Espainiako Gobernuak Estatuko fiskal nagusi ohia indultatzeko eskaera bat tramitatu du
Alvaro Garcia Ortizi bi urteko inhabilitazioa ezarri zioten, sekretuak ezagutarazteagatik. Berari indultua emateko eskaera bi partikularrek egin dute.
Estatuko fiskal nagusi ohi Alvaro Garcia Ortizen artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Justizia Ministerioak Alvaro Garcia Ortiz Estatuko fiskal nagusi ohiari indultua emateko lehen eskaera egiteko izapideak hasi ditu. Auzitegi Gorenak sekretuak ezagutaraztea egotzi zion, bi urteko inhabilitazioa ezarri. Espainiako Gobernuak eskaera horren berri emateko eskatu dio, epaia eman zuen organoa baita.
Bi partikularrek indultua eskatu dute, eta Justiziak, jaso ondoren, Gorenari helarazi dio, bere iritzia eman dezan, El Paisek aurreratu duenez, eta Europa Pressi Gobernuko iturriek baieztatu diotenez.
Indultu eskaera egin dezakete zigortuek, haien ahaideek edo haien izenean diharduen edonork, eta horri buruzko txostena egin behar du auzitegi epai-emaileak, kasu honetan Auzitegi Gorenak, Garcia Ortiz hura epaitu zuen eta. Horrekin batera, Fiskaltzari eta aldeldi laidotuari ere entzun behar zaie.
Eskaerak aurrera eginez gero, erregeari dagokio indultua ematea, Justiziako ministroak proposatuta eta Ministroen Kontseiluak eztabaidatu ondoren. Azken organo horrek du azken hitza, eta Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratutako errege-dekretu bidez erabaki behar da.
Auzitegi Gorenak bi urteko inhabilitazioa ezarri zion Estatuko fiskal nagusi kargurako, bai eta 7.200 euroko isuna ere, Gonzalez Amadorren datu erreserbatuak plazaratzeagatik.
Epaimahaiak frogatutzat jo zuen berak edo bere inguruko norbaitek, bera jakitun zela, Gonzalez Amadorren abokatuaren mezu elektronikoa filtratu ziola Ser irrati kateari. Mezu horretan Ogasunari iruzur egin eta bi delitu fiskal egin izana aitortzen zuen Diaz Ayusoren bikotekideak.
Hala ere, Gorenak ez zuen erabakia aho batez hartu, izan ere, Ana Ferrer eta Susana Polo magistratuek boto partikularra eman zuten. Horien esanetan, ezin zen frogatutzat jo Garcia Ortizek filtratu zuela mezu elektronikoa.
Garcia Ortizek deuseztasun-intzidentea aurkeztu zuen epaiaren aurka, eta oraindik ebatzi gabe dago. Horretan, errugabea dela defendatzen du, baita "erasoen" aurrean Fiskaltzaren "sinesgarritasuna" zalantzan jarri ere.
Zure interesekoa izan daiteke
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.
Ceutan sartu ziren 72.000 pertsonetatik 70.000 Marokora itzuli direla ziurtatu du Marlaskak
Migrazio-krisi honetan hiri autonomora iritsi diren adingabeei premiazko arreta emateko, Espainiako Gobernuak 25 milioi euroko partida gehigarri bat bideratuko du Ceutara.
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.
Espainiako inteligentzia zerbitzuek ez zuten Ceutako krisiaz ohartarazi, Gobernuaren arabera
Elma Sainz bozeramaileak adierazi du CNIk ez zuela horren gaineko txostenik egin.
Etxebarriak defendatu du Gasteizko Udala izan zela diskoteketako atezainen legea indartzeko eskatzen aurrena
Kerman Villate gaztearen gurasoek egindako adierazpenen ondoren, Maider Etxeberria Gasteizko alkateak ez du barne ikerketaren inguruan ezer esan. Soilik esan du Udalak "berehala" erantzun zuela, Eusko Jaurlaritzari diskoteketako segurtasun-langileen gaineko araudia indartzeko eskatuz, eta heriotza ez zela "inoiz gertatu behar izan" gaineratu du.
Hondartzetan mobilizazioa egin dute atzera ere Sarek eta Etxeratek, ETAko preso guztiak etxera itzultzea aldarrikatzeko
Ehunka pertsona bildu dira Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hareatzetan, oraindik ere erregimen itxian dauden presoei espetxe politika arrunta aplikatzea eskatzeko.