Konstituzioaren Laugarren Xedapena indargabetzea eskatu du UPNk, "independentismoa hazten ari den une honetan"
Cristina Ibarrolak gogoratu du UPNren aspaldiko nahia dela artikulu hau indargabetzea, Konstituzioaren erreforma baten bidez, eta orain pausoa emateko arrazoien artean "euskal independentismoa" izaten ari den bilakaera aipatu du.
Nafarroa eta Euskal Autonomia Erkidegoa batzeko aukerari atea zabaltzen dion Espainiako Konstituzioaren Laugarren Xedapen Iragankorra indargabetzeko ekimena aurkeztu du astearte honetan UPNk Diputatuen Kongresuan.
Iruñean egindako agerraldi batean, Cristina Ibarrola UPNko presidenteak esan du xedapen hori "mehatxu bat" dela Nafarroarentzat. Bere hitzetan, "abertzaleak gustura" izateko Konstituzioan txertatu zuten “mekanismoa” da. "Nafarren gehiengo zabal batek Nafarroa erkidego bereizi bat izatea nahi du Espainiako nazioaren barruan, eta ez beste ezer", zehaztu du. Hori esanda, jarrera horrekin bat egiten duten alderdiei babesa eskatu die. "Euren burua foruzaletzat duten alderdiei eskatzen diegu Nafarroa foralaren alde egin dezatela".
Hain zuzen, Formenterako irlak Senatuan eserleku bat lortzeko zabalduko den erreforma baliatuta eman du pausoa alderdi erregionalistak. Balear Uharteek eraman dute gaia Kongresura, lege proposamen baten bidez, eta UPNk proposamen horri aurkeztutako zuzenketa batean eskatu du Laugarren Xedapena baliogabetzea. Lehendabiziko pausoa, Kongresuko Mahaiak ekimena tramitera onartzea izango da.
Ibarrolak aitortu du ez dutela inorekin hitz egin gai honetaz, babesa lortzeko. Nolanahi ere, zenbait alderdik ekimenarekin bat ez egitea "harrigarria" izango litzatekeela esan du.
Gogoratu du UPNren aspaldiko nahia dela artikulu hau indargabetzea, Konstituzioaren erreforma baten bidez, eta ekimena orain aukezteko arrazoien artean "euskal independentismoa" izaten ari den bilakaera aipatu du. "Euskal independentismoa hazten ari den honetan", aukera "historikoa" ikusten dute gaia Kongresura eramateko. "EH Bildu eta Otegi erabakiak hartzen" eta "Gobernuak baldintzatzen" ari direla adierazi du.
“Uste dugu Nafarroak ateak itxi behar dizkiola amets independentistei (...) Herritarrak engainatzen ari da foruak subiranotasunarekin edo independentismoarekin nahastuz".
Zure interesekoa izan daiteke
Ikasle-mugimenduaren aurkako kriminalizazio kanpaina salatu du EHUko ikasle talde batek
Gasteizko EHUko Letren fakultate atarian egindako agerraldian, ikasle talde batek Voxen agerraldiari eta Martxoaren 3ari lotuta ikasle-mugimenduak jasandako kriminalizazioa gaitzetsi dute. Ikasle hauek "EAJ eta eskuineko hainbat komunikabide" jo dituzte kanpaina horren erantzule.
Espainiako Gobernua "erantzun integrala" prestatzen ari da Ekialde Hurbileko gerraren ondorio ekonomikoak arintzeko
Familiak, enpresak eta autonomoak babesteko eta trantsizio energetikoa bizkortzeko neurriak hartuko ditu, eta ez da baztertzen beherapen fiskalak egitea.
Pradalesek lurralde arteko lankidetza aldarrikatu du, "krisiak eta gerrak pilatzen ari diren" testuinguru globalean
Akitania-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdea integrazioaren adibide dela azpimarratu du "Europara ziur iiritsiko diren eztabaidei aurre hartzeko" gunea.
Euskal Hirigune Elkargoaren funtzioaren eta izaeraren inguruko eztabaida, hauteskunde kanpainan
Ipar Euskal Herrian udal hauteskundeak egingo dituzte martxoaren 15 eta 22an. 158 udaletako ordezkariez gain, Euskal Hirigune Elkargoa ere osoki berrituko dute. Azken erakunde hori 2017an sortu zen, eta bere zereginaren inguruko eztabaida oso presente dago kanpainan. Hainbat eragileren iritziak bildu ditu ETBk, aldekoak zein kontrakoak.
Auzitegiak onartu egin du Iñigo Errejonen aurkako bigarren sexu-eraso salaketa
2021ean gertatu omen zen sexu-eraso batekin lotuta dago azken hori, Elisa Mouliaa aktoreak aurkeztutako salaketaren ondoren.
EAJk Espainiako Gobernua estutu du "Tubos Reunidosek zorra berregituratu" eta bideragarritasun plan bat landu dezan
Jeltzaleek ohar baten bidez jakinarazi dutenez, industriak "une zailak bizi ditu Estatu osoan, argindarraren prezio altuen ondorioz". "Horregatik, denbora daramagu energia prezio lehiakorragoak lortzeko neurriak eskatzen", esan dute.
EH Bilduk "inperialismoaren aurka eta bakearen alde" egingo du Aberri Egunean
Iruñean, "zazpiak bat egin" lelopean, Euskal Herria "herri bat" eta "aske izan nahi duen nazio bat" dela aldarrikatuko du.
Abian da Ipar Euskal Herriko herriko bozetarako kanpainaren azken astea
160 udalerritako auzapezak hautatu beharko dituzte herritarrek eta espero da horietatik ia gehientsuenetan, % 90etan, lehen itzulian (martxoak 15) emaitzak erabakita gelditzea, hautagaitza bakarra edo bi daudelako. Aldiz, oso litekeena da 14 herritan bigarren itzulira (martxoak 22) joatea, hautagaitzetako batek ez badu behintzat lehenengoan % 50eko babesa gainditzen. Herriko etxeez gaindiko garrantzia dute bozek, emaitzen arabera osatuko baita, ondoren, Euskal Hirigune Elkargoa.
Etxanobe, AHTari buruz: "Serio eta zorrotz ekin behar zaio, ezin dugu atzerapen gehiagorik izan"
Joan den ostiralean, Oscar Puente Espainiako Garraio ministroak esan zuen "hiruzpalau urtean" AHTa egiteko lanak bukatuta izango zurela. Horren harira, Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusiak azpimarratu du, Radio Euskadiko "Boulevard" saioan egindako elkarrizketan, "egun bakarreko atzerapenak ere Euskadirako eta bereziki Bizkairako lehiakortasuna galtzea" dakarrela.