Albiste izango dira: Urteko lehen kontrol saioa Eusko Legebiltzarrean, Errege Kopako finalerdien zozketa zuzenean eta Leonardo ekaitza
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2026ko otsailaren 6an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Urteko lehen kontrol saioa Eusko Legebiltzarrean: Gabonetako etenaren ondoren, urteko lehen kontrol saioa egingo dute Eusko Legebiltzarrean. Saioa 09:30ean hasiko da eta zuzenean jarraitu ahalko da Orain plataforman. Alberto Martinez Osasun sailburuak iraungitako txertoen auziari buruzko galderei erantzun beharko die.
- Errege Kopako finalerdien zozketa: Errege Kopako finalerdien zozketa zuzenean, ETB On-en eta kirolakeitb.eus atarian, 13:00etatik aurrera.
- Leonardo ekaitza: Leonardo ekaitzak Andaluzia kolpatzen jarraitzen du, baina Aemet Espainiako Meteorologia Agentziak alarma gorria abisu horira jaitsi du. Eguraldi iragarpenaren arabera, euria egiten jarraituko du, gutxiago bada ere. Hala ere, egunak beharko dituzte normaltasunera itzultzeko.