Sanchezek adierazi du "feminismoarekiko erabateko konpromisoa" duela eta ustelkeriaren aurka "irmo" diharduela
Espainiako Gobernuko presidenteak agerraldia egin du Moncloan, urtearen balantzea egiteko. Azpimarratu duenez, legealdia amaitzeko borondatea du, eta horretarako babesak "harrien azpian ere" bilatuko dituela hitzeman.
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak agerraldia egin du gaur eguerdian urte amaieran egin ohi duen balantzea egiteko. PSOE, eta, hortaz, Espainiako Gobernua, ataka estuan dagoela heldu da prentsaurrekoa. Izan ere, alderdiaren baitan lehertu diren ustezko ustelkeria eta sexu-jazarpen kasuek hari batean utzi dute Sanchez.
Hala, urteko balorazioa egin aurretik, "gaurkotasuneko bi gai" horiei heldu die buruzagi sozialistak. Sexu-jazarpenaren auzia hizpide, Espainiako jendarteari, eta bereziki emakumeei, zuzendu zaie eta azpimarratu du PSOEk eta koalizio gobernuak "erabateko konpromisoa" duela feminismoarekin.
Sanchezen hitzetan, Alderdi Sozialista izan da jazarpenaren eta indarkeria matxistaren kontra "irmotasunez eta gardentasunez" jardun duen "lehen erakundea". "Arazo horren kontrako jardun irmoak baditu sigla jakin batzuk", erantsi du alderdi aurrerakoiei eta sozialistei erreferentzia eginda.
Aitortu du, era berean, "akatsak", egin, egin dituztela, baina feminismoaren aldeko aurrerapenen kontra daudenen "leziorik" onartuko ez duela berretsi du. "Leziorik ez, indarkeria matxista zalantzan jartzen duen horien aldetik", azpimarratu du.
Ildo beretik mintzatu da ustelkeriaren auzia ahotan. PPren aldetik irakaspenik onartuko ez dutela nabarmendu du, Alderdi Popularra "ustelkerian murgilduta dago" eta. Defendatu duenez, Espainiako Gobernuak "irmotasunez eta gardentasunez" jardun du ustelkeria kasuen kontra.
"Erraza ez den giro" honetan, Sanchezek nabarmendu du ez dituela hauteskundeak aurreratuko eta legealdia agortu egingo duela. "Erantzukizunez" jokatzen ari dela adierazi du, Europa "une historikoan dagoelako".
"Jazarpen pertsonala, zarata, eta lokatza jasan behar badut, egin egingo dut, baina ez diot nire erantzukizunari muzin egingo", azpimarratu du.
Koalizio gobernuak Kongresuan duen babes estua eta gobernagarritasuna hizpide, "babes parlamentarioak harrien azpian ere" bilatuko dituela berretsi du.
Ingurumari horretan, iragarri du ERCrekin eta Juntsekin bilduko dela. Aitortu du azken alderdi horrekin "harremanak hautsita" dituztela, baina adierazi du alderdi katalanarekin adostutakoak betetzeko "borondatea" duela. "Emaitzak espero ditut laster", gaineratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Madrilgo Ramon y Cajal Ospitalean itxaron-zerrendak manipulatu dituztela salatu dute
'El País' egunkariak argitaratu duenez, ebakuntzen itxaron-zerrendan zeuden herritarren lehentasuna aldatzea agindu zuten ospitaleko bi arduradunek, zirujaurekin hitz egin gabe.
Puigdemonten amnistia eskariari ezezkoa eman dio berriz Llarena epaileak, eta Konstituzionalaren erabakiaren zain geratu da
Goreneko epailearen ustez, Europar Batasuneko Justizia Auzitegi Nagusiak eman zuen epaiak ez du aldatzen politikari katalana Amnistia Legetik kanpo uzteko Llarenak berak finkatutako lehenengo arrazoiaren oinarria.
Egian migratzaile bati egindako erasoa gaitzetsi du Insaustik eta "motibazio arrazista" dagoen ikertzen ari direla esan du
Jon Insausti Donostiako alkateak gaur azpimarratu duenez, larria da pasa den astean Egia auzoan migratzaile bati egin zioten erasoa, eta gorrotoak hirian lekurik ez duela berretsi du. Biktima gizarte zerbitzuen sistemaren baitan zegoen, eta gaueko zerbitzuen eta "Otorduak" programaren erabiltzailea da.
Aburtok akordioak defendatu ditu eta "politika onaren alde" egin du
Juan Mari Aburto Bilboko alkateak elkarrizketan, akordioetan, zerbitzu publikoan eta bizikidetzan oinarritutako politika aldarrikatu du, Udalaren Egoerari buruzko azken osoko bilkuran.
Ubarretxenak azpimarratu du ez dela aldebiko batzordea elkartuko akordio garrantzitsurik lortu ezean
Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak gobernu bileraren osteko prentsaurrekoan nabarmendu duenez, Jaurlaritzak "ez du amore emango", baina akordioak lortu ahal izateko "beste aldeak borondate politikoa erakutsi behar du".
Chivitek hauteskunde kutsua ikusi dio Geroa Bairi, Belateko lanen bileratik "sartu baino kezkatuago" atera zela esan ostean
Ezustean eta harriduraz hartu ditu Nafarroako presidenteak Geroa Baik atzoko bileraren ostean egindako adierazpenak. Izan ere, Gobernuko bazkideek Belateko tunelen egoera aztertzeko bart egindako bileraren ostean, Pablo Azcona bozeramaileak "sartu baino kezkatuago" atera zela esan zuen. Azpiegituraren etorkizunari buruz esan du "oraindik ez dagoela ezer itxita".
Anduezak "seriotasuna" eta "diskrezioa" eskatu ditu Estatutu berriaren negoziazioan, "pazientziak muga bat duelako"
Eneko Andueza PSE-EEko idazkari nagusiak pazientzia galtzeko arriskua dagoela ohartarazi die EAJ eta EH Bilduri. Ildo horretan, lehia eta ika-mikak alde batera uzteko eskatu die biei.
Aburtok Bilbon egindako ibilbidea aldarrikatu du, eta akordioetan oinarritutako politika defendatu: "Denak ez du balio"
Alkateak hiru agintaldien balantzea egin du, eta elkarrizketan, elkarbizitzan eta herritarren zerbitzura jardutean oinarritutako politika aldarrikatu du. "Pertsona ona izan nintzela gogoan izatea gustatuko litzaidake», esan du.
Albiste izango dira: lehendakariaren bilera Confebaskekin, Adimen Artifizialaren moteltzea eta Zinemaldia ate joka
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Ertzaintzak ikerketa abiatu du gazte batzuek Felipe VI .a erregearen irudi bati burua moztu ziotela eta
Gertakariak igandean jazo ziren, Ernaik faxismoaren kontra deitutako martxan. Donostiako alkateak eta Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak ekintzok gaitzetsi dituzte.