PRESOAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Soledad Iparragirre ETAko buruzagi ohiari erdi-askatasuna eman diote, eta espetxetik atera ahalko da astelehenetik ostiralera

Espetxe-araudiaren 100.2 artikulua aplikatu zaio, eta, hala, lanegunetan Martuteneko kartzelatik atera ahalko da, lo egitera itzuli beharko bada ere.

Marisol Iparragirre "Anboto" Auzitegi Nazionalean

Iparragirre, Auzitegi Nazionalean. Artxiboko argazkia: EFE

Eusko Jaurlaritzak erdi-askatasuneko erregimena eman dio Soledad Iparragirre Anboto ETAko buruzagi ohiari,  Espetxe araudiaren 100.2 artikulua aplikatuta. Hori dela eta, presoa espetxetik atera ahalko da astelehenetik ostiralera, baina lo egitera itzuli beharko da. 

Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Giza Eskubideen Saileko iturriek EITBri baieztatu diote erregimen aldaketa. Iparragirre Gipuzkoako espetxean dago preso, hainbat atentatutan parte hartzeagatik ezarritako zigorra betetzen. Astelehenean, hilaren 23an, sartuko da indarrean erregimen aldaketa. 

Ez da hirugarren gradua, presoak zigorraren zati handi bat beteta duenean espetxe araudiak onartzen duen bitarteko formula bat baizik. Hartara, astelehenetik ostiralera lanera edota boluntario modura aritzera irteteko eskubidea du presoak, baina lo egitera itzuli beharko da. Erdi-askatasuneko erregimena eskuratzeko, presoak "plan bat" aurkeztu behar du, laneko edo dena delako jardun horren ordutegiak zehaztuta.

Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak txostena egin beharko du orain (ez da loteslea), eta behin betiko erabakia Auzitegi Nazionaleko Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralari dagokio, iturri horien arabera.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Una persona echa combustible, a 4 de marzo de 2026, en Barcelona, Catalunya (España). El repunte del precio del petróleo (crudo Brent) tras la escalada de tensión y nuevos ataques en Oriente Próximo está trasladándose a los carburantes. Las estimaciones apuntan a que, si se consolida el encarecimiento del crudo, el impacto podría ser de 8–10 céntimos por litro adicionales en el surtidor en las próximas semanas.



David Zorrakino / Europa Press

04 MARZO 2026;CATALUÑA;DIÉSEL;GASOLINA;GASOLINERA;CARBURANTE;CRUDO;PETRÓLEO;

04/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAJ "pozik" dago krisiaren aurkako neurriekin, baina "ez da nahikoa", EH Bilduren ustez

Jeltzaleen arabera, neurri horiek "elektrizitatearen eta erregaien azken prezioa familientzat eta autonomoentzat eskuragarriagoa izaten lagunduko dute". Koalizio abertzaleak positibotzat jo du Sanchezi helarazitako hiru proposamen jaso izana, baina neurriek energia eta petrolio enpresa handien irabaziak handituko dituztela kritikatu du. Bestalde, PPk ez du bere babesa ziurtatu, eta Podemosek esan du krisiaren aurkako plana ez dela eraginkorra.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X