Antisistema kasuak ugaritzen ari direla ohartarazi du Zupiriak
Bingen Zupiria Segurtasun sailburua Euskadi Irratiko Faktoria saioan izan da, eta ohartarazi du ugaritzen ari direla muturreko eta antisistemen kasuak, eta testuinguru horretan kokatu du urriaren 12an Gasteizen gertatutako istiluak.
Zure interesekoa izan daiteke
Getxoko alkateak ziurtatu du justiziarekin elkarlanean jarraituko duela Irurak Bat jauregiaren kasuan
Algortako Irurak Bat eraikin babestuaren (San Nicolas kalea, 11) eraispena ikertzen ari den epaileak uste du zantzu "nahikoak" daudela prebarikazio delitua EAJko hiru zinegotziri eta tokiko Udaleko hainbat teknikariri egozteko, eta, horren aurrean, Amaia Agirre Getxoko alkateak adierazi du "oso egun gogorra eta zaila” izaten ari dela. Hala ere, justiziarekin elkarlanean jarraituko duela iragarri du.
Epailea Getxoko hiru zinegotzi ikertzen ari da eraitsitako jauregiaren kasuan
EAJk datozen egunotan ordezkatuko ditu ikerketapean dauden hiru zinegotziak, karguak utzi ostean. Errugabe direla berretsi dute, baina uste dute komenigarria dela kargua uztea.
Gasteizko osoko bilkurak 2026ko aurrekontuak onartu ditu, PSE-EE, EAJ eta EH Bilduren botoekin
Hiru urtean jarraian aurrekontuak onartu izana azpimarratu du alkateak, eta Artolazabalek, berriz, ukatu egin du lidergoa EH Bilduren esku laga dutela. Koalizioko ordezkariak, berriz, akordioa "pozgarria" dela nabarmendu du.
EH Bilduk kritikatu egin du Solariako bi zuzendari ohik EAJren eskutik Administrazio Publikoan karguak izatea
Koalizio subiranistak gogorarazi du gaur egun parke fotovoltaikoak sortzeko 19 proiektu daudela Araban, eta zalantzan jarri ditu bi goi-kargudun horien interesak: "Eskandalua da". Joseba Diez Antxustegi EAJren bozeramaileak Eusko Legebiltzarrean gezurretan aritzea egotzi dio koalizio subiranistari, "aurkari politikoaren aurka egiteko".
Pradales: "Mundu ezegonkor honetan, babesleku gisa balio duen eredu ona da Euskadi"
Davoseko Munduko Ekonomia Foroan egindako bisitaren amaieran, euskal eredua defendatu du lehendakariak.
Mikel Torresek dio erabakitzeko eskubidea dela Estatutu berria adosteko "oztopo nagusia"
Mikel Torres Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburu eta lehendakariorde sozialistak ziurtatu duenez, erabakitzeko eskubidea "marra gorri" bat da, eta adierazi du sozialistek ez dutela "gurutzatuko". Esan du negoziazioa geldiarazi lezakeela auzi horrek.
Albiste izango dira: Davoseko Foro Ekonomikoa, abisu horia haizeagatik eta itsasaldeko arriskuagatik, eta Oscar sarietarako izendapenak
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Pradales: "Europak ez badu inoren mendeko izan nahi, bere erabakiak hartu behar ditu"
Imanol Pradales lehendakariak adierazi duenez, Europak "ez badu beste lider batzuen interesen mendeko izan nahi, erabaki propioak hartu behar ditu eta ekintzaile globala izan behar du".
Gasteizko aurrekontuen onarpenean hauteskunde interesen arabera jokatzea egotzi diote elkarri EAJk eta EH Bilduk
Gasteizko aurrekontuen onarpena ika-mika iturri izaten ari da EAJren eta EH Bilduren artean. Batak besteari leporatzen diote hauteskunde interesak bultzatuta jokatu izana. Jone Berriozabal Arabako jeltzaleen buruaren arabera, EH Bilduk "argazki bat nahi zuen". Pello Otxandiano EH Bilduko ordezkariaren hitzetan, berriz, EAJk "hautu politikoa" egina du, koalizioarekin akordiorik ez ixteko.