Diputatuen Kongresuak bigarrenez indargabetu ditu etxegabetzeen aurkako luzamendua eta babes sozialerako beste neurri batzuk
Atzera bota duten arauak berritasun bat zekarren, duela hilabete indargabetutakoarekin alderatuta: etxegabetzeak etetea ez zitzaien aplikatuko bi etxebizitza edo gutxiagoko jabeei, Gobernuak EAJrekin hitzartutako emakida bat.
Kongresuko osoko bilkurak, PPk, Voxek eta Juntsek osatzen duten gehiengoarekin, bigarren aldiz indargabetu du familia kalteberen etxegabetzeen etenaldia eta babes sozialerako beste neurri batzuk, hala nola oinarrizko hornidurak mozteko debekua.
Dekretua atzera bota dute, aldeko 172 botorekin, kontrako 177rekin eta abstentzio batekin (UPN). PPk, Voxek eta Juntsek aurka bozkatu dute berriro, duela hilabete egin zuten bezala, etxegabetzeen aurkako luzamenduak okupazioa babesten duela argudiatuz.
Duela hilabeteko bozketa hura galdu ostean, Espainiako Gobernuak erretiro-pentsioen errebalorizazioa kendu zuen arautik, eta gaur bai, Juntsek eta PPk eskatzen zuten bezala, Ganberak aparteko dekretu batean bermatu du. Hala ere, etxegabetzeak neurritik kentzeari uko egin zion, eta horrek bigarren bozketa hau ere galtzea ekarri dio.
Gobernuak, bazkideen babesarekin, ziurtatu du ez duela lege-dekretu hau gehiago "zatituko" Juntseko zazpi diputatuen abstentzioa lortzeko, neurria onartzea ahalbidetuko lukeena.
Egoera desblokeatzeko alternatiba Marta Madrenas Juntseko diputatuak adierazi du eztabaidan: Estatuak bere gain hartzea familia kalteberen alokairuaren ordainketa, bizitoki-alternatibarik gabe daudenean, etxegabetuak izan ez daitezen.
"Konponbideak ez du dekretu berririk behar. Familia zaurgarriak babesteko 300 milioi euro baldin badituzte, Estatuak zorra ordaindu eta alokairua bere gain har dezake, egoera zaurgarriak irauten duen bitartean", planteatu du Madrenasek.
Eztabaidan zehar, Felix Bolaños Presidentzia ministroak gogoratu du PPk eta Juntsek duela urtebete aldeko botoa eman ziotela etxegabetzeen etetea 2025ean luzatu zuen dekretuari, "okupazioaren aitzakia merkearekin" gaur errefusatu duten testu "berdinarekin".
Jose Vicente Mari PPko diputatuak erantzun dio bere taldea "gaizkileei laguntzen dien artikulu baten eta okupak babesten dituen dekretu baten aurka" dagoela, eta "babes sozialerako neurrien porrot nabarmena" leporatu dio.
Voxen izenean, Carlos Hernandez-Querok Exekutiboari esan dio "babes soziala" dela uste duela, "jendea miseria sozial gorrian uzten duen bitartean", eta azken sei urteetan ezin izan duela "etxebizitzarik egin" bota dituzten 60.000 familia horientzat.
Idoia Sagastizabal EAJko ordezkariak azaldu duenez, bere taldea ez dator bat covidaren pandemian salbuespenezko gisa jaio zen neurria beste behin luzatzearekin, baina dekretua babesten duela esan du, kaltetutako familiei kalterik ez egiteko.
Kongresuak gaur atzera bota duen arauak berritasun gisa sartu du, duela hilabete indargabetutakoarekin alderatuta, etxegabetzeak etetea ez zitzaiela aplikatuko bi etxebizitza edo gutxiagoren jabeei, Gobernuak EAJrekin hitzartutako kontzesio bat, Sagastizabalek jabe txikiekiko "justizia ñabarduratzat" jo duena.
Bai Sumarrek, bai Gobernuko parlamentu-kideek eskuinaren aurka egin dute, eta batzuek "krudelkeria" eta "gaiztakeria" leporatu diote, eta beste aukera bat bilatzeko konpromisoa agertu dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Zer aldatzen dute estatu-kolpearen agiriek?
Otsailaren 23ko paperen desklasifikazioak oihartzun handia sortu du, aurreikuspenak bete ez diren arren. Josu Chueca historialariak aztertu du zer neurritan aldatzen den estatu-kolpeari buruzko kontakizuna.
Espainiako Gobernuak desklasifikatutako dokumentuek “etsipena” eragin dute; Feijook, ordea, Juan Carlos I.a itzul dadila eskatu du
EH Bildu, EAJ, Compromis eta BNG taldeen arabera, estatu kolpe saiakeraren inguruan zeuden zalantzak ez dira argitu.
Santurtziko alkateak dimisioa ofizial egin du: "Lasai noa, jakinda beti jokatu dudala legearen barruan"
Karmele Tubillak otsailaren 12an eman zuen alkatetza uzteko erabakiaren berri, "arrazoi pertsonal, familiar eta politikoak" argudiatuta. Berriro ere oposizioari egotzi dio berak dimititzea eragin duen egoera sortzea, gogortu egin duelako gobernuaren aurkako jarduna.
Legebiltzarrak onartu du Espainiako Gobernuari eskatzea martxoaren 3ko sarraskian Estatuak izan zuen papera aitortu dezala
EAJren eta PSE-EEren aldeko botoekin onartu dute eskakizuna. Sumarrek eta EH Bilduk aurkeztutako proposamenari egindako zuzenketa onartu dute. Horrez gainera, Sekretu Ofizialen Legearen erreforma desblokeatzeko ere eskatu dute, eta gertakari haren inguruko informazioa eskuragarri jartzeko eskatu dute.
Bengoetxea: “Gobernua lanean ari da uda honetarako udalekuetako segurtasuna bermatzeko”
Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariordearen arabera, zilegi da konponbideetan parte hartzea, baina ez da arrazoizkoa besteenak blokeatzea, EH Bilduri erreferentzia eginez. Dena den, lasaitasun mezua bidali die familiei.
Gazteria Legearen erreforma urgentziaz onartzeari oztopoak jartzea aurpegiratu dio EAJk EH Bilduri
EAJren Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak koalizio subiranistari galdetu dio "zein den haren alternatiba", epeak irakurketa bakarreko prozeduraren bidez laburtu ezean.
EH Bilduk Eusko Jaurlaritzari egotzi dio udalekuak arautu gabe egotearen erantzukizuna
Nerea Kortajarena EH Bilduko legebiltzarkideak azaldu duenez, Gazteria Legea 2022an onartu zen, eta arau hori "ez du garatu Eusko Jaurlaritzak". "Etxeko lanak ez egiteak", udalekuen arloa "erregulatu gabe egotea" eragin duela salatu du.
Antonio Tejero hil da, O23ko estatu kolpe saiakeran protagonista izan zen teniente koronela
Estatu kolpe saiakeraren dokumentu desklasifikatuak argitarau diren egunean jakin da Tejero hil egin dela. Estatu-kolpe saiakera egotzita, 30 urteko kartzela zigorra ezarri zioten, baina, bete, erdia bete zuen.
Euskara indarberritzeko prozesuan norabide aldaketa bat proposatzen duen ‘Lurralde Estrategia’ aurkeztu du UEMAk
Estrategiak bi ideia nagusi ditu oinarrian: arnasguneen eta landa-eremu euskaldunenaren gainbehera iraultzea eta indartzeko bidean jartzea, eta hizkuntza politika lurralde ikuspegitik planifikatzea.