Bi dekretu adostu dituzte PSOEk eta Sumarrek, krisiari aurre egiteko neurriak eta etxebizitzaren ingurukoak jasotzeko
Irango gerraren ondorioak leuntzeko lege dekretua onartzeko Ministroen Kontseilua bi ordu pasako atzerapenarekin hasi da, Sumarreko kideek uko egin baitiote bileran sartzeari alokairuko kontratuen luzapena eta enpresen marjinak kontrolatzeko neurriak kanpoan uzten ziren bitartean. Azkenik, gobernukideak akordio batera iritsi dira.
Espainiako Gobernuko kideen artean tentsio handiko orduak izan dira ostiral goizean, baina PSOEk eta Sumarrek desadostasunak gainditu dituzte eta Ministroen Kontseiluaren bilera akordioarekin amaitu dute azkenean.
Irango gerrak sortutako krisiari aurre egiteko dekretua jorratzeko ezohiko Ministroen Kontseilua atzeratu egin da, Sumarreko kideek uko egin baitiote bilera gelan sartzeari, alokairuko kontratuen luzapena eta enpresen marjinak kontrolatzeko neurriak dekretutik kanpo uzten ziren bitartean.
Ministroen Kontseilua 09:30ean zen hastekoa, baina bi ordu pasako atzerapenarekin hasi da azkenean. Tarte horretan, aurrez aurre aritu dira negoziatzen Pedro Sanchez Espainiako gobernuko presidentea eta Yolanda Diaz Sumarreko buru eta bigarren presidenteordea. Antza, elkarrizketa horiekin lortu dute azken orduetan tenkatutako negoziazioetan aurrera egitea.
Azkenik, Sumarreko iturrien arabera, bi dekretu onartu dituzte: bata, erregaien, gasaren eta elektrizitatearen gaineko beherapenak eta neurri fiskalak jasoko dituena, Sumarrek eskatuta enpresen marjinak mugatzeaz gainera, eta, bestea, alokairuko kontratuen luzapena barne hartuko duena, negoziazioetan beste oztopo nagusia zena.
Lehenengoan sartuko diren neurrien artean erregaien gaineko zerga % 10 jaistea dago, bai eta elektrizitatearen gaineko zergak murriztea eta baita beste neurri batzuk ere, hala nola bonu sozial elektrikoa handitzea.
Kontrolerako mekanismo bat ere jaso dute, Merkatuen eta Lehiaren Batzorde Nazionalaren (CNMC) bidez erregaien horniduran justifikaziorik gabeko marjinak saihesteko. Ministroen Kontseiluak mugak ezarri ahalko dizkio marjina horiei. Gainera, energia-iturrien hornidura etetea debekatzen du, hori ere Sumar koalizioko kideek eskatuta.
Bigarren dektretuak Sumarrek eskatzen zituen etxebizitzari buruzko ekimenak jasotzen ditu, besteak beste aurten iraungitzen ziren 600.000 alokairuko kontratuak automatikoki luzatzeko. Hala ere, Sanchezek aurreratu duenez, gaur-gaurkoz ez dago dekretu hau baliozkotzeko gehiengorik Kongresuan.
Sanchez: "Ezohiko egoerek ezohiko erantzunak eskatzen dituzte"
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak gaur iragarri duenez, Irango gerrak izango duen eragin ekonomikoa arintzeko planak 80 neurri jaso eta 5.000 milioi euro mobilizatuko ditu "herritarrak babesteko, eta enpresa txiki eta ertainei, lehen sektoreari eta, jakina, industriari laguntzeko".
"Ezohiko egoerek ezohiko erantzunak eskatzen dituzte, eta hori da Ekialde Hurbleko krisiari erantzuteko plan integral honek jasotzen duena", esan du Espainiako gobernuburuak komunikabideen aurrean, Ministro Kontseiluaren ostean egindako agerraldian.
Sanchezek ohartarazi duenez, Ekialde Hurbilean piztutako "legez kanpoko" gerra hori mundu mailako lurrikara ekonomiko baten lehen dardarak eragiten ari da eta herritarrak dira lurrikara hori sumatzen lehenak, esaterako autoa hartzen duen bakoitzean, erregaien prezioen igoera jasaten hasiak baitira, horren hitzetan.
"Inork ez daki norantza doan egoera eta nola eboluzionatuko duen krisiak. Ez dakigu gatazka honek zenbat iraungo duen, egunak, hilabeteak edo urteak izango diren. Eraginen neurriaren arabera, ondorioei eutsi ahal izango zaie edo krisi larri bilaka litezke", adierazi du.
