EAJk Estatuari martxoaren 3ko sarraskiaren ardura har dezala eskatu dio, eta horrek beste aurrez aurreko bat ekarri du jeltzale eta sozialisten artean
EAJk eta EH Bilduk Espainiako Gobernuari eskatu diote aitor dezala martxoaren 3ko sarraskian erantzukizun zuzena izan zuela, eta aitortza horrekin maila goreneko adierazpen ofiziala egin dezala. PSE-EE ez dator bat eskari horrekin.
EAJren eta PSE-EEren arteko enegarren talka geratu da gaur agerian Eusko Legebiltzarrean. Oraingoan, martxoaren 3ko sarraskian Espainiako Gobernuak izan zuen arduraren inguru ez dira bat etorri bi gobernukideak, eta aurrez aurrekoa izan dute. 1976ko gertakarian, Espainiako Poliziak bost langile hil zituen, tiroz, Gasteizen.
50. urteurrena dela eta EH Bilduk eta Sumarrek sinatutako legez besteko proposamena aurkeztu dute Gasteizko Ganberan, Espainiako Gobernuari langileen hilketan izan zuen "erantzukizun zuzena" aitor dezala eskatzeko. Halaber, 1978ko Sanferminetan, Iruñean, izandako istiluetan poliziak hildako gaztearen heriotzaren erantzulea Estatua bera ere badela aitortzea eskatzen da ekimenean.
Jeltzaleak eta sozialistak ez dira bat etorri gaiaren inguruan, eta zuzenketa bana aurkeztu dute, nork bere aldetik. EAJ bat dator Estatuari aipatutako aitortzak eskatzean, eta maila goreneko adierazpen ofiziala egin dezala galdegitean ere bai.
PSE-EE ez dago ados exijentzia horrekin, eta egin duen zuzenketan ez dio ardurarik eskatu Estatuari. Gainerakoan, jeltzaleen testu berbera eraman du Legebiltzarrera.
Talka gehiago
Azken hilabeteotan hainbat ika-mika izan dituzte publikoki EAJk eta PSE-EEk. Aurrenetarikoa Gasteizko Arana auzoan Espainiako Gobernuak ireki asmo duen errefuxiatuentzako zentroak piztu zuen: sozialistek Madrilgo Exekutiboaren plana babestu zuten eta EAJ kontra agertu zen, "euskal harrera ereduarekin talka" egiten duelakoan.
Administrazio publikoaren lan-eskaintzetako euskara eskakizunen inguruan ere ez dira bat etorri bi alderdiok, eta agerian geratu zen Enplegu Publikoaren Lege erreformarako jeltzaleek euren proposamena erregistratu zutenean.
Azken asteotan, berriz, Pasaiako Portuaren kudeaketa EAEra eskualdatzeko eskariak eta Ayesa enpresaren erosketak jarri ditu parez pare gobernu bazkideak.
Zure interesekoa izan daiteke
Valcalderan fusilatutakoak omendu dituzte Iruñean eta Cadreitan, 90 urte betetzen direnean
1936an, agintari militarrek 52 preso errepublikano atera zituzten Iruñeko kartzelatik, askatuko zituztelako aitzakian, baina hil egin zituzten. Bederatzi hamarkada geroago, ez dakite non dauden haien gorpuzkiak.
Eusko Jaurlaritzak ostegunean hasiko du urte politiko berria
Besteak beste, etxebizitzaren prezioak, Osakidetzako itxaron-zerrendek, transferentziek eta erreforma fiskalak markatuko dute agertoki politikoa udazkenean.
Ceutan konfinamendua ezartzeko eskatu dio Feijook Sanchezi "osasun arriskuagatik"
Alberto Nuñez Feijoo PPko buruak Ceutan konfinamendua ezartzeko eskatu dio Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteari, uztailaren amaieran migratzaileak masiboki sartu ostean atzeman diren gaixotasun infekzioso eta kutsakorrak direla eta. Horren hitzetan, sarna eta tuberkulosi kasuak daude eta "osasun-arriskua" dago.
Bizirik dauden migratzaileak eta hildakoen gorpuak aberriratzeko eskatu dio Marokok Espainiari
Marokoko Justizia ministroak Espainiarekin akordio bat sinatzeko eskatu du, eta ziurtatu du Maroko prest dagoela autobusak Ceutara bidaltzeko, bizirik dauden migatzaileak hartzeko.
Gorenak atzera bota du ministroak abuztuan Senatuan agertzera behartzeko PPk egindako premiazko eskaera, Ceutako krisia dela eta
Nuñez Feijook Gobernuari eskatu dio baimena eman diezaiola Felipe VI.ari hiri autonomoa bisitatzeko, erregeak “Ceutara joan nahi duelako hala dagokiolako”.
Espainiako Gobernuak uste du posible dela 500 neska Penintsulara eramatea "aste gutxi barru"
Gazteria eta Haurtzaro arloak adierazi du astebete daramala gai honetan lanean Ceutako agintariekin, eta proposamen zehatz bat egingo duela.
Irunen hegoaldeko erronda, saihesbidea eta AP-8 autobidean 3. erreia egiteko beharra defendatu du Labordak
Radio Euskadiko "Boulevard" saioan Cristina Laborda Irungo alkateak esan duenez, urteak behar dira errepideak egiteko, eta erabaki batzuk duela 20 urte hartu behar izan zirela kritikatu du.
Gipuzkoak "plan estruktural bat" eskatu dio Espainiako Gobernuari Ceutako adingabeak hartzeko
Irune Berasaluze foru bozeramaileak adierazi du Gipuzkoa prest dagoela adin txikikoak hartzeko. Hori bai, baldintza batzuk ezarri dizkio Espainiako Gobernuari. Ezinbestekoa da, bere hitzetan, plan estruktural bat edukitzea, eta inprobisazioek ez dute lekurik izan behar.
"Politikan gizatasunez jardutea" eskatu du Chivitek, Ceutan bakarrik dauden adingabeen egoeraren aurrean
Maria Chivitek eskatu du alde batera uzteko Ceutan familiarik gabe dauden haurren egoera "deshumanizatzeko" ahalegina. Adingabe horien "muturreko egoera" nabarmendu du Nafarroako presidenteak, eta berretsi du Nafarroak beteko dituela bere betebeharrak, baina gainerako erkidegoei ere gauza bera egiteko deia luzatu die.
Irunek mugako trafikoaren aurrean duen "bakardadea" salatu du alkateak, eta Eusko Jaurlaritzak Frantzia seinalatu du
Cristina Laborda Irungo alkateak Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren inplikazio handiagoa eskatu du, eta Ricardo Ituarte Segurtasun sailburuordeak, berriz, Ertzaintzaren kudeaketa defendatu du, eta Frantziako agintariak jo ditu mugan trafikoa arintzearen arduradun gisa.