Podemos Euskadik esan du lortzen dituen akordioak gehiengoaren eskubideak bermatzeko direla
Richar Vaquero koordinatzaileak Arabako aurrekontuen inguruan irekitako negoziazioak aipatu ditu; izan ere, Aldundia eta Elkarrekin Podemos-IU akordio bat lortzear daude. "Irmotasun berarekin negoziatzen jarraituko dugu", azpimarratu du.
Richar Vaquero Podemos Euskadiko koodinatzailearen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoan lortutako akordioek honako mezu hau zabaltzen dute: "Diru publikoa ez dago gutxi batzuen irabaziak gizentzeko, gehiengoaren eskubideak bermatzeko baizik".
"Beste batzuek aberastasun handien eta korporazioen pribilegioak defendatzen dituzten bitartean, guk Euskadiko gehiengo sozialaren beharrak jarri ditugu mahai gainean", esan du Vaquerok bere alderdiaren Herritarren Kontseilu Autonomikoaren bileran.
Bere hitzaldian, Vaquerok bere alderdiak Gipuzkoako Foru Gobernuarekin (EAJ eta PSE-EE) aurrekontuen inguruan lortutako ituna izan du hizpide, eta, besteak beste, "jendearentzat oso baliotsuak diren gauzak adosteko" eta "zaintza sistema indartzeko" balio izan duela azpimarratu du.
Era berean, Arabako aurrekontuen inguruan irekitako negoziazioak aipatu ditu, Aldundia eta Elkarrekin Podemos IU akordio bat lortzear daudelako, horren hitzetan. "Irmotasun berarekin negoziatzen jarraituko dugu", azpimarratu du, eta Podemosek ez duela "edozer" sinatuko ohartarazi du.