Estatus berria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Otxandianok "haren kapital politikoa jartzeko" eskatu dio Pradalesi, "estatus politiko berriaren eztabaida erdigunean kokatzeko"

EH Bilduren Legebiltzarreko bozeramaileak gehiengo kualifikatuak eta giro politiko "nahiko aldekoa" direla aprobetxatzearen alde egin du, "herri akordioak, akordio nazionalak eta estatu ikuspegia duten itunak lortzeko" EAEn, bere ustez, eta egungo testuinguru historikoan, hori baita "herri honen interesak babesteko alternatiba zentzuzko bakarra".

(Foto de ARCHIVO)

El líder de EH Bildu en el Parlamento Vasco, Pello Otxandiano, interviene durante el debate de los Presupuestos de 2026, en el Parlamento vasco, a 23 de diciembre de 2025, en Vitoria-Gasteiz, Álava, País Vasco (España). El Parlamento vasco acoge hoy el pleno para la aprobación definitiva de los Presupuestos vascos para 2026, que, dada la mayoría absoluta del Gobierno vasco, saldrán adelante con el apoyo únicamente de los socios del Ejecutivo (PNV y PSE-EE). El proyecto de Presupuestos fue aprobado el pasado 28 de octubre en consejo de Gobierno y se elevaba a 16.378 millones de euros, un 4,1% más que en 2025.



Iñaki Berasaluce / Europa Press

23/12/2025

Pello Otxandiano, Eusko Legebiltzarrean, abenduko saio batean. Europa Pressen artxiboko argazkia.

Pello Otxandiano EH Bilduren Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak Imanol Pradales lehendakariari eskatu dio "haren kapital politikoa jar" dezala estatus berriaren eztabaida "erdigunean jartzeko". Estatus berriaren inguruko eztabaidan dihardute azken hilabeteotan koalizio soberanistak, adostasunik gabe, momentuz.

Bere blogean idatzitako artikulu batean, Otxandianok une sozial, ekonomiko eta politikoari buruzko irakurketa egin du, eta adierazi du Euskal Autonomia Erkidegoan "herri-akordioak, akordio nazionalak eta estatu-ikuspegidun itunak lortzeko erabakitasuna" duela koalizioak, hori baita, bere ustez, "herri honen interesak babesteko alternatiba zentzuzko bakarra".

Legebiltzarreko EH Bilduren bozeramaileak adierazi duenez, lehendakariak "ondo identifikatzen du logika politiko hori, munduko desordena-egoerari aurre egiteko Europaren batasunari egiten dion dei etengabean". Hala ere, kritikatu duenez, "kanpora begirako diskurtsoa eta barne-jarduna ez datoz bat". 

Izan ere, "gehiengo kualifikatuak" eta "giro politiko nahiko aldekoa" dauden arren, Otxandianoren ustez, "legegintzaldi honetan badaude akordio handiak eraikitzeko oinarri izan daitezkeen adostasun guneak, gutxietsi edo zuzenean mespretxatu egiten direnak". Baieztapen hori "kezkatik" egiten duela aitortu du: "Eremu estrategikoetan ekintza-batasuna lantzeko baldintza politikoak gutxiestea luxu bat da, eta herri honek ezin du halakorik onartu".

EH Bilduko buruzagiak zehaztu duenez, migrazioari, hezkuntzari, trantsizio energetikoari, industria-politikari, administrazio publikoaren modernizazioari, hizkuntza-politikari eta zerbitzu publikoei buruzko eztabaidak konplexuak dira, eta Pradalesek "badu aukera, eta, beraz, erantzukizuna, adostasun zabaletan oinarrituta herria eraikitzeko". Baina, Otxandianoren hitzetan "EAJk erabaki du ez duela EH Bildurekin akordiorik nahi; nahiago du aurrekonturik ez egotea, Legebiltzarreko bigarren indar politikoarekin —eserleku kopuruan lehenarekin berdinduta dagoenarekin— adostea baino"

Horren aurrean, Otxandianoren ustez, "badirudi lehendakariak eztabaida konplexuak saihestu eta haren irudia babestea lehenesten duela, politikoki oso errentagarriak ez diren gaien kari".

Ildo horretan, adierazi du Eusko Jaurlaritzaren argitalpenek agerian uzten dutela "botere-funts eta blindatze-berme berri baten beharra" XXI. mendeko erronkei aurre egiteko, uste du, "lehendakariak bere kapital politikoa jarri" beharko lukeela estatus politiko berria erdigunean jartzeko, Eusko Jaurlaritza "Estatutu higatu eta estrategikoki trabatu baten zain dauden transferentzietan zentratuta" egon beharrean.

Otxandianoren ustez, euskal erakundeek "eragin mugatua" izango dute Europako politikan, eta, horregatik, "etxetik hastea" galdegin du: "Gure esku dagoen horretan egin behar dugu indarra: barrura begira, agertoki zailenetan herri honetatik onena ateratzeko", esan du.

Zure interesekoa izan daiteke

personas-migrantes-efe
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jaurlaritzak "titular gutxiago eta lan gehiago" eskatu du, migrazioaren egiturazko erronkari aurre egiteko

Haurren eta Nerabeen Konferentzia Sektoriala bertan behera geratu zen atzo, PP buru duten erkidego ia guztiek bertan parterik ez hartzea erabaki baitzuten. Nerea Melgosa Ongizate Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak migrazioaren arloan Jaurlaritzak dituen eskumenak handitzea eskatu du, eta Estatuari eskatu dio egiturazko estrategia bat gara dezala, haurrak eta nerabeak zaintzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X