TRAFIKO ESKUMENA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nafarroako Gobernuak bere gain hartu du trafiko isunak kudeatzeko prozedura administratiboa

Barne kontseilariaren arabera, pauso garrantzitsua da Nafarroak trafiko eskumena osorik kudeatzeko bidean. Halaber, Foruzaingoa, Guardia Zibila eta udaltzaingo guztiak integratu dira isunak kudeatzeko plataforma informatikoan. 

(Foto de ARCHIVO)

Imagen de archivo de un agente de Policía Foral



EDUARDO SANZ - EUROPA PRESS

28/11/2023
Foruzain bat. Artxiboko argazkia: Europa Press

Nafarroako Gobernuak gaurtik bere gain hartu du trafiko isunak kudeatzeko prozedura administratiboa, beste pauso bat trafiko eskumen osoa berreskuratzeko bidean. Gauzak horrela, trafikoari eta ibilgailu motordunen araudia ez betetzeagatik zigor administratiboak ezartzeko ahalmena izango du. 

Inma Jurio Barne kontseilariaren arabera, pauso garrantzitsua da trafiko eskumena osorik hartzeko 2025eko martxoan abiatutako prozesu horretan. 

Foruzaingoa, Guardia Zibila eta udaltzaingo guztiak isunak kudeatzeko plataforma informatiko berean egongo dira. Esaterako, Guardia Zibilak jarritako isunak Nafarroako gobernuaren plataforman automatikoki erregistratuko dira, eta radarren kontrolerako sistemak Foruzaingoaren esku geratuko dira.

Espainiako eta Nafarroako gobernuek iazko martxoan sinatu zuten trafiko eskumena Nafarroara eskualdatzeko hitzarmena, pausoz-pauso garatzen ari dena.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X