UNRWA agentziak, Bera Bera Eskubaloia taldeak eta Juan Mari Atutxak jaso dituzte 2025eko Sabino Arana sariak
Beste hauek ere saritu dituzte: Eduardo Anitua medikua, Enrike Zelaia musikari eta folklorista eta Etxeondo enpresa. Arantxa Tapia Sabino Arana Fundazioko presidentearen hitzetan, sarituek "sustraiak galdu gabe aurrera egiten duen benetako eta eguneroko Euskadi hori hezurmamitzen dute".
2025eko saridunen "familia-argazkia". Irudia: EFE
Imanol Pradales lehendakari buru zela, Sabino Arana sarien XXXVII. edizioa egin dute gaur Bilboko Arriaga Antzokian. Aurten, besteak beste, Nazio Batuen UNRWA agentziari eman diote saria, Palestinan egindako lanagatik. Bera Bera Eskubaloia taldeak ere jaso du golardoa, baita Juan Mari Atutxa behinola Sabino Arana Fundazioaren presidente izandakoak ere.
Horiekin batera, Eduardo Anitua medikuaren eta Enrike Zelaia musikari eta folkloristaren ibilbideak goraipatu nahi izan ditu Sabino Arana Fundazioak, baita Etxeondo ehungintza-enpresaren lana ere.
EAEko ordezkaritza instituzional, sozial eta kultural zabala parean zuela, Arantxa Tapia Sabino Arana Fundazioaren egungo presidenteak esan du sariek "oso bestelakoak diren ibilbideak aitortzen dituzten arren, hari berak josten dituela guztiak: gizarteari eskainitako zerbitzua eta Euskadirekiko konpromisoa". Horren hitzetan, saritutako pertsonek eta erakundeek "sustraiak galdu gabe aurrera egiten duen benetako eta eguneroko Euskadi hori hezurmamitzen dute".
Raquel Marti UNRWA Espainiako zuzendari exekutiboak esker ona azaldu du sariagatik, "babes eta erresistentzia keinua" delakoan, berealdiko larritasun humanitarioa dakarren ingurumari batean. Agentziako taldeek Gazan eta UNRWAk lan egiten duen gainerako lurraldeetan egunero egiten duten lana nabarmendu du Martik, "giza duintasuna defendatzea negoziatu ezin den ekintza baita".
Kirol arloan, Bera Bera Eskubaloiaren balioak azpimarratu ditu, lortu dituen tituluak baino gehiago. Tatiana Garmendia Bera Bera klubeko Eskubaloi saileko arduradunak adierazi duenez, kluba "ezagunagoa da gauzak egiten dituen moduagatik lortu dituen tituluengatik baino gehiago", eta talde-lana, konpromiso kolektiboa eta aukera-berdintasuna nabarmendu ditu. Alba Menendez kapitain ohiaren esanetan, Bera Beran aritzea "bizitzako eskola" izan da, ikasbidea.
Hunkituta eta txalo-zaparrada entzunez jaso du saria Juan Mari Atutxak. Urte askotan Sabino Arana Fundazioaren presidente, Herrizaingo sailburu eta Eusko Legebiltzarreko presidente izandakoak erakundeetan egindako ibilbidean lagun izan dituen pertsona guztiekin partekatu nahi izan du saria, bereziki "indarkeriaren urte gogorrenetan" bere segurtasuna bermatu zutenekin. Atutxak memoria, bizikidetza demokratikoa eta "polarizazioari demokrazia gehiagoz eta hobeaz aurre egiteko beharra" defendatu du. Azkenik, gogora ekarri du Begoña Zalduegi Etxebarria emaztea (2023an hil zen), "emakume aparta izan zen Begoñaren itzalpean hainbeste hobetu zelako gaur argi hauen azpian ikusten duzuen gizon hau".
Honako hauek ere saritu dituzte gaur: Eduardo Anitua medikua, Enrike Zelaia musikari eta folklorista eta Etxeondo enpresa.
