Ertzaintzaren aurkako pintaketa gehiago agertu dira Amurrion
Esan sindikatuak gertatutakoa salatu du, eta ertzainei heriotza opatzea "euskal polizien aurkako indarkeria legitimatzen duen mezua" dela adierazi du. Hala, "berehalako eta ñabardurarik gabeko" gaitzespen publikoa eskatu die indar politiko guztiei.
Amurrioko horma batean bart egindako pintaketa. Argazkia: EITB
Ertzaintzaren aurkako pintaketak azaldu dira bart Amurrion (Araba), Esan sindikatuak ohar baten bidez salatu duenez. Aurretik ere, duela hiru aste azaldu ziren horrelakoak Arabako udalerri horretan. "Zipaio muerto" esaldia irakur daiteke oraingoan.
Ertzaintzan gehiengoa duen Esan sindikatuak "irmo" salatu du gertatutakoa. Horren arabera, "ertzainei heriotza opatzea ez da pintaketa bat gehiago", ezta "garrantzirik gabeko ekintza bandaliko bat" ere. Salatu duenez, "euskal polizien aurkako indarkeria legitimatzen duen mezu bat da", eta "gorroto eta seinalatze adierazpena da, eta Euskadin segurtasuna bermatzen dutenei gizatasuna kentzeko saiakera".
Sindikatuaren aburuz, pintaketa horien aurrean "ez dago epelkeriatan ibiltzerik", eta, beraz, "berehalako eta ñabardurarik gabeko" gaitzespen publikoa eskatu du indar politiko guztien aldetik. Gainera, EAEko erakundeei "jarrera argia" galdegin die, eta egileak identifikatzea eta zigortzea. "Gertakari horiek erlatibizatzen, minimizatzen edo horien aurrean isilik geratzen dena ertzainen aurkako gorrotoa normalizatzen ari da", erantsi du.
Horren ildoan, sindikatuak azpimarratu du ez duela "diskurtso bikoitzik" onartuko, hots, "indarkeria modu abstraktuan gaitzestea, ertzainak seinalatzen direnean beste alde batera begiratzen den bitartean".
Zure interesekoa izan daiteke
Matute (Rufiani ezetz esan ostean): "Beti defendatu dugu ekintza politikoaren batasuna"
EH Bilduk Espainiako Kongresuan duen bozeramailearen ondokoak "ekintza politikoaren batasuna" eta "ekintza elektoralaren batasuna" bereizi ditu, eta esan du "beti" babestuko dutela lehenengoa, eta "eskuin-muturra boterera ez iristeko hainbat ekimen" bultzatzeko konpromisoa hartu dutela.
Berrarmatze nuklearra "apustu arriskutsua" dela esan die Sanchezek NATOko kideei
Municheko Segurtasun Konferentzian egindako hitzaldian, "elkartasunaren, enpatiaren eta lankidetzaren balioetan inbertitzearen alde" egin du Espainiako Gobernuko presidenteak.
Estatu indarkeriaren biktimak ofizialki aitortzeko legea eskatu du Euskal Herriko Torturatuen Sareak
Sareak II. Batzar Nazionala egin du gaur Eibarren, eratu zenetik urtebetera. 5.000 kasu baino gehiago dokumentatu ostean, horiek guztiak "aitortzeko garaia da".
PSE-EE euskal politikaren benetako ardatza dela aldarrikatu du Eneko Anduezak
Eneko Andueza PSE-EEren idazkari nagusiak esan du besteek hitz egiten duten bitartean, sozialistak lanean ari direla eta "ardatza" direla euskal politikan. Zumarragan egin duen ekitaldian, Pasaiako portuaren interes orokorra mantentzeko beharra azpimarratu du, gainea, bestela Arcelor Mittalek bere produkzioa nondik aterako ote duen galdetuz.
Santurtzin gehiengo alternatiboa osatzeko aukera dagoela uste du EH Bilduk
Santurtzin, udalean EAJ ordezkatu lezakeen gehiengo bat osatzeko aukerak ikusten ditu EH Bilduk. Iker Casanova EH Bilduren Bizkaiko bozeramaileak adierazi duenez, udal taldeen ardura izango da balizko akordio bat osatzea. Eta gaineratu du, Santurtziko alkatearen dimisioaren ondoren gertatutakoak argi islatzen duela "EAJren kudeaketa publikoa ulertzeko modua amaituta" dagoela. Atzo Radio Euskadiko 'Ganbara' saioan egindako elkarrizketan, Iñigo Ansola EAJren Bizkaiko presidenteak esan zuen, ordea, ez duela Santurtziko alkatetza galtzeko arriskurik ikusten.
Angela Murillo Auzitegi Nazionaleko epaile polemikoa hil da, 73 urte zituela
Besteak beste, Bateragune auzian eta 18/98 makroepaiketan egin zen ezagun. 30 urte luzeko ibilbidean, ETAko kide zirelakoan epaitutako akusatu batzuekin izandako aurrez aurrekoengatik eta inpartzialtasun faltagatik egin zen mediatiko Murillo.
UPNk Ibarrola aukeratu du Nafarroako hauteskundeetarako zerrendaburu, botoen % 85ekin
Ibarrolak esan du "Nafarroak behar duen aldaketa politikoa gidatzeko konpromisoarekin" heltzen diola erronkari, eta azpimarratu du bere alderdia dela "benetako alternatiba bakarra".
Hizkuntza politika berriak eragile ezberdinekin eraikitzea helburu duen prozesua hasi du EH Bilduk
Euskarak “momentu kritikoa” bizi duela ikusita, “eskala handiko erreakzioa” lortu nahi du koalizioak. Horretarako, euskararen komunitate osoaren eta adituen parte-hartzea izango duen prozesua egingo dute hurrengo asteetan.
PSE-EEk EAJri eskatu dio argitzeko Santurtzin presioa egin ote zuen gertuko jendea kontratatzeko, eta esan du “ez dela trukerako txanpona izango”
Sozialistek auzi hori Trapagarango egoeratik bereizi dute —bertan gutxiengoan gobernatzen dute—, eta udalaz gaindiko akordioak baztertu dituzte.