Sumar, pozik
Sumarrek esan du pozik daudela eskatzen zituzten hainbat neurri sartu dituztelako, batez ere enpresen marjinen kontrola eta alokairuen luzapena; izan ere, gaur goizean Kontseilua egin aurretik mahai gainean zegoena zergak jaisteko dekretu hutsa zen. "Orain oso bestelakoa da egoera", esan dute, pozik.
Monica Garcia Osasun ministroak iragarri du Ministroen Kontseiluan "alokairuen luzapena eta enpresen marjinen kontrola gehituz ezkutu soziala handitzeko" adostasuna lortu dutela.
"Gerra bidegabe eta immorala honen ondorioak arintzeko laguntzez gain, indarrean izango dira maizterren babeserako neurriak eta espekulazioa bloketzeko neurriak, prezioen marjinena kasu", gaineratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Euskadik, Gaztela-Mantxak eta Kanariek bitartekotza independentea proposatu diote Osasun ministroari, greba medikoa desblokeatzeko
Euskadiko, Gaztela-Mantxako eta Kanarietako osasun-arduradunek gutun bat bidali diote Monica Garcia Osasun ministroari. Bertan, Pazienteen Erakundeen Plataformaren bitartekaritza independentea proposatu dute, greba-batzordearen eta Ministerioaren arteko elkarrizketa errazteko eta greba desblokeatzeko.
Ministroen Kontseiluak neurri ekonomikoak adostuko ditu gaur, Ekialde Hurbileko gerraren eragina arintzeko
Lege-dekretua datorren ostegunean onartu beharko dute Kongresuan. Lau arlotan egituratutako plan zehatza jarriko dute mahai gainean: egiturazko neurriak, zerga-paketea, sektore kaltetuentzako berariazko laguntzak eta pertsona zaurgarrientzako laguntzak biltzen dituena.
Sanchezek aurrekontuen aurkezpena baztertu du uneotan, gerrari erantzuteko
Ez du baztertu aurrekontuak aurrerago aurkeztea, horietan lan egingo dutela adierazi baitu, baina argi utzi du ez dela hilabete honetan izango, "politika, bizitza bezala, ez delako aurreikusi daitezkeen planen araberakoa", eta inork ez zuelako Ekialde Hurbileko gerra aurreikusten.
Rufian eta Montero elkarrekin, ezkerraren etorkizunari buruzko ekitaldi publiko batean
Ezkerreko alderdiek ongietorria eman diote apirilaren 9an Bartzelonan izango den ekimenari. Sumarrek eta PSOEk begi onez ikusten dituzte ezkerreko fronte bat eraikitzen lagunduko duten ekintzak eta elkarrizketak.
Espainiako Gobernuak baztertu egin du adostasunik ez duten neurriak krisiaren aurkako planean sartzea
Alokairuko etxebizitzetan bizi direnei nolabaiteko babesa emateko neurriak negoziatzen ari dira oraindik. Dekretua ostiralean onartuko dute Ministroen Kontseiluan eta datorren astean bozkatu Kongresuan.
Bengoetxea: "Euskara defendatzea batzea da, ez baztertzea"
Korrikaren inguruan sortutako polemikaren harira, Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak esan du Korrika beti izan dela "euskararen inguruko topagune sozial handia", eta "garrantzitsua" dela "batzen duen espazioa izaten jarraitzea". "Ez da harresi edo lubaki gehiagorik behar. Euskarak zubiak behar ditu", adierazi du.
Etchegarayk ez dio sinesgarritasunik eman Baionan eratu duten ezkerreko aliantzari
Azken 12 urteotan Baionako alkate izan denak hautesle abertzaleei gogorarazi die Etcheto sozialista jakobinoak Euskal Hirigune Elkargoa sortzearen aurka egin zuela.
PSE-EEk ez du Korrikan parte hartuko "CCOOri jarritako betoagatik"
Alderdi sozialistak ohar batean kritikatu duenez, "CCOOren ordezkaritza baztertzea euskarak merezi ez duen intolerantzia adierazpen bat da".
Ezkerreko alderdiek akordioa itxi dute Baionan eta Biarritzen, bigarren itzulira elkarrekin aurkezteko
Lapurdiko hiriburuan, Jean-Claude Iriart abertzalea izango da ezkerreko aliantzaren zerrendaburu, eta helburua da Jean-Rene Etchegaray orain arteko auzapeza kargutik kentzea. Elgarrekin Baionarentzat izena hartuko du zerrenda berriak.