Gobernuko kideak

Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAJk bertan behera utzi du sozialistekin bihar egitekoa zuen bilera, PSEk sareetan mezu "lotsagarria" jarri ostean

Aitor Estebanek Euskadi Irratian adierazi du estatus berriari buruzko negoziazioek “aurrera egin" dutela eta lanean jarraitzeko “oinarria" badagoela. Sozialistek EAJko buruzagiaren muntaketa batekin erantzun dute sare sozialetan, eta horrek jeltzaleen haserrea piztu du. 

AITOR ESTEBAN MONTAJEA PSE-EE ADIMEN ARTIFIZIALA

PSE-EEk sare sozialetan zabaldu duen AAk sortutako irudia.

EAJren eta PSEren arteko tentsioa nabarmen areagotu da azken orduetan, eta erakunde nagusietan kide diren bi alderdien arteko azken desadostasunak ondorio argi bat izan du: bertan behera geratu da Aitor Estebanen eta Pedro Sanchezen artean bihar egin behar zen bilera. EAJren EBBko presidenteak erabaki du ez dela bilduko Espainiako presidentearekin Moncloako Jauregian, Euskadi Irratian egindako adierazpen batzuei iseka egin ostean, sare sozialetan.

Estebanek Faktoria saioan egin ditu adierazpenak, autogobernuaren estatus berriaren negoziazioari buruz galdetu diotenean. Adierazi duenez, alderdiek “aurrera egin dute” negoziazioetan eta “oinarria badago” akordioetara iristeko.

18:00 - 20:00

Elkarrizketaren ondoren, ordu batzuk geroago, PSEk mezu bat zabaldu du sare sozialetan, irudi batekin batera. Eta jeltzaleen haserrea piztu dute.

Irudian Aitor Esteban agertzen zen, igerilekura jauzi eginez. Eta honako testua idatzi dute sozialistek: “Hara! Orain badago ura Estatutu berriaren igerilekuan… dio EAJk. Aitor Estebanen baikortasuna ospatu beharko da, nahiz eta kasualitatea izan haren alderdira une zail batekin bat etortzea; EH Bilduren ildoari jarraitzea erabaki dute, oposizioetan euskararen eskakizuna gogortu dute eta duela bi urte sozialistekin landutako azken adostasunak alde batera utzi dituzte”.

Mezuak honela jarraitzen du: “Autogobernuaren defentsak, euskararen defentsak eta euskal gizarte osoaren interesen defentsak zorroztasuna, dedikazioa eta eskuzabaltasuna merezi dituzte. Osagai horiekin, PSE-EE izango da lehena lanean, baina alderdikeriarik eta kalkulu elektoralik gabe”.

Euskal sozialisten mezua ezinegon handia eragin du Sabin Etxean, eta EAJk sare sozialetan mezu labur batekin erantzun du: “Ez dago halako errespetu faltarik justifikatzen duen ezer. Lotsagarria da. Bihar Aitor Estebanek Moncloarekin zuen bilera bertan behera geratu da”.

Nolanahi ere, PSEk ukatu egin du Moncloan bilera egin behar zela.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X