HAUTESKUNDE AUTONOMIKOAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aragoin parte-hartzea % 56,29koa izan da 18:00etarako

2023ko bozetan izandako datuarekin alderatuta, % 1,56 hazi da. Guztira,  507.869 boto-emaile joan dira, beraz, hauteslekuetara.

Abren los colegios electorales en Aragón

Extremadurako hauteskundeei lekukoa hartuta, hauteskunde autonomikoak dituzte gaur Aragoin. Ikuskizun dago aurreko deialdiak utzitako botere banaketak bere horretan jarraitzen duen eta horrek "blokeoa" areagotzen duen; izan ere, Jorge Azcon (PP) presidenteak bozak aurreratu zituen ikusita ezin zituela Voxekin 2026ko aurrekontuak adostu. 

18:00etarako, parte-hartzea % 56,29koa izan da, aurreko hauteskundeetan ordu horretarako izandakoa baino % 1,56 handiagoa. 

09:00etan ireki dituzte hauteslekuak, "normaltasunez", Mar Vaquero Aragoiko jarduneko presidenteordearen arabera. Horren hitzetan, gorabeheraren bat izan da, baina ez da oso aipagarria izan, eta mahaiak arazo barik osatu dira. 

Guztira, 1,03 milioi herritarrek dute botoa emateko eskubidea, eta 67 diputatu aukeratuko dituzte: 35 Zaragozan, 18 Huescan eta 14 Teruelen.

Jorge Azcon PPko hautagai eta jarduneko presidentea izan da botoa ematen lehena. Popularrak esan duenez, "sentsazio onak" zituela abiatu du gaurko eguna, "kanpaina ona" egin dutela iritzita. Kazetarien aurrean adierazi duenez, Aragoiko hauteskundeek "Espainia osoan izango dute oihartzuna". "Bozkatzen ari garen bakarrak gara Espainian, eta emaitzek oihartzuna izango dute, bestela izango ez luketena", azaldu du. Azkenik, herritarrei bozkatzera joateko deia egin die. "Hori da garrantzitsuena", erantsi du.

Azcon, Zaragozan bozkatzen. Azcon, Zaragozan bozkatzen. Europa Press

Minutu batzuk geroago, gauza bera egin du Pilar Alegria PSOEko hautagaiak. Sozialistak "parte hartzeko, mobilizatzeko eta erantzukizunez jokatzeko" deia egin die herritarrei, "gaur gure herriaren oraina eta etorkizuna erabakiko dugulako". Nabarmendu duenez, inkestak gorabehera, ez dago urduri; kontrara, "ilusioz betea" dagoela esan du "egindako lanaren ostean". "Orain aragoiarrei dagokie bozkatzea eta erabakitzea", gaineratu du. 

Alejando Nolasco Voxeko hautagaiak ere parte hartzeko deia egin die herritarrei, baina beste norabide batean: "Aukera historikoa dugu PSOEk eragindako hondamendia eta bipartidismoaren iruzurra atzean uzteko". 

Jorge Pueyo Chunta Aragonesista (CHA) alderdiaren hautagaiak ere parte hartzeko deia egin du, eta "Aragoiren alde egiteko, asko baitago jokoan". Pueyoren esanetan, gaurko hauteskunde eguna "oso ilusionagarria da, eta jendea erantzuten ari da". 

Antzeko adierazpenak egin ditu Marta Abengoecheak (IU-Movimiento Sumar): "Ezinbestekoa da jende guztia bozkatzera joatea, galdu ezin dugun eskubidea da; demokrazian atzera egiten ari gara, eta etxean geratuta, eskubide hori kendu nahi digutenei eta zuri-beltzeko Espainia eta Aragoi nahi dutenei hauspoa ematen diezu". 

Dozenaka herritar, bozkatzen, Zaragozako hautesleku batean. Dozenaka herritar, bozkatzen, Zaragozako hautesleku batean.

