Etchegarayk ez dio sinesgarritasunik eman Baionan eratu duten ezkerreko aliantzari
Azken 12 urteotan Baionako alkate izan denak hautesle abertzaleei gogorarazi die Etcheto sozialista jakobinoak Euskal Hirigune Elkargoa sortzearen aurka egin zuela.
Udal hauteskundeen bigarren itzulirako Baionako ezkerreko indarrek aliantza historikoa iragarri eta biharamunean, Jean-Rene Etchegaray egungo auzapez zentrista oso kritiko mintzatu da akordioarekin. Sinesgarritasun politikorik gabeko aliantza dela esan du, eta, besteak beste, gogorarazi du Henri Etcheto sozialista jakobinoak Euskal Hirigune Elkargoa sortzearen aurka egin zuela.
Igandeko bozei begira, zenbait mezu igorri dizkie Etchegarayk hautesleei. Abertzaleei esan die ez dezatela ahaztu Etchetok zein jarrera izan zuen Euskal Hirigune Elkargoarekin. "Kontu hau garrantzitsua da, bai Baionarentzat, baita Ipar Euskal Herri osoarentzat ere", erantsi du. Ez du ulertzen abertzaleek nola egin duten bat sozialistekin.
Eskuin muturreko boto emaileei ere zuzendu zaie buruzagi zentrista, eta eskatu die ez dezatela "etsaia erratu", eta euren "interesak zaindu" ditzatela.
Bere aldetik, Pascall Lesellier eskuin muturreko hautagaiak ere nabarmendu du ezkerreko aliantzak iritzi ezberdinak biltzen dituela, eta ez dela sinesgarria. Haren hitzetan, "elkarren kontrako programak eta pertsona antagonistak batu dira".
Ultraeskuindarren "proiektu alternatiboa" aurkezten jarraituko du datozen egunotan Lesellierrek, eta bere helburua da Baionako herriko etxean "aulki bat edo bi" bereganatzea igandeko hauteskundeetan.
Eta lehiatik kanpo geratu den ezkerreko hirugarren taldearen (Frantzia Instumitua) zerrendaburuak, Sandra Pereirak, berriz, ez du Jean-Claude Iriart eta Etchetoren zerrenda bateratuarentzat botoa eskatu zuzenean, baina eskuinari aurre egin behar zaiola esan die boto-emaileei.
Agertoki horrekin, lehia estua aurreikusten da Baionan bigarren itzulian. Lehen bueltako datuak aintzat hartuta, matematikek diote zaila izango dela Etchegaray auzapez izaten jarraitzea, baina aukera guztiak zabalik dira.
Zure interesekoa izan daiteke
PSE-EEk ez du Korrikan parte hartuko "CCOOri jarritako betoagatik"
Alderdi sozialistak ohar batean kritikatu duenez, "CCOOren ordezkaritza baztertzea euskarak merezi ez duen intolerantzia adierazpen bat da".
Ezkerreko alderdiek akordioa itxi dute Baionan eta Biarritzen, bigarren itzulira elkarrekin aurkezteko
Lapurdiko hiriburuan, Jean-Claude Iriart abertzalea izango da ezkerreko aliantzaren zerrendaburu, eta helburua da Jean-Rene Etchegaray orain arteko auzapeza kargutik kentzea. Elgarrekin Baionarentzat izena hartuko du zerrenda berriak.
Negoziazioak ezker-eskuin, auzapezak erabaki gabe geratu diren 11 udalerrietan
Baionan, Biarritzen, Hendaian, Kanbon eta beste zazpi udalerritan datorren igandean erabakiko da nork gidatuko duen herriko etxea datozen sei urteotan. Bihar arratsaldeko 18:00ak arteko epea dute zerrendak bateratzeko, hala erabakitzen duten kasuetan.
Abascalek PPri eskatu dio Vox sar dezala Gaztela eta Leongo gobernuan, koalizioa osatzeko
Karguez hitz egin baino lehen neurriak eta bermeak dituen programa bat negoziatzea proposatu du Voxeko buruzagiak, eta PPk presioa egin du Extremaduran eta Aragoin ere akordioak lortzeko.
EAJk eskatu du elektrizitatearen gaineko zerga jaistea eta hainbat sektoretan erregaiaren prezioan hobariak ezartzea
Maribel Vaquero EAJk Kongresuan duen bozeramaileak azaldu duenez, Ekialde Hurbileko gerrak eragindako ondorio ekonomikoei aurre egiteko 31 neurri jasotzen dituen proposamena bidali dio talde jeltzaleak Pedro Sanchez buru duen koalizio gobernuari.
Ubarretxenak iragarri du "akordio garrantzitsuak" izan direla aireportuen eskumenari dagokionez
Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Gobernantza eta Autogobernu sailburuak azaldu duenez, gaur sinatutako akordioak transferentziaren dokumentuan jasotzen badira, "akordioa gertu egon daiteke".
Espainiako Gobernuak aste honetan aurkeztuko ditu energiaren prezioen igoeraren aurkako neurriak
Aegesen ministroak aurreratu duenez, "erantzun integralerako plana" da eta "eragile sozialekin eta talde parlamentarioen proposamenekin" ari dira lanean; hala ere, ez du zehaztu noiz aurkeztuko duten Iraneko gerrak energiaren prezioetan izan duen eragina arintzeko ekimena.
Sozialistak, Parisko Alkatetzari eusteko moduan
Emmanuel Gregoire buru duen ezkerreko koalizioak irabazi du, eta Anna Hidalgoren lekukoa hartzen saiatuko da bigarren itzulian.
Jaurlaritza eta Espainiako Gobernua Madrilen bilduko dira aireportuen aldebiko kudeaketa negoziatzeko
Ubarretxenak argi utzi du Jaurlaritzak ez duela onartuko Estatuak ostiralean egindako kontra-proposamena, Jaurlaritzak egindako "eskakizun guztiak bertan behera" utzi baititu. Marisol Garmendia Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkaria, ordea, baikor azaldu da, akordioa lortuko delakoan.