IU, Mas Madrid, Comuns eta Sumar, Podemos euren proiektura batzeko prest: "Ez dago inor soberan"
Sumar osatzen duten lau indarrek hurrengo hauteskundeetan batera aurkezteko egitasmoa aurkeztu dute Madrilen. Ekitaldian hitza hartu duten guztiek batasunaren garrantzia azpimarratu dute. Yolanda Diaz Lan ministro eta Sumarren zerrendaburua ez da bertan izan.
Rita Maestrek aurkeztu du ekitaldia. Argazkia: EFE
Sumar koalizioa osatzen duten lau indarrek (Izquierda Unida, Mas Madrid, Catalunya en Comu eta Sumar Mugimendua) hurrengo hauteskunde orokorretan batera aurkeztuko direla berretsi eta koalizioa birsortzeko ekitaldia egin dute Madrilen. Proiektu berrira batzeko deia egin diete PSOEren ezkerrera dauden alderdi guztiei (Podemos barne).
Madrilgo Circulo de Bellas Arteseko aretoa txiki geratu da, jendetza bildu baita. Hala, ekitaldia atzerapenarekin abiatu dute. Oholtza gainean, honakoek hartu dute hitza: Ernest Urtasun, Monica Garcia eta Pablo Bustinduy ministroak, Antonio Maillo IUko buruzagia, Lara Hernandez Sumarreko bozeramailea eta Rita Maestre Mas Madridek Madrilgo Udalean duen bozeramailea. Gonbidatuen artean, EH Bilduko ordezkariak (Oihana Etxebarrieta eta Ibon San Saturnino), Alba Garcia eta Lander Martinez EAEko Sumarreko kideak eta CCOO eta UGTko idazkari nagusiak izan dira. Yolanda Diaz Lan ministro eta Espainiako Gobernuko bigarren presidenteordea, berriz, ez da ekitaldian izan.
"Batasuna" hitza izan da hitzaldietan errepikatuena. "Proiektu hau indar politiko eta gizarte mugimendu guztietara dago zabalik", esan du Lara Hernandezek (Sumar), eta "akatsetatik ikasi behar da", ohartarazi du. "Aldatu beharrean gaude dena aldatzea nahi badugu. Ezin gara berriro hutsetik hasi", erantsi du.
Ildo beretik mintzatu da Ernest Urtasun ministro eta Catalunya en Comuko kidea. Horren aburuz, "bere burua baztertzen ez duen inor ez dago soberan". "Jendeak ez digu eskatzen berdinak izatea, bidea elkarrekin egitea baizik", nabarmendu du.
Iritzi bera agertu du Antonio Maillok (IU) ere. Horren ustez, "batasuna da garrantzitsuak izaten jarraitzea bermatzen duen elementu bakarra".
Rita Maestre Mas Madrideko buruzagiaren ustez, "lehengusuen arteko borrokek ez digute lagunduko. Ezin ditugu iraganeko akatsak errepikatu".
Bestalde, une politikoaren garrantzia azpimarratu dute guztiek. "Gure garaiko borrokarik garrantzitsuena da", esan du Maestrek. Lara Hernandezen aburuz, "ezin diogu etsipenari garaitzen utzi. Egitekorik ez dagoela esatea baino gauza erreakzionarioagorik ez dago". Hala, "bipartidismo antzuaren garaia" gainditzeko deia egin du: "Etorkizuna eraikiko dugu, hor ditugu erronkak eta aukerak".
Gabriel Rufian ERCko diputatuak asteon egindako proposamena ere izan dute hizpide bertaratutakoek. Ernest Urtasun ministroarentzat oso positiboa da eskuinari garaitzeko hauteskunde aritmetika aztertzea, baina horren aurretik proiektua dagoela adierazi du. "Aritmetika beharrezkoa da, baina hauteskundeak ez dira soziologia erabilita irabazten. Proiektu politiko garaile bat behar da, eta hori da gaur aurkeztera etorri garena", esan du.
Podemos: "Garrantzitsuena jendeak ezkerra nahi izatea da"
Hain justu, Sumarren birsortze ekitaldiaz galdetu diote Irene Montero Podemosen eurodiputatu eta alderdi moreko idazkari politikoari.
Montero pozik agertu da "jende asko ezkerra babesteko gogoz" dagoelako, eta azkenean balizko aliantzak "begi bistan" geratuko direlako.
Zure interesekoa izan daiteke
Zenbat kobratuko dut hauteskunde-mahai batean parte hartu behar baldin badut?
Behin-behinean espetxera bidali ditu epaileak terrorismo delitua egotzita Irunen atxilotutako bi lagunak
EAJren oinarriek asteazkenetik aurrera bozkatuko dituzte Batzar Nagusietarako hautagaitzak, Mendoza, Bengoetxea eta Gonzalez ahaldun nagusigai direla
Hondamendi eremu izendapena iragarri du Sanchezek Valentzian eta “herrialde mailako akordioa” eskatu du etorkizuneko larrialdietarako
Bizikidetzarako bidera batzeko deia egin die Jaurlaritzak "zor morala" dutenei
Anduezak ez du uste Irungo atxiloketen atzean "Euskadira indarkeria itzultzeko hazia" dagoenik