Sanchez Junquerasekin (ERC) bilduko da urte hasieran, legegintzaldian aurrera nola egin aztertzeko
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea eta Oriol Junqueras ERCren burua 2026ko hasieran bilduko dira legegintzaldiak aurrera nola egingo duen aztertzeko. Hori aurreratu du Isaac Albert ERCren Komunikazio idazkariorde eta bozeramaileak astelehen honetan.
Horren esanetan, "legegintzaldiaren jarraipena arriskuan jar dezaketen albisteen aurrean", eta ERCk eskatuta, Junquerasek eta Sanchezek bilera hori egitea adostu dute asteburuan.
Kataluniako alderdiak azaldu duenez, inbestidurari babesa eman zioten talde parlamentarioekin bilera-sorta bat irekitzea proposatu dio Junquerasek Sanchezi, alderdiko ustelkeria eta jazarpen kasuen aurrean "zer egingo duen" azaldu dezan.
Ildo horretan, PSOEri erreferentzia eginez, ERCk akordioak betetzeko zehaztasunak eta "defizit demokratikoekin jarraitzen duten eremu instituzional guztiak erabat demokratizatzeko neurriak" eskatu ditu.
Pedro Sanchezek, bere aldetik, astelehen honetan egindako agerraldian baieztatu du Junquerasekin eta ERCrekin bildu egingo dela, "talde parlamentario guztiekin" egiten duen bezala, "nire betebeharra eta erantzukizuna delako", bere hitzetan.
Juntsi dagokionez, Sanchezek aitortu du Kataluniako alderdiarekin "harremana hautsita" dagoela, baina alderdi horrekin Bruselako adierazpena deiturikoan lortutako akordioak betetzeko "erabateko borondatea" agertu du. "Gobernuak eskua luzatu nahi du, eta adostutako bide-orriarekin jarraitu", esan du. "Junts per Catalunyarekin adostutako akordioak betetzeko prest" dagoela adierazi du Sanchezek.
Zure interesekoa izan daiteke
Pradalesek gehiengo sindikala hartuko du, gutxieneko soldataren negoziazioa eta Osakidetzaren gatazka mahai gainean direla
11:00etan Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusiarekin bilduko da, eta 12:30ean, Mikel Lakuntzarekin (ELA). Sindikatu abertzaleak Jaurlaritzarekin oso kritiko mintzatu dira, eta Confebasken menera aritzea leporatu diote.
Lehen sektoreari eta Arabako Errioxari babesa agertu diete alderdiek
EH Bilduk sektorearen eta erakundeen artean "partekatutako" estrategia baten alde egin du. PSE-EEren aburuz, "Arabako Errioxa klima aldaketaren aurrean babesteko fronte bat" eratu behar da. PPk uste du landa eremua "abandonatuta" dagoela, eta egoera aldatzeko ekimenak agindu ditu.
Faxismoaren aurkako manifestazio jendetsua Donostian
Ernaik 4.000 lagun bildu ditu Gipuzkoako hiriburuan 'Euskal Herria irabaztera' lelopean. Kontxako banderaren bigarren jardunaldiaren amaierarekin bat egin du protestak.
Rego ministroak erantzukizuna eskatu die autonomia erkidegoei adingabe migratzaileak Ceutatik penintsulara eramateko
Gazteria eta Haurtzaro ministroak azaldu duenez, 2.100 haur migratzaile daude hirian. Asko "oso egoera gogorretatik" ihesean iritsi dira bertara, besteak beste, "sexu-indarkeriatik edo derrigorrezko ezkontzetatik".
Manifestazioa Itsasun, Iparretarrak taldeko kide baten omenezko murala ezabatzeko aginduaren kontra
Frantziako Gobernuko ordezkariak Iparretarrak talde armatuko kide ohi baten murala ezabatzeko agindua eman ostean, gaur Itsasun, Lapurdin, ehunka lagun kalera atera dira erabaki hori gogor kritikatzeko. Ez dago argi Udalak noiz ezabatuko duen Txomin Olhagaray Iparretarrak taldeko kidea irudikatzen duen margoa. Manifestariek adierazi dute artelan bat baino ez dela eta noizbait liburuak ere erreko ote dituzten galdetu dute.
Irene Monterok primario ireki batzuetara aurkeztuko du bere burua Podemosen hautagaia izateko hauteskunde orokorretan
Ministro ohiak ezker alternatiboa gidatu nahi du, Sumar, IU, Mas Madrid eta Comunsek osatutako koalizioak oraindik hautagairik ez duen testuinguruan.
Javier de Andres Euskadiko PPko presidenteak Eusko Jaurlaritzaren espetxe politika kritikatu du
Euskadiko PPko presidente Javier de Andresek Alderdi Popularreko Belaunaldi Berriek antolatutako jardunaldi baten amaieran parte hartu du larunbat honetan, Bilbon. Bertan, Eusko Jaurlaritzaren espetxe politika kritikatu du, eta Henri Parot ETAko buruzagi ohiari hirugarren gradua eman izana aurpegiratu dio.
Eneko Andueza, PSE-EE: "Goazen lehentasun sozialetara"
Euskadiko sozialisten burua Abantoko Burdin Jaian egon da, eta adierazpenak egin ditu bertan bildutako kazetarien aurrean. Lehentasun identitarioen gainetik, bere alderdiak lehentasun sozialak lehenetsiko dituela azaldu du.
Tropa frankistek Errenteria okupatu zutela 90 urte bete direla eta, ekitaldia egin du Udalak
1936ko irailaren 13an sartu ziren indarrez Beorlegi koronelaren tropak. Gertakariok eta ondoren jazotako sarraskia gogoan, lore eskaintza eta minutu bateko isilunea egin dute gaur, Udalak antolatuta.
Richar Vaquero: "Ezkerraren batasunaren alde lan egiten jarraituko dugu"
Richar Vaquero Podemos Euskadiko koordinatzaile nagusiak larunbat honetan abiatu du alderdiaren Herritarren Kontseilu Autonomikoaren urte politiko berria. Lehenengo bileran adierazi duenez, Podemosek "euskal errealitatea batu, ilusioa piztu eta eraldatzeko gai izango den blokea eraiki" nahi du.