa egoera baretzen saiatzen ari da. Gobernuko kideen artean krisirik dagoenik baztertu dute eta, aurretik iragarri bezala, aldaketa puntualak egiteko planarekin jarraitzen dutela ziurtatu dute. Izan ere, hainbat autonomia erkidegoetako hauteskundeen ondorioz, ministro batzuk kargua utzi beharko dute hautagai izateko, hala nola, Pilar Alegria bozeramaile eta Hezkuntza ministroak.
Zure interesekoa izan daiteke
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.
Ceutan, desagertutako senideen bila ari dira familia ugari, eta gorpuak identifikatzeko toki bat ireki dute
Oraingoz, 72 hildako zenbatu dituzte, baina urpekariek gorpu gehiago aurkitu dituzte.
Ceutako muga normaltasuna berreskuratzen ari da pixkanaka, baina hildakoak 67 dira jada
Migratzaile batzuek esan dute berriro saiatuko direla, eta "Poliziaren estrategia" kritikatu dute, saltokiei ixteko eskatu dietelako. 50.000 etorkin inguru itzuli dira Marokora.
Zergatik alda dezake hesi berriak Ceutako mugaren kudeaketa?
Azpiegitura berriak 500 metro ditu, eta berehalako itzulketen inguruko auzi juridiko bati erantzun nahi dio.
Marlaskaren arabera, Maroko "ez da mehatxua", eta Ceutara iritsitako migratzaileek ezingo dute euren egoera erregularizatu
Barne ministroak adierazi du Espainiako Gobernua lanean ari dela uztailaren 30ekoa bezalako sarrera masiborik berriro gerta ez dadin, baina onartu du ezin duela bermatu halakorik berriro ez gertatzea.
Sanchezek EBko Barne ministroen premiazko bilera eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren harira
Espainiako Gobernuko presidenteak "kezka larria" helarazi dio Ursula von der Leyeni Europako zenbait gobernuren erreakzioagatik, eta Italiak iragarritako mugen itxiera gogor kritikatu du.
Espainiako Gobernuak hesi bat jarri du Ceutan, mugako morruan
Auzitegi Gorenak ebatzi zuen "mugako elementuak" gainditzen dituztenak bakarrik itzul daitezkeela heldu eta berehala. Hesia jarrita baldintza hori bete nahi dute.
Milaka migratzaile Marokora itzuli dira jada, Ceutara masiboki iritsi ondoren
Armadak bere tankeak jarri ditu kai-muturretik hirirako sarbidean, sakabanatzea eragozteko. Hildako etorkinak 57 dira jada. Pedro Sanchezek Espainiaren lurralde-osotasuna urratu dutela salatu du Ceutatik.