Zure interesekoa izan daiteke
Ezkerreko alderdiek akordioa itxi dute Baionan eta Biarritzen, bigarren itzulira elkarrekin aurkezteko
Lapurdiko hiriburuan, Jean-Claude Iriart abertzalea izango da ezkerreko aliantzaren zerrendaburu, eta helburua, Jean-Rene Etchegaray orain arteko auzapeza kargutik kentzea. Arratsaldeko 17:00etan egingo duten agerraldian emango dituzte akordioaren xehetasunak.
Negoziazioak ezker-eskuin, auzapezak erabaki gabe geratu diren 11 udalerrietan
Baionan, Biarritzen, Hendaian, Kanbon eta beste zazpi udalerritan datorren igandean erabakiko da nork gidatuko duen herriko etxea datozen sei urteotan. Bihar arratsaldeko 18:00ak arteko epea dute zerrendak bateratzeko, hala erabakitzen duten kasuetan.
Abascalek PPri eskatu dio Vox sar dezala Gaztela eta Leongo gobernuan, koalizioa osatzeko
Karguez hitz egin baino lehen neurriak eta bermeak dituen programa bat negoziatzea proposatu du Voxeko buruzagiak, eta PPk presioa egin du Extremaduran eta Aragoin ere akordioak lortzeko.
EAJk eskatu du elektrizitatearen gaineko zerga jaistea eta hainbat sektoretan erregaiaren prezioan hobariak ezartzea
Maribel Vaquero EAJk Kongresuan duen bozeramaileak azaldu duenez, Ekialde Hurbileko gerrak eragindako ondorio ekonomikoei aurre egiteko 31 neurri jasotzen dituen proposamena bidali dio talde jeltzaleak Pedro Sanchez buru duen koalizio gobernuari.
Ubarretxenak iragarri du "akordio garrantzitsuak" izan direla aireportuen eskumenari dagokionez
Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Gobernantza eta Autogobernu sailburuak azaldu duenez, gaur sinatutako akordioak transferentziaren dokumentuan jasotzen badira, "akordioa gertu egon daiteke".
Espainiako Gobernuak aste honetan aurkeztuko ditu energiaren prezioen igoeraren aurkako neurriak
Aegesen ministroak aurreratu duenez, "erantzun integralerako plana" da eta "eragile sozialekin eta talde parlamentarioen proposamenekin" ari dira lanean; hala ere, ez du zehaztu noiz aurkeztuko duten Iraneko gerrak energiaren prezioetan izan duen eragina arintzeko ekimena.
Sozialistak, Parisko Alkatetzari eusteko moduan
Emmanuel Gregoire buru duen ezkerreko koalizioak irabazi du, eta Anna Hidalgoren lekukoa hartzen saiatuko da bigarren itzulian.
Jaurlaritza eta Espainiako Gobernua Madrilen bilduko dira aireportuen aldebiko kudeaketa negoziatzeko
Ubarretxenak argi utzi du Jaurlaritzak ez duela onartuko Estatuak ostiralean egindako kontra-proposamena, Jaurlaritzak egindako "eskakizun guztiak bertan behera" utzi baititu. Marisol Garmendia Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkaria, ordea, baikor azaldu da, akordioa lortuko delakoan.
PPk irabazi ditu Gaztela eta Leongo hauteskundeak 33 eserlekurekin, PSOEk 30 lortu ditu, eta Voxek 14
Bestalde, PSOE izan da indar bozkatuena Trebiñuko konderri historikoan, eta Vox izan da bigarrena. Gaztela eta Leonen, oro har, % 65,22ko parte-hartzea izan da hauteskunde hauetan, baina % 48,26koa Trebiñun.
Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeek aldaketak utzi dituzte Lekuinen, Arrosan, Alduden, Donapauleun eta Senperen, besteak beste
Laurent Intxauspek Donibane Garaziko auzapez izaten jarraituko du, Eneko Aldanak Ziburun eta Emmanuel Alzurik Bidarten. 11 herri joango dira bigarren itzulira, Angelun, Senperen eta Getarian lehen itzulitik argitu baita nor izango den hurrengo alkatea.