Maria Goikoetxea Podemos-Alianza Verde koalizioko hautagaiak ere bozkatzeko deia egin die herritarrei. "Boto bakoitzak balio du eskuin muturra geldiarazteko. Eman dezagun botoa itxaropenez eta ziurtasunez; beste Aragoi bat da posible", adierazi du. "Zerbitzu publikoei eusten dien, etxebizitza lehentasuna den eta funts putreak eta multinazionalak baliabide naturaletatik urrun dauden" erkidego bat aldarrikatu du Goikoetxeak.  

Tomas Guitarte Teruel Existeko zerrendaburuak ere bozkatzeko deia egin die "Teruelgo eta, orokorrean, Aragoiko herritarrei", hotzari eta euriari aurre eginez. "Botoa emateko eskubidea herritarrok dugun baliabide nagusietako bat da; erabili beharrekoa, beraz". 

Azkenik, Alberto Izquierdo PAR alderdiaren hautagaiaren ustez, gaurko eguna "garrantzitsua da, bakoitzak bere iritzia emateko. Gaur erabakiko da Aragoiren etorkizuna". 

Voxek, CHAk eta IU-Sumarrek bakarrik dituzte inkestak alde

Inkesten arabera, PPk irabaziko ditu berriro hauteskundeak, baina ez omen du gehiengo  osoa lortuko. Hala, eskuin-muturra beharko luke, beste behin ere, gobernatzeko. Auzia da zenbateraino baldintzatuko duen Voxek PPren jarduna.

CISek aurreikusitakoa betez gero, 25-29 eserleku lortuko ditu PPk (28 izan ditu aurreko legealdian). PSOEk bigarren lekuari eutsiko dio, babesak galduta: 17-23 diputatu (23 izan ditu). Voxek gora egingo du, 10-13 ordezkari lortzeraino (7 lortu zituen aurreko hauteskundeetan). Chunta Aragonesista (CHA) alderdiak ere ordezkaritza handituko du: 3-5 eserleku aurreikusi dizkiote (3 izan ditu). IU-Sumar Mugimendua izango da bosgarren indarra, 1-3 ordezkarirekin. Podemosi, aldiz, 0-1 ordezkari aurreikusi dizkio CISek. Teruel Existek babesa galduko du, 1-2 eserleku eskuratuta (3 izan ditu). Bestalde, baliteke PAR (Partido Aragones) alderdia Aragoiko Parlamentutik kanpo geratzea.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

El líder de EH Bildu en el Parlamento Vasco, Pello Otxandiano, interviene durante el debate de los Presupuestos de 2026, en el Parlamento vasco, a 23 de diciembre de 2025, en Vitoria-Gasteiz, Álava, País Vasco (España). El Parlamento vasco acoge hoy el pleno para la aprobación definitiva de los Presupuestos vascos para 2026, que, dada la mayoría absoluta del Gobierno vasco, saldrán adelante con el apoyo únicamente de los socios del Ejecutivo (PNV y PSE-EE). El proyecto de Presupuestos fue aprobado el pasado 28 de octubre en consejo de Gobierno y se elevaba a 16.378 millones de euros, un 4,1% más que en 2025.



Iñaki Berasaluce / Europa Press

23/12/2025
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Otxandianok "haren kapital politikoa jartzeko" eskatu dio Pradalesi, "estatus politiko berriaren eztabaida erdigunean kokatzeko"

EH Bilduren Legebiltzarreko bozeramaileak gehiengo kualifikatuak eta giro politiko "nahiko aldekoa" direla aprobetxatzearen alde egin du, "herri akordioak, akordio nazionalak eta estatu ikuspegia duten itunak lortzeko" EAEn, bere ustez, eta egungo testuinguru historikoan, hori baita "herri honen interesak babesteko alternatiba zentzuzko bakarra".

personas-migrantes-efe
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jaurlaritzak "titular gutxiago eta lan gehiago" eskatu du, migrazioaren egiturazko erronkari aurre egiteko

Haurren eta Nerabeen Konferentzia Sektoriala bertan behera geratu zen atzo, PP buru duten erkidego ia guztiek bertan parterik ez hartzea erabaki baitzuten. Nerea Melgosa Ongizate Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak migrazioaren arloan Jaurlaritzak dituen eskumenak handitzea eskatu du, eta Estatuari eskatu dio egiturazko estrategia bat gara dezala, haurrak eta nerabeak zaintzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X