Udal-itunak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

PSE-EEk EAJri eskatu dio argitzeko Santurtzin presioa egin ote zuen gertuko jendea kontratatzeko, eta esan du “ez dela trukerako txanpona izango”

Sozialistek auzi hori Trapagarango egoeratik bereizi dute —bertan gutxiengoan gobernatzen dute—, eta udalaz gaindiko akordioak baztertu dituzte.

Juan Andrades, en declaraciones ante los medios en Santurtzi. Foto: EITB Media

Santurtziko PSE-EEko burua, Juan Andrade. Argazkia: EITB Media

Karmele Tubilla Santurtziko alkate jeltzaleak kargua utzi ostean sozialistek esan dutenez, ez dago “inolako negoziaziorik” PSE-EE eta EAJren artean Santurtziko gobernagarritasunaren inguruan, eta baztertu egin dute Santurtzi "trukerako txanpona" izatea Trapagaranen sozialistek bertan gutxiengoan gobernatu arren.

Santurtziko Udaltzaingorako "lan-eskaintza publikoaren azterketaren ustezko filtrazioaren inguruan gertatutako guztia azaltzeko" eskatu dio Bizkaiko PSE-EEk EAJri, eta Sonia Lopez Segurtasun zinegotzi ohiaren hitzak azaltzeko ere eskatu dio, alderdiaren hurbilekoak kontratatzeko presioak jaso zituela salatu baitu.

Horrela, sozialisten ustez, "garrantzitsuena da herrian gertatzen ari dena ondo argitzea", eta gertatutakoa ondo azaltzeko eskatu diote EAJri.

"Gertaerak ondo ezagutzen ditugunean, orduan erabakiko dugu gure jarrera. Lehenik eta behin, ondo jakin behar dugu zer gertatu den, eta behin hori jakinda, etorkizuneko erabakiak hartu ahal izango ditugu", adierazi dute.

Egoera Trapagaranen

Nolanahi ere, Bizkaiko PSE-EEk argitu utzi nahi izan du "Santurtziko eta Trapagarango egoerak independenteak" direla; izan ere, azken orduetan zabaldu da sozialistek babesa emango dietela jeltzaleei Santurtzin, baldin eta jeltzaleek Miguel Angel Gomez Viar sozialista babesten badute Trapagaranen, gutxiengoan gobernatzen ari baita.

"Santurtzi ez da trukerako txanpona, ezta gainerakoak ere. Erabat errespetatzen ditugu udalerri bakoitzeko bizilagunak, oso lasai egon daitezke horregatik. Gure alderdia beti izan da oso serioa, zorrotza eta herritarrekiko errespetua erakutsi du. Inoiz ez dugu egin horrelako negoziaziorik, kromoak trukatzen arituko bagina bezala, eta kasu honetan ere ez dugu egingo", esan du.

Zure interesekoa izan daiteke

gabriel rufian irene montero Xavier Domenech
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Rufianek eta Monterok ezkerra batzea eskatu dute, Voxi aurre egiteko: "Bestela, banan-banan hilko gaituzte"

Gabriel Rufian ERCk Kongresuan duen bozeramaileak eta Irene Montero Podemoseko bigarrenak PSOEren ezkerretara dauden alderdien batasuna aldarrikatu dute, eta biek defendatu dute ezkerreko balizko fronte horien gidaritza euren alderdiek hartzea Estatuan eta Katalunian. "Betela, banan-banan hilko gaituzte", esan dute, Bartzelonan egin duten ekitaldia.   

(Foto de ARCHIVO)

El líder de EH Bildu en el Parlamento Vasco, Pello Otxandiano, interviene durante el debate de los Presupuestos de 2026, en el Parlamento vasco, a 23 de diciembre de 2025, en Vitoria-Gasteiz, Álava, País Vasco (España). El Parlamento vasco acoge hoy el pleno para la aprobación definitiva de los Presupuestos vascos para 2026, que, dada la mayoría absoluta del Gobierno vasco, saldrán adelante con el apoyo únicamente de los socios del Ejecutivo (PNV y PSE-EE). El proyecto de Presupuestos fue aprobado el pasado 28 de octubre en consejo de Gobierno y se elevaba a 16.378 millones de euros, un 4,1% más que en 2025.



Iñaki Berasaluce / Europa Press

23/12/2025
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Otxandianok "haren kapital politikoa jartzeko" eskatu dio Pradalesi, "estatus politiko berriaren eztabaida erdigunean kokatzeko"

EH Bilduren Legebiltzarreko bozeramaileak gehiengo kualifikatuak eta giro politiko "nahiko aldekoa" direla aprobetxatzearen alde egin du, "herri akordioak, akordio nazionalak eta estatu ikuspegia duten itunak lortzeko" EAEn, bere ustez, eta egungo testuinguru historikoan, hori baita "herri honen interesak babesteko alternatiba zentzuzko bakarra".

personas-migrantes-efe
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jaurlaritzak "titular gutxiago eta lan gehiago" eskatu du, migrazioaren egiturazko erronkari aurre egiteko

Haurren eta Nerabeen Konferentzia Sektoriala bertan behera geratu zen atzo, PP buru duten erkidego ia guztiek bertan parterik ez hartzea erabaki baitzuten. Nerea Melgosa Ongizate Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak migrazioaren arloan Jaurlaritzak dituen eskumenak handitzea eskatu du, eta Estatuari eskatu dio egiturazko estrategia bat gara dezala, haurrak eta nerabeak zaintzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X