Ezkerreko alderdiek akordioa itxi dute Baionan eta Biarritzen, bigarren itzulira elkarrekin aurkezteko
Lapurdiko hiriburuan, Jean-Claude Iriart abertzalea izango da ezkerreko aliantzaren zerrendaburu, eta helburua, Jean-Rene Etchegaray orain arteko auzapeza kargutik kentzea. Arratsaldeko 17:00etan egingo duten agerraldian emango dituzte akordioaren xehetasunak.
Aliantzak aurkezteko ordu gutxiren faltan, Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeen agertokia ari da argitzen. Orotara, 11 udalerritan egingo da bigarren itzulia, eta, gutxienez bitan, badira berrikuntzak: Baionan eta Biarritzen ezkerreko indarrek bat egingo dute, datorren igandean bozen bigarren itzulira elkarrekin aurkezteko.
Baionaren kasuan, akordio historikoa itxi dute ezkerreko taldeek. Jean-Claude Iriart (Baiona Mugimenduan, ezkerreko abertzaleak barne dituen zerrenda) eta Henri Etcheto (Bayonne tout simplement !) ezkerreko hautagaien zerrendak batu egingo dute, bigarren bueltarako. Igande iluntzetik negoziatzen aritu ondoren, bart lortu dute aliantza ixtea.
Lapurdiko hiriburuan, Baionan Jean-Rene Etchegarayk (Baiona, funtsezkoa zuek zarete!, zentroa eta eskuina) lortu zuen babes gehien igandeko bozetan, bozen % 42 bereganatuta; haren atzetik geratu ziren Iriart abertzalea, % 21,9kin, eta Etcheto sozialista jakobinoa, % 21,3kin.
Gaur arratsaldean, 17:00etan, egingo duten agerraldian emango dituzte aliantzaren xehetasunak. Orain arte zabaldutako informazioaren arabera, Iriart izango da auzapezgaia, eta lehen itzuliko emaitzen araberako zerrenda kideen banaketa proportzionala egingo dute.
Aurreko bi bozetan, 2014an eta 2020an, ez zuen emaitzarik eman ezkerreko taldeen arteko elkarlanak, baina, oraingoan, militanteen oniritziarekin adostu dute akordioa. Helburua da azken 12 urtetan Baionako auzapeza izan den Etchegaray kargutik kentzea.
Gauzak horrela, hiru hautagai izango dira lehian datorren igandean Baionan: Etchegaray zentrista, Iriarte ezkertiarra eta Pascal Lesellier ultraeskuindarra.
Biarritzen ere, ezkerreko taldeen aliantza lortu da, oraingoz, beste xehetasunik zabaldu ez bada ere. Han, aurkeztu ziren sei zerrendetatik bostek jarraitzen dute lehian, eta aukera asko zabaldu dira, herriko etxeko batza berria osatzeko.
12 botoko aldea atera zion Serge Blanco (Nire taldea Biarritz da !) errugbi jokalari ezagunak Maider Arosteguy (Bizi Biarritz elkarrekin) egungo auzapezari.
Orotara, 11 udalerri joango dira bigarren itzulira. Kanbon, Donibane Lohizunen, Hendaian, Urruñan, Maulen, Bokalen, Beskoitzen eta Azkainen ez da aliantzarik egongo, eta zerrenda bakoitzak bere bidea egingo du.
Joan den igandean egin zen udal bozen lehen itzulia Ipar Euskal Herriko 158 udalerritan, eta horietatik 147tan erabakita geratu zen datozen sei urteotako udal osaketa.
Zure interesekoa izan daiteke
Negoziazioak ezker-eskuin, auzapezak erabaki gabe geratu diren 11 udalerrietan
Baionan, Biarritzen, Hendaian, Kanbon eta beste zazpi udalerritan datorren igandean erabakiko da nork gidatuko duen herriko etxea datozen sei urteotan. Bihar arratsaldeko 18:00ak arteko epea dute zerrendak bateratzeko, hala erabakitzen duten kasuetan.
Abascalek PPri eskatu dio Vox sar dezala Gaztela eta Leongo gobernuan, koalizioa osatzeko
Karguez hitz egin baino lehen neurriak eta bermeak dituen programa bat negoziatzea proposatu du Voxeko buruzagiak, eta PPk presioa egin du Extremaduran eta Aragoin ere akordioak lortzeko.
EAJk eskatu du elektrizitatearen gaineko zerga jaistea eta hainbat sektoretan erregaiaren prezioan hobariak ezartzea
Maribel Vaquero EAJk Kongresuan duen bozeramaileak azaldu duenez, Ekialde Hurbileko gerrak eragindako ondorio ekonomikoei aurre egiteko 31 neurri jasotzen dituen proposamena bidali dio talde jeltzaleak Pedro Sanchez buru duen koalizio gobernuari.
Ubarretxenak iragarri du "akordio garrantzitsuak" izan direla aireportuen eskumenari dagokionez
Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Gobernantza eta Autogobernu sailburuak azaldu duenez, gaur sinatutako akordioak transferentziaren dokumentuan jasotzen badira, "akordioa gertu egon daiteke".
Espainiako Gobernuak aste honetan aurkeztuko ditu energiaren prezioen igoeraren aurkako neurriak
Aegesen ministroak aurreratu duenez, "erantzun integralerako plana" da eta "eragile sozialekin eta talde parlamentarioen proposamenekin" ari dira lanean; hala ere, ez du zehaztu noiz aurkeztuko duten Iraneko gerrak energiaren prezioetan izan duen eragina arintzeko ekimena.
Sozialistak, Parisko Alkatetzari eusteko moduan
Emmanuel Gregoire buru duen ezkerreko koalizioak irabazi du, eta Anna Hidalgoren lekukoa hartzen saiatuko da bigarren itzulian.
Jaurlaritza eta Espainiako Gobernua Madrilen bilduko dira aireportuen aldebiko kudeaketa negoziatzeko
Ubarretxenak argi utzi du Jaurlaritzak ez duela onartuko Estatuak ostiralean egindako kontra-proposamena, Jaurlaritzak egindako "eskakizun guztiak bertan behera" utzi baititu. Marisol Garmendia Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkaria, ordea, baikor azaldu da, akordioa lortuko delakoan.
PPk irabazi ditu Gaztela eta Leongo hauteskundeak 33 eserlekurekin, PSOEk 30 lortu ditu, eta Voxek 14
Bestalde, PSOE izan da indar bozkatuena Trebiñuko konderri historikoan, eta Vox izan da bigarrena. Gaztela eta Leonen, oro har, % 65,22ko parte-hartzea izan da hauteskunde hauetan, baina % 48,26koa Trebiñun.
Ipar Euskal Herriko udal hauteskundeek aldaketak utzi dituzte Lekuinen, Arrosan, Alduden, Donapauleun eta Senperen, besteak beste
Laurent Intxauspek Donibane Garaziko auzapez izaten jarraituko du, Eneko Aldanak Ziburun eta Emmanuel Alzurik Bidarten. 11 herri joango dira bigarren itzulira, Angelun, Senperen eta Getarian lehen itzulitik argitu baita nor izango den hurrengo alkatea.