AUZITEGI NAZIONALA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Arantza Zulueta eta Jon Enparantza abokatuak espetxeratzeko agindu du Auzitegi Nazionalak

Zuluetari zazpi urte eta erdiko zigorra ezarri zioten, ETAko kide izatea, armak eta lehergaiak izatea, eta Halboka egituraren buru izatea egotzita.  Enparantza, berriz, lau urteko kartzelara zigortu zuten, ETAko kide izatea leporatuta. 

arantza zulueta jon enparantza
Arantza Zulueta eta Jon Enparantza, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Arantza Zulueta eta Jon Enparantza abokatuak espetxeratzeko agindua eman du Auzitegi Nazionalak, 13/13 sumarioaren auzian ezarri zitzaizkien zigorrak bete ditzaten. Auzitegi Gorenak urtarrilaren 7an berretsi zituen kondena horiek. 

2010ean atxilotu zituzten biak, eta 13/13 auzian epaitu. Zuluetari 7 urte eta erdiko zigorra ezarri zioten, talde terroristako kide izatea, armak eta lehergaiak izatea eta Halboka egitura —ETAren "fronte juridikoa" omen zena— zuzentzea egotzita. Enparantzari, berriz, 4 urteko espetxea ezarri zioten, ETAko kide izatea egotzita. 

Urtarrilaren 28an izenpetutako autoan, ANko Zigor-arloko laugarren sekzioak hamar eguneko epea jarri die bi abokatuei, kartzelan sartzeko, eta ohartarazi die agindua bete ezean, bilatze eta atxilotze aginduak igorriko dituela. 

Prozesu berean, Naia Zuriarrain eta Iker Sarriegi abokatuak ere epaitu zituzten; hurrenez hurren, hiru urte eta erdiko eta hiru urteko zigorrak ezarri zizkieten, baina ondoren, Gorenak bi urtera eta urte bat eta erdira murriztu zituen kondenak,  indarkeriazko ekintzekin loturarik ez zutela iritzita. 

Euskadi Irratiak baieztatu duenez, ez Zuluetak ez Enparantzak ez dute oraindik aginduaren jakinarazpena jaso.

"Epai anakronikoa"

EH Bilduk gogor gaitzetsi du  Zulueta eta Enparantza espetxeratzeko agindua. Salatu duenez, "epai guztiz anakronikoa da", eta "talka egiten du euskal herritarren gehiengoaren borondatearekin, gatazka politikoa eta haren ondorio guztiak gainditzeko apustu irmoa egiten duen euskal gizartearen gehiengoarekin". 

Ohar batean, koalizio subiranistak esan du erabaki honek agerian uzten duela Estatuaren sektore "sakonak" iraganerako "itzulera inposatu" nahi duela. "Halere, ez dakite Euskal Herriak eta euskal gizarteak, gehienbat, etorkizunari eta bakearen eta elkarbizitzaren eraikuntza partekatuari begiratzen diotela", erantsi dute idatzian. 

"Espetxe politikan salbuespen oro gainditzea" eskatu dute, "kartzelak hustetik eta, inolaz ere, betetzetik" hasita. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

PSNko zinegotzi batek eraman du Korrikako lekukoa Milagron, eta ikusleen artean Santos Cerdan izan da

Erriberan ibili da larunbat honetan Korrika eta Milagron, PSNko zinegotzi sozialista batek eraman du lekukoa Udalaren izenean (UPNk eta PSNk osatzen dute udalbatza). Euskadin ez bezala, alderdi sozialista normaltasunez ari da Korrikan parte hartzen Nafarroan. Milagro, bestalde, Santos Cerdan PSOEren antolakuntzako idazkari ohiaren herria da eta ETBk jaso duenez, terraza batean harrapatu du Korrika. Handik, irribarretsu agurtu ditu korrikalariak. 

(Foto de ARCHIVO)

Una persona echa combustible, a 4 de marzo de 2026, en Barcelona, Catalunya (España). El repunte del precio del petróleo (crudo Brent) tras la escalada de tensión y nuevos ataques en Oriente Próximo está trasladándose a los carburantes. Las estimaciones apuntan a que, si se consolida el encarecimiento del crudo, el impacto podría ser de 8–10 céntimos por litro adicionales en el surtidor en las próximas semanas.



David Zorrakino / Europa Press

04 MARZO 2026;CATALUÑA;DIÉSEL;GASOLINA;GASOLINERA;CARBURANTE;CRUDO;PETRÓLEO;

04/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAJ "pozik" dago krisiaren aurkako neurriekin, baina "ez da nahikoa", EH Bilduren ustez

Jeltzaleen arabera, neurri horiek "elektrizitatearen eta erregaien azken prezioa familientzat eta autonomoentzat eskuragarriagoa izaten lagunduko dute". Koalizio abertzaleak positibotzat jo du Sanchezi helarazitako hiru proposamen jaso izana, baina neurriek energia eta petrolio enpresa handien irabaziak handituko dituztela kritikatu du. Bestalde, PPk ez du bere babesa ziurtatu, eta Podemosek esan du krisiaren aurkako plana ez dela eraginkorra.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X