ONDAREA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Getxoko auzian ikertutako zinegotziak kargutik kendu dituzte

Getxoko Udalak ostegun honetako osoko bilkuran emango du kargugabetzeen berri, baina honezkero ezagutzera eman du kargutik kendu dituzten zinegotziak nortzuek ordezkatuko dituzten.

(Foto de ARCHIVO)

Solar donde se ubicaba el palacete



REMITIDA / HANDOUT por PODEMOS EUSKADI

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

15/1/2026
Jauregiko lurrak. Argazkia: EITB

Irurak Bat jauregitxoa eraisteagatik ikertzen ari diren EAJko hiru zinegotziak kargutik kendu dituzte, eta Aingeru Torrontegi Ayok, Carlos Sergio Atxotegik eta Elisabete Basañez Perezek ordezkatuko dituzte, Udalak eta EAJk komunikatu banatan jakinarazi dutenez.

Guztira hamar pertsona ikertzen ari dira, horien artean EAJren hiru zinegotzi, Algorta auzoan dagoen eta tokiko babes maila zuen eraikin bat eraisteagatik. Bertan, kooperatiba batek luxuzko 12 etxebizitza eraikitzeko asmoa zuen; EAJko bi kide kooperatibistak ziren.

Hiru zinegotzi jeltzaleek euren karguak alderdiaren esku utzi dituzte, ikertu gisa deitu zituztela jakin ostean, eta, errugabeak direla esaten duten arren, erabaki hori hartu dute "defentsa errazteko eta EAJren irudia gordetzeko", iturri horrexek azaldu duenez.

Bestalde, Amaia Aguirre alkateak esan du arloak berregituratu egingo direla, udal zerbitzu guztiek "normal" funtzionatzen dutela bermatzeko.

Udaleko beharginei ere zuzendu zaie, hiru udal-langilek deklaratuko baitute ikertu gisa.

Bestalde, EH Bilduk alkateak dimititu dezan eta kudeaketa-batzorde bat eratzea eskatuko du. Mikel Bildosolak (EH Bildu) dio egungo udal gobernuaren gobernantza ereduak “hondoa jo duela”, eta abagune horretan, EH Bilduk “aldaketa sakona” egitea planteatzen du, alderdi politiko guztien ordezkaritza izango duen udal gestore bat eratuz, agintaldia amaitu arte Udala “modu garden eta eredugarrian” kudeatuzeko.

Elkarrekin Podemosek, halaber, premiazko mozioa aurkeztuko du ostegun honetako osoko bilkuran, alkatearen dimisioa eskatzeko, "egoera politiko larria" baita.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X