URTEURRENA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gaur 25 urte dira ETAk Josu Leonet eta Jose Angel Santos Donostiako Elektrako langileak hil zituela

Iñaki Dubreuil zinegotzi sozialista hiltzeko asmoz, ETAk bonba autoa zartarazi zuen 2001eko otsailaren 22an Martuteneko tren geltokitik gertu. Atentatuan, baina, Elektra lantegiko bi beharginak hil zituen, eta Dubreuil eta beste bost lagun, zauritu.

Atentatuaren ostean hartutako irudi bat. Artxiboko argazkia: EITB

Duela 25 urte, otsailaren 22an, ETAk bi langile hil zituen Donostian: Josu Leonet eta Jose Angel Santos. Elektra lantegiko beharginak ziren, eta lanera zihoazen Martuteneko tren geltokitik gertu zartarazitako bonba auto batek bete-betean harrapatu zituenean. Atentatuaren helburua, Iñaki Dubreuil Ordiziako zinegotzi sozialista, larri zauritu zuten. 

Leonet, sortzez tolosarra eta 31 urtekoa, eta Jose Angel Santos, 40 urteko galiziarra, bertan hil ziren, eta beste sei lagun zauritu ziren, tartean Dubreuil bera. 

2022tik bi langileak gogoratzeko plaka dago Martuteneko geltokitik gertu.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X