Ertzaintzaren operatiboaren buruak epailearen aurrean deklaratu du: "Hil egin nahi gintuzten"
Falangearen elkarretaratze baten aurrean kontramanifestazioa egiteagatik ikertzen ari diren sei pertsonak deklaratzeari uko egin diote. 22 agente zauritu ziren istiluotan, eta epaiketak aurrera jarraitzen du.
Urriaren 12an Gasteizen zabaldutako Ertzaintzaren Herritarren Segurtasunerako operatiboaren buruak Instrukzioko 4. Epaitegian deklaratu du, eta adierazi du agenteek “infernua” bizi izan zutela Falangearen ekitaldi baten aurrean deitutako kontramanifestazioan izandako istiluetan. “Hil egin nahi gintuzten”, adierazi du behin eta berriz Poliziaren agintariak.
Dispositiboaren arduraduna epailearen aurrean agertu diren hamar ertzainetako bat izan da. Aldez aurretik, sei pertsona zeuden deituta, eta istiluetan parte hartu omen zutelako daude ikerketapean. Ez deklaratzeko eskubideari heldu diote. Datozen asteetan, hogeik deklaratuko dute, aurreikuspenen arabera.
Operatiboaren buruak azaldu duenez, kontramanifestazioko parte-hartzaileak ondo antolatuta zeuden, eta muturreko indarkeriaz jokatu zuten. Poliziaburuak azaldu du 90eko hamarkadako urte gogorrenetan ibilitako agente batzuek adierazi ziotela “horrelakorik sekula ez" zutela ikusi. Erasotzaileek, txanoak jantzita eta aurpegia estalita, botilak, estolda-estalkiak eta trenbideetako katenariak bota zizkieten; haren ustez, aldez aurretik gordeta zituzten jaurtigaiok.
Poliziaren agintariak oso pasarte larri eta gordinak kontatu ditu, hala nola lurrera erori eta ostikoka ari zitzaien agente bat erreskatatu behar izan zutela, edota ertzain baten ezkutuaren eta gorpuaren artean bengala bat sartzen saiatu zirela, ahalik eta kalterik handiena eragiteko asmoarekin.
Euspelen abokatuak (gertaerak salatu zituen Ertzaintzaren sindikatuak) behin eta berriz esan du saboteatzaileen helburua ez zela Falangearen ekintzaren kontra egitea, agenteen euren kontra egitea baizik. Ikertuei hainbat delitu egotzi dizkiete: desordena publikoak, agintaritzaren agenteen aurkako atentatu larria eta lesioak. Istiluetan 22 ertzain zauritu ziren.
Bestalde, SiPE sindikatua eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saila ere auzian pertsonatu dira azkenean. Eusko Jaurlaritzak prozesuan “berandu, gaizki eta arrastaka” sartu izana kritikatu du Euspelek, eta gogorarazi dute Jaurlaritza ez zela egon istiluetan ikusitako indarkeria eta profesionalizazio maila altuaz ohartarazi zuten agenteen aurreko adierazpenetan.
Zure interesekoa izan daiteke
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.
Ceutan sartu ziren 72.000 pertsonetatik 70.000 Marokora itzuli direla ziurtatu du Marlaskak
Migrazio-krisi honetan hiri autonomora iritsi diren adingabeei premiazko arreta emateko, Espainiako Gobernuak 25 milioi euroko partida gehigarri bat bideratuko du Ceutara.
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.
Espainiako inteligentzia zerbitzuek ez zuten Ceutako krisiaz ohartarazi, Gobernuaren arabera
Elma Sainz bozeramaileak adierazi du CNIk ez zuela horren gaineko txostenik egin.
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.
"Muga zabalik", "Haraga Ceuta": horrela hauspotu zuten sare sozialek Ceutako sarrera masiboa
Sare sozialek berebiziko garrantzia izan zuten milaka gazte Ceutan sartzera animatzeko orduan.