MANIFESTAZIOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

GKSk milaka gazte mobilizatu ditu Bilbon eta Iruñean, "faxismoaren aurka"

"Faxismoaren eta estatuen autoritarismoaren aurka" lelopean manifestazio jendetsuak egin dira bi hiriburuetan. Dozenaka bandera gorri eraman dituzte bertaratuek eta faxismoaren zein inperialismoaren kontrako oihuak bota dituzte.

gks-manifestazioa-bilbo-EFE
18:00 - 20:00
Manifestazioaren pankarta Bilbon. Argazkia: EFE

Milaka lagunek egin dute bat larunbat honetan Bilbon eta Iruñean, GKSk (Gazte Koordinadora Sozialista) faxismoaren aurka deitutako manifestazio banatan, "Euskal Herrian faxismoari pasatzen utziko ez dion gazteria mobilizatu eta antolatu bat dagoela erakusteko".

Bilboko martxa 18:15 aldera abiatu da Jesusen Bihotza plazatik, "Faxismoaren eta estatuen autoritarismoaren aurka "lelopean, bandera gorriz lagunduta. Minutu batzuk geroago hasi da Iruñeko martxa.

"Borroka da bide bakarra" eta "faxismoaren aurrean langile batasuna" oihuen artean, Bilboko Kale Nagusia zeharkatu du manifestazioak. Moyua plazan pankarta handi bat erakutsi dute Donald Trumpen argazkiarekin eta "inperialismo genozida" salatu dute.

Mobilizazioak udaletxera arte jarraitu du, eta bertan, GKSko ordezkariek adierazi dute martxaren helburua "euskal langile" gazteen "suspertze antifaxista" erakustea dela, "Espainian eta Euskal Herrian gertatzen ari den joera erreakzionarioari aurre egiteko". Olde erreakzionariak, "eskubide politikoak ezabatzea bilatzen" duela salatu dute, "herri zapalduen eta talde minorizatuen langile-klasearekiko gorrotozko ideologia baita".

GKSko ordezkariek adierazi duenez, "Euskal Herrian edozein autoritarismo moduri aurre egiteko prest dagoen indar bat dago", eta "faxismoaren aurrean eusteko horma" gisa aldarrikatu du erakundeak bere burua, "proposamen politiko sendo batekin". 

18:00 - 20:00

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Una persona echa combustible, a 4 de marzo de 2026, en Barcelona, Catalunya (España). El repunte del precio del petróleo (crudo Brent) tras la escalada de tensión y nuevos ataques en Oriente Próximo está trasladándose a los carburantes. Las estimaciones apuntan a que, si se consolida el encarecimiento del crudo, el impacto podría ser de 8–10 céntimos por litro adicionales en el surtidor en las próximas semanas.



David Zorrakino / Europa Press

04 MARZO 2026;CATALUÑA;DIÉSEL;GASOLINA;GASOLINERA;CARBURANTE;CRUDO;PETRÓLEO;

04/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAJ "pozik" krisiaren aurkako neurriekin, baina EH Bilduren ustez, "ez da nahikoa"

Jeltzaleen arabera, neurri horiek "elektrizitatearen eta erregaien azken prezioa familientzat eta autonomoentzat eskuragarriagoa izaten lagunduko dute". Koalizio abertzaleak positibotzat jo du Sanchezi helarazitako hiru proposamen jaso izana, baina neurriek energia eta petrolio enpresa handien irabaziak handituko dituztela kritikatu du. Bestalde, PPk ez du bere babesa ziurtatu nahi, eta Podemosek salatu du krisiaren aurkako plana ez dela eraginkorra.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X