Pintaketak

Gorde
Kendu nire zerrendatik

PSE-EEren Gurutzetako, Txurdinagako eta Trapagarango egoitzetan pintaketak agertu direla salatu dute

"Maria Jose Baños askatu" (GRAPOko kidea) eta "PSOE hiltzaile" irakur zitekeen pintaketa horietan.

pse

PSE-EEk Gurutzetan (Barakaldo), Txurdinagan (Bilbo) eta Trapagaranen dituen egoitzetan hainbat pintaketa agertu dira gaur. "Maria Jose Baños askatu!" eta "PSOE hiltzaile!" irakur zitekeen horietan.

Ohar baten bidez, Bizkaiko sozialistek gaitzetsi egin dituzte pintaketak. PSE-EEren Euskadiko idazkari nagusi Mikel Torresen hitzetan, "onartezinak eta justifikaezinak" dira erasook.

"Sozialistok badakigu zer den koldar horien indarkeria eta larderia, baina ez zuten lortu gu menderatzea edo gizartea engainatzea, eta ez dute lortuko", adierazi du Torresek, gertatu dena "tamalgarria" dela esan ostean.

Zure interesekoa izan daiteke

aizpea otaegi errenteria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Errenteriako Udalak "auzibidea agortuko" du, lan-eskaintzak "aurreikusitako baldintzekin aurrera egin dezan"

Aizpea Otaegi Errenteriako alkateak iragarri du "bitarteko guztiak" jarriko dituztela eta "auzibidea agortuko" dutela, 25  administrari lanpostu hautatzeko deialdiaren aurkako helegiteak "aurkako ebazpena" izan dezan. Salatu du “bizikidetzan eta adostasunean oinarritutako orain arteko bidea zapuzteko nahi antolatua” dagoela C1 euskara mailagatik jarritako helegitearen atzean.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X