ADIERAZPENAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Otegi, "harrituta" EAJren eta PSE-EEren isiltasunaren aurrean, PPk "benetako asmoak" erakutsi ostean

Koalizio abertzalearen idazkari nagusiak adierazi du harrituta jarraitzen duela "24 orduren ostean, EAJ edo PSE-EE bezalako indarren isiltasunarekin". Bere arabera, hemen "ez dago arazo bat EH Bilduren eta PPren artean: bloke atzerakoia da Euskal Herriarekin arazo bat duena".

(Foto de ARCHIVO)

El secretario general de EH Bildu, Arnaldo Otegi, durante una rueda de prensa, en la sede del partido, a 29 de agosto de 2025, en San Sebastián, Guipúzcoa, País Vasco (España). EH Bildu reúne en San Sebastián a la Mesa Política de Hegoalde, coincidiendo con el inicio del curso político, en la que se analizan y trabajan los objetivos del curso, entre ellos, y de manera especial, la convocatoria de la Conferencia Política que tendrá lugar el 20 de septiembre en Tabakalera.



Unanue / Europa Press

29/8/2025
Arnaldo Otegi, EH Bilduko idazkari nagusia. Artxiboko argazkia: Europa Press

Arnaldo Otegi EH Bilduko idazkari nagusiak esan du "harrituta" jarraitzen duela, "24 orduren ostean", EAJ edota PSE-E bezalako alderdien "isiltasunarekin", PPk haren "benetako asmoak" agerian utzi eta eta koalizio abertzalea "politikoki suntsitzeko nahia" erakutsi ostean.

Javier de Andres Euskadiko PPko presidenteak ostegunean Eusko Legebiltzarrean egindako adierazpenei erantzun die Otegik, bere sare sozialetan zabaldutako mezu batean.

EH Bilduko idazkari nagusiak azpimarratu duenez, "2004ko martxoaren 11n erakutsi genuen gezurretan ari zirela hauteskundeak irabazteko asmoz. Atzo, agerian geratu ziren PPren benetako asmoak eta EH Bildu politikoki suntsitzeko nahia".

"Gaur, 24 orduren ostean, harrituta jarraitzen dugu EAJ edo PSE bezalako indarren isiltasunarekin", gaineratu du ezker abertzaleko kideak. "Hemen ez dago arazo bat EH Bilduren eta PPren artean: bloke atzerakoia da Euskal Herriarekin arazo bat duena", esan du X sare sozialean zabaldutako mezu batean.

"EH Bilduk politika egiteko beste modu bat dauka. Ez dugu irribarrea galduko, ezta guztiontzako Euskal Herri justu eta askeago bat eraikitzen segitzeko determinazioa ere", gaineratu du Otegik.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

PSNko zinegotzi batek eraman du Korrikako lekukoa Milagron, eta ikusleen artean Santos Cerdan izan da

Erriberan ibili da larunbat honetan Korrika eta Milagron, PSNko zinegotzi sozialista batek eraman du lekukoa Udalaren izenean (UPNk eta PSNk osatzen dute udalbatza). Euskadin ez bezala, alderdi sozialista normaltasunez ari da Korrikan parte hartzen Nafarroan. Milagro, bestalde, Santos Cerdan PSOEren antolakuntzako idazkari ohiaren herria da eta ETBk jaso duenez, terraza batean harrapatu du Korrika. Handik, irribarretsu agurtu ditu korrikalariak. 

(Foto de ARCHIVO)

Una persona echa combustible, a 4 de marzo de 2026, en Barcelona, Catalunya (España). El repunte del precio del petróleo (crudo Brent) tras la escalada de tensión y nuevos ataques en Oriente Próximo está trasladándose a los carburantes. Las estimaciones apuntan a que, si se consolida el encarecimiento del crudo, el impacto podría ser de 8–10 céntimos por litro adicionales en el surtidor en las próximas semanas.



David Zorrakino / Europa Press

04 MARZO 2026;CATALUÑA;DIÉSEL;GASOLINA;GASOLINERA;CARBURANTE;CRUDO;PETRÓLEO;

04/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAJ "pozik" dago krisiaren aurkako neurriekin, baina "ez da nahikoa", EH Bilduren ustez

Jeltzaleen arabera, neurri horiek "elektrizitatearen eta erregaien azken prezioa familientzat eta autonomoentzat eskuragarriagoa izaten lagunduko dute". Koalizio abertzaleak positibotzat jo du Sanchezi helarazitako hiru proposamen jaso izana, baina neurriek energia eta petrolio enpresa handien irabaziak handituko dituztela kritikatu du. Bestalde, PPk ez du bere babesa ziurtatu, eta Podemosek esan du krisiaren aurkako plana ez dela eraginkorra